122. ALDIZKARIA - 2025eko ekainaren 19a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

DEIALDIA, oposizio bidez betetzekoa Nafarroako Parlamentuaren zerbitzupeko artxiboko eta dokumentu-kudeaketako goi-mailako teknikaria izateko lanpostu bat, funtzionario-araubidekoa eta A mailakoa.

Honako hauek dira deialdi honen,

OINARRIAK

1. oinarria. Xedea.

1.1. Deialdi honen xedea da Nafarroako Parlamentuaren zerbitzupeko artxiboko eta dokumentu-kudeaketako goi-mailako teknikaria izateko lanpostu bat betetzea oposizio bidez eta txanda irekian, funtzionario-araubidekoa eta A mailakoa.

1.2. 1991ko martxoaren 21eko Nafarroako Parlamentuko Langileen Estatutuan eta horrek gerora izandako aldaketetan xedatuari jarraikiz eginen da oposizioa; eta, osagarri modura, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuan eta hori garatu eta betearazteko emandako Sarrera-erregelamendua onesten duen ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretuan xedatuarekin bat.

1.3. Deialdi hau dela medio izendatua suertatzen den izangaiak Nafarroako Parlamentuko funtzionarioentzat eta, zehazki, teknikarien kidegokoentzat (goi-mailako eskala) ezarritako eginkizunak beteko ditu, eta horien eskubide eta betebeharrak edukiko ditu. Haren eginkizunak izanen dira, eskuarki, 1991eko martxoaren 21eko Nafarroako Parlamentuko Langileen Estatutuaren 8.2. artikuluan eta Nafarroako Parlamentuko Administrazioaren Antolamenduari buruzko Erregelamenduaren 24. artikuluan ezarritakoak eta, zehazki, Nafarroako Parlamentuko Artxiboari esleitzen zaizkion eginkizunak, Nafarroako Parlamentuaren Dokumentu Elektronikoak Kudeatzeko Politikan, Administrazio Elektronikoaren funtzionamenduari buruzko Erregelamenduan eta Artxiboari eta Dokumentuen Kudeaketari buruzko Erregelamenduan esleitutakoak.

Lanpostua Argitalpen, Artxibo, Liburutegi eta Dokumentazio Zerbitzuari atxikia dago.

1.4. Izendapenak Nafarroako Parlamentuaren nominako eta plantillako funtzionarioaren izaera emanen dio hautatuari, indarreko xedapenetan adierazitako eskubide eta betebehar guztiekin.

1.5. Lanpostua A mailakoa da, eta horren lansariak izanen dira maila horri dagozkionak gehi Nafarroako Parlamentuko plantilla organiko indardunean zehazten diren osagarriak.

1.6. Izendatzen den funtzionarioa Gizarte Segurantzako araubide orokorrean sartu eta afiliatua izanen da, araubide horren babesean, salbu eta Nafarroako Administrazio Publikoetako Langileen Estatutuan eta horren osagarri diren xedapenetan aipatzen den eskubide pasiboen eta osasun- eta gizarte-laguntzaren araubidera afiliatuta badago jadanik, kasu horretan aukeratzen ahalko baitu araubide horretan segitzea edo Gizarte Segurantzan afiliatzea.

1.7. Lanaldia gauzatuko da Nafarroako Parlamentuko langileentzat orokortasunez ezarritako ordutegi eta txandetan.

2. oinarria. Izangaien betekizunak.

2.1. Prozedura honetan onartuak izateko, izangaiek honako baldintza hauek bete beharko dituzte eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean eta lanpostuak betetzeko prozedurak irauten duen denbora guztian, harik eta lanpostuaz jabetzeko unera arte:

a) Espainiar nazionalitatea edukitzea, edo Europar Batasuneko kide den estatu batekoa, edo Europar Batasunak izenpetutakoak eta Espainiak berretsitakoak izanik langile-zirkulazio askea aurreikusten duten nazioarteko itunen aplikazio-esparruan dagoen estatu batekoa.

Halaber, parte hartzen ahalko dute espainiarren eta Europar Batasuneko kide diren beste estatuetako herritarren edo aipatu nazioarteko itunek ukitutako estatuetako herritarren ezkontideek ere, baldin eta ez badaude zuzenbidez bereizita, bai eta haien ondorengoek eta ezkontidearenek, zuzenbidez bereizita ez daudenean, hogeita bat urte baino adin txikiagokoak badira, edo haien kontura bizi diren adin horretatik gorakoak.

b) Hamasei urte beteak izatea eta nahitaezko erretiroa hartzeko ezarritako adina ez gainditzea.

c) Gradu, lizentzia, ingeniaritza edo arkitekturako unibertsitate-titulu ofizial baten edo horietakoren baten baliokide gisa deklaratua izan den titulu ofizial baten jabe izatea, edo hori eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren ziurtagiria edukitzea, eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean.

Atzerrian lortutako tituluen kasuan, horien homologazioaren frogagiri ofiziala eduki beharko da aipatutako data horretan, edo, bestela, baliokidetasun-ziurtagiri ofiziala. Betekizun hori ez zaie aplikatuko izangaiei, baldin eta Europako Erkidegoko zuzenbidearen xedapenen babesean lortu badute beren lanbide-kualifikazioaren aitorpen ofiziala, lanbide arautuen esparruan.

d) Kasuko eginkizunetan aritzeko behar den gaitasun fisiko eta psikikoa edukitzea.

e) Kasuko eginkizun publikoetan aritzeko ezgaituta edo etenarazia ez egotea, eta administrazio publikoren baten zerbitzutik bereizia ez izana, ez eta diziplinako kaleratze bidez langabetua ere.

2.2. Aurreko baldintzak bete beharko dira eskabideak aurkezteko epea amaitzen den unean, eta postuaren jabetza hartzen den arte.

2.3. Izangaiek deialdi honen oinarrietan zehazten den unean beharko dute frogatu aurreko betekizun horiek betetzen dituztela.

3. oinarria. Parte hartzeko eskaera, dokumentazioa eta azterketa-eskubideak.

3.1. Deialdi honetan parte hartu nahi dutenek telematikoki aurkeztu beharko dute beren eskaera, Internetez, Nafarroako Parlamentuaren egoitza elektronikoan (https://sede.parlamentodenavarra.es) eskuragarri egonen den eskabide bat erabiliz (Administrazio-izapideak/Langileria-deialdietarako eskabidea atalean).

3.2. Eskabideari nahitaez erantsi beharko zaio parte hartzeko eskaera, I. eranskineko ereduaren araberakoa, eta interesdunentzat eskuragarri egonen dena Nafarroako Parlamentuaren www.parlamentodenavarra.es/eu webguneko "Gardentasuna/Langile-zerrendak eta -deialdiak/Langile-deialdi publikoak/2025eko ekitaldia" atalean.

3.3. Parte hartzeko eskaeran, izangaiek adierazi beharko dute ezarrita dauden baldintza guzti-guztiak betetzen dituztela eskaerak aurkezteko zehaztutako epea amaitzen den egunean.

3.4. Parte hartzeko eskaerarekin batera, izangaiek Nortasun Agiri Nazionalaren, pasaportearen edo beste identifikazio-agiri ofizial baten kopia aurkeztu beharko dute.

3.5. Halaber, deialdi honetan parte hartzeko betekizun gisa exijitzen den titulazio ofizialaren kopia aurkeztu beharko dute. Atzerrian lortutako tituluei dagokienez, horien homologazioaren frogagiri ofizialaren edo, kasua bada, baliokidetasun-ziurtagiri ofizialaren kopia aurkeztu beharko da.

3.6. Espainiako nazionalitatea ez duten pertsonek beren identitatea eta nazionalitatea frogatzen dituzten agirien kopiak aurkeztu beharko dituzte, bai eta, kasua bada, 2.1.a) apartatuan ezarritako nazionalitate- eta ahaidetasun-baldintzei buruzkoena ere. Halaber, aurkeztu beharko dute zinpeko edo hitzematezko adierazpena, adierazten duena beren jatorrizko herrialdean ez dutela jaso funtzio publikorako sarbidea eragozten duen diziplina-zehapenik edo zigor penalik.

3.7. Desgaitasun aitortua duten izangaiek zilegi izanen dute balizko denbora- edo baliabide-egokitzapenak eskatzea horiek beharrezkoak dituzten ariketarako. Kasu horretan, horren berri eman beharko dute parte hartzeko eskabidean, aparteko orri batean adierazi beharko dute zer desgaitasun duten eta zein diren eskatzen dituzten egokitzapenak, eta legezko desgaitu-izaeraren frogagiria erantsi beharko dute, zeina organo eskudunak jaulkitako dokumentuaren kopia bat izanen baita.

3.8. Azterketarako eta espediente-formalizaziorako eskubideak 41,60 eurokoak dira. Hartara, transferentzia bat eginen da Nafarroako Parlamentuaren ES37 0182 1290 310201511138 banku-kontura (BBVA), azalpenean honako hau jarrita: "Artxiboko eta dokumentu-kudeaketako goi-mailako teknikariaren deialdiko azterketa-eskubideak", bai eta bidaltzailearen izen-abizenak ere. Diru-sarreraren frogagiria deialdian parte hartzeko eskabideari atxikiko zaio.

Azterketarako eta espediente-formalizaziorako eskubideak ordaindu ezean, izangaia deialditik at geldituko da. Azterketa-eskubideen tasa ordaintzeak ez du inola ere ordeztuko eskabidea behar den epean eta moduan aurkeztu beharra.

Azterketa-eskubideak ordaintzetik salbuetsita egonen dira honako pertsona hauek:

a) 100eko 33ko edo gehiagoko desgaitasun aitortua duten pertsonak. Kasu horretan, legezko desgaitu-izaeraren ziurtagiria aurkeztu beharko dute.

b) Deialdi hau argitaratzen den egunaren aurretik hilabete batez, gutxienez ere, langabetu gisa inskribaturik daramaten pertsonak. Langabezia-egoera kasuko enplegu-bulegoak jaulkitako ziurtagiri eguneratuaren bidez frogatuko da, eta langabe gisa inskribatu zireneko data agertuko da bertan.

4. oinarria. Eskabideak aurkezteko epea.

Eskabideak aurkezteko epea hogei egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita. Eskabideak aurkezteko epea luzaezina da.

5. oinarria. Izangai-onarpena. Behin-behineko eta behin betiko zerrendak.

5.1. Eskabideak aurkezteko epea bukatuta, izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsiko du Nafarroako Parlamentuko lehendakariak, eta Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean argitara dadin aginduko du. Zerrenda horretan agertuko dira onartutako nahiz baztertutako izangaien izen-deiturak. Pertsona bazterturik ez badago, zilegi izanen da zuzenean onestea behin betiko zerrenda. Orobat argitaratuko da https://parlamentodenavarra.es/eu webgunean, "Gardentasuna/Langile-zerrendak eta -deialdiak/Langile-deialdi publikoak/2025eko ekitaldia" atalean.

5.2. Behin-behineko zerrenda Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrerako hamar egun balioduneko epean, interesdunek zilegi izanen dute egoki jotzen dituzten erreklamazioak aurkeztea zerrenda horren aurka eta haiek egindako balizko akatsak zuzentzea.

5.3. Erreklamazioak egiteko epea iraganik eta horiek ebatzirik, Nafarroako Parlamentuko lehendakariak onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsiko du, zeina honako hauetan argitaratuko baita: Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean eta https://parlamentodenavarra.es/eu webguneko "Gardentasuna/Langile-zerrendak eta -deialdiak/Langile-deialdi publikoak/2025eko ekitaldia" atalean.

5.4. Ez da azterketarako eta espediente-formalizaziorako eskubiderik itzuliko, baldin eta izangaia baztertua bada, edo ordainketa egin bai baina edozein arrazoi dela medio inskripzioa burutu ez badu.

5.5. Onartuen zerrendan agertzeak ez du esan nahi horretan agertzen direnei aitortu egiten zaienik deialdiko prozeduran eskatutako baldintzak betetzen dituztela. Hautatze-prozedura gaindituz gero aurkeztu beharreko dokumentaziotik ondorioztatzen baldin bada interesdunak ez duela betekizunen bat betetzen, horrek galdu eginen du prozedura honetan parte hartzetik hel zitekeen eskubide oro, eta horrek ez ditu ezertan galaraziko faltsutasunagatik erator lekizkiokeen erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.

6. oinarria. Kalifikazio-epaimahaiaren osaera, eraketa eta jarduna.

6.1. Honako kide hauek osatuko dute kalifikazio-epaimahaia:

Epaimahaiburua: Adolfo Araiz Flamarique jauna, Nafarroako Parlamentuko bigarren idazkaria.

Ordezkoa: Ainhoa Unzu Garate andrea, Nafarroako Parlamentuko lehen lehendakariordea.

Epaimahaikidea: Mikel Iriarte Cilveti jauna, Nafarroako Parlamentuaren Argitalpen, Artxibo, Liburutegi eta Dokumentazio Zerbitzuko burua.

Ordezkoa: María Teresa Sola Landa andrea, Nafarroako Artxibo Garaikidearen Ataleko burua.

Epaimahaikidea: Iñaki Montoya Ortigosa jauna, Nafarroako Gobernuaren Artxiboen eta Dokumentu Ondarearen Zerbitzuko artxiboetako goi-mailako teknikaria.

Ordezkoa: Juan Carlos Balda Goldaracena jauna, Nafarroako Gobernuaren Artxiboen eta Dokumentu Ondarearen Zerbitzuko artxiboetako goi-mailako teknikaria.

Epaimahaikidea: Nafarroako Parlamentuko Langileen Batzordeak izendatu behar du.

Ordezkoa: Nafarroako Parlamentuko Langileen Batzordeak izendatu behar du.

Idazkaria: Silvia Doménech Alegre andrea, Nafarroako Parlamentuko legelari nagusia.

Ordezkoa: Isabel Cañas Palacios andrea, Nafarroako Parlamentuko legelaria.

6.2. Baldin eta, legez ezarritako abstentzio- eta errefus-arrazoiak aplikatuz, epaimahaiaren osaeran inolako aldaketarik balego, izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrendarekin batera argitaratuko litzateke aldaketa hori.

6.3. Epaimahai kalifikatzailea hautaprobak hasi aurretik eratu beharko da. Hautatu gabe geratzen diren epaimahaikideak izangai onartuen nahiz baztertuen behin betiko zerrenda argitaratzearekin hautatuko dira.

6.4. Epaimahaia ezin izanen da eratu, eta ezin izanen du jardun, gutxienez bere kideen gehiengo osoa ez bada bertaratu. Halaber, epaimahaiaren eratzea eta jarduna baliodunak izateko, beharrezkoa izanen da epaimahaiburua eta idazkaria bertaratuta egon daitezela; edo, kasua bada, haien ordezkoak.

6.5. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiaren oinarriak interpretatzeaz eta aplikatzeaz sortzen ahal diren ebazkizun guztiak.

6.6. Kalifikazio-epaimahaiko kideak esku hartzetik abstenitu egin beharko dira, eta organo dei-egileari horren berri eman beharko diote, baldin eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legean aipatzen diren abstentzio-kausetakoren bat beraiei aplikatzeko modukoa bada. Halaber, izangaiek zilegi dute aipatu kausetakoren bat aplikatzekoa zaien epaimahaikideak errekusatzea.

6.7. Epaimahaiak aholkulari espezialistak bereganatzen ahal ditu proba guztietarako nahiz probaren baterako. Aholkulari horiek lankidetzan arituko dira epaimahaiarekin, eta beren espezialitate teknikoetan jardutera mugatuko dira.

7. oinarria. Oposizioaldia.

7.1. Oposizioa 2025eko abendutik aurrera hasiko da, Nafarroako Parlamentuaren webgunean gutxienez ere hamabost egun natural lehenago iragarriko diren tokian, egunean eta orduan.

Oposizioak hiru proba izanen ditu, garaiz iragarriko diren hiru egunetan eginen direnak. Proben puntuazioak bi hamarrenera biribilduta adieraziko dira. Oposizioaldiko probetan gehienez ere 100,00 puntu lortu ahalko dira. Hiru probak baztergarriak izanen dira. Probak gainditzeko, puntuen erdiak lortu behar dira haietariko bakoitzean.

a) Lehenengo proba. Proba teorikoa da. Proba honetan idatziz erantzun beharko zaio test-moduko 80 eta 100 galdera arteko galdetegi bati, non galdera bakoitzak zenbait erantzun eskainiko baititu aukeran, zeinetatik bakarra izanen baita zuzena, deialdi honetako gaitegi osoari buruzkoak.

Probaren gehieneko iraupena eta okerreko erantzunen penalizazio posibleak epaimahai kalifikatzaileak zehaztuko ditu, proba hasi aurretik. Proba egiten den bitartean ezin izanen da testurik erabili, ez eta hiztegirik edo bestelako materialik ere.

Gehienez ere 20,00 puntu lortzen ahalko dira lehenbiziko proba honetan, eta bazterturik geratuko dira gutxienez 10,00 puntu lortzen ez dituzten izangaiak.

b) Bigarren proba. Proba teorikoa da. Bi ariketa egin beharko dira.

Lehenengo ariketa: Artxibistika I gai-zerrendatik ausaz aukeratuko den gai bat azaldu beharko da idatziz.

Bigarren ariketa: Artxibistika II gai-zerrendatik ausaz aukeratuko den gai bat azaldu beharko da idatziz.

Proba hau egiteko gehienezko denbora lau ordukoa izanen da.

Honako hauek baloratuko ditu epaimahaiak: ezagutzen zabaltasuna eta haien maila teknikoa, erabilitako bibliografia eta oinarritze teorikorako bestelako iturriak, ideien argitasuna eta ordena eta idatzizko adierazpenaren kalitatea.

Gehienez ere 40,00 puntu lortzen ahalko dira bigarren proba honetan, eta bazterturik geratuko dira gutxienez 20,00 puntu lortzen ez dituzten izangaiak.

c) Hirugarren proba. Proba teoriko-praktikoa da.

Kalifikazio-epaimahaiak proposatzen dituen ariketak (kasu teoriko-praktikoak) ebatzi beharko dira, gai-zerrendarekin eta lanpostuaren berezko eginkizunak betetzeko behar diren ezagutzekin zerikusia izanen dutenak. Ariketa praktikoak idatziz edo epaimahaiak erabakitzen dituen baliabide informatiko edo instrumentalekin egiten ahalko dira, eta epaimahaiak jarriko ditu proba egiteko egokitzat jotzen dituen material, baliabide eta jarraibideak.

Epaimahai kalifikatzaileak zehaztuko du probaren gehieneko iraupena hura hasi baino lehen.

Epaimahaiak ariketak irakurriko ditu eta, ondoren, izangaiei dei eginen die ariketa epaimahaiaren aurrean eta jendaurrean irakurri eta defenda dezaten. Ariketak irakurri ondoren, epaimahaiak oposiziogileekin hitz egiten ahalko du, gehienez ere hamabost minutuz, garatutako kasuei buruz.

Epaimahaiak proba egiteko beharrezkoa iruditzen zaion laguntza teknikoa eskatzen ahalko du.

Epaimahaiak honako hauek baloratuko ditu: ezagutzak ebatzi beharreko kasuetan planteatzen diren egoera praktikoei aplikatzeko gaitasuna, ezagutzen zabaltasuna eta haien maila teknikoa, zorroztasun analitikoa, erlazionatzeko gaitasuna, sistematika eta ideien argitasuna eta ordena kasu praktikoak ebazteko proposamen arrazoitu bat egiteko, bai eta ideia horiek aurkezteko eta azaltzeko modua ere.

Gehienez ere 40,00 puntu lortzen ahalko dira hirugarren proba honetan, eta bazterturik geratuko dira gutxienez 20,00 puntu lortzen ez dituzten izangaiak.

7.2. Hiru proba horiek egiten diren bitartean ezin izanen da inolako testurik edo bestelako materialik erabili, eta ezin izanen da telefono mugikorrik, erloju adimendunik edo bestelako gailu elektronikorik erabili. Gailu horiek deskonektatuta eta gordeta eduki beharko dira.

7.3. Bigarren proban plika itxien sistema erabiliko da zuzenketarako. Gutun-azalak jendaurreko ekitaldian irekiko dira, eta ekitaldi hori gutxienez hogeita lau ordu lehenago iragarriko da Nafarroako Parlamentuaren webgunean.

7.4. Probetarako, deialdi bakarra eginen da. Izangaiek aldean izan beharko dute nortasun agiri nazionala, pasaportea, gidabaimena edo epaimahaiaren iritziz nahikoa den beste identifikazio-agiri ofizialen bat. Azaltzen ez diren izangaiak edo haien nortasuna frogatzen ez dutenak oposiziotik baztertuko dira.

Probetarako deia gutxienez ere 48 ordu lehenago emanen da argitara, deialdi honen 10. oinarrian ezarritako moduan. Deian zehaztuko dira proba egitera deitutako izangaien zerrenda eta zer toki, egun eta ordutan eginen den.

7.5. Oposizioko probak abian dauden denboran, denbora- eta baliabide-egokitzapen posibleak eginen dira aitorturiko desgaitasunen bat izanda halakoak propio eskatzen dituzten pertsonentzat, parte hartzeko eskabidean azaltzen dutenaren arabera.

7.6. Proba bakoitza kalifikatu ostean, izangaiek lortutako puntuazioen zerrenda argitaratuko du epaimahaiak Nafarroako Parlamentuaren webgunean, eta bost egun balioduneko epea abiaraziko du, interesdunek egoki deritzotena alegatu ahal izan dezaten telematikoki.

8. oinarria. Probak gainditzen dituzten pertsonen zerrenda, izendapen-proposamena eta dokumentu-aurkezpena.

8.1. Hiru proben kalifikazioa bukatu ondoren, epaimahaiak gainditu dutenen zerrenda argitaratuko du Nafarroako Parlamentuaren webgunean. Izangaiek oposizioan lortu dituzten kalifikazioak adieraziko dira zerrenda horretan, puntuazioaren araberako ordenari jarraikiz, lehenbiziko proban, bigarrenean eta hirugarrenean lortutako emaitzak zehaztuta.

Oposizioaren puntuazio osoan gertatzen diren berdinketak hirugarren proban puntuaziorik handiena lortu duenaren alde ebatziko dira, eta berdinketak jarraitzen badu, bigarrena proban lorturiko puntuazioak hartuko dira kontuan. Horrela ere berdinketak jarraitzen badu, zozketa bidez ebatziko da, horretarako deitutako ekitaldi publiko batean.

8.2. Epaimahaiak guztizko puntuazio handiena lortu duen izangaia izendatzeko proposamena igorriko dio Nafarroako Parlamentuko Mahaiari, oposizioko aktekin eta gainerako dokumentazioarekin batera. Proposamen hori Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

8.3. Izendapen-proposamena izangaiari jakinarazi ostean, proposaturiko izangaiak honako dokumentu hauek aurkeztu beharko dizkio Nafarroako Parlamentuari, guzti-guztiak jatorrizkoan eta fotokopian, konpultsatuak eta bueltatuak izateko:

a) Nortasun Agiri Nazionala edo izangaiaren nazionalitatea eta nortasuna frogatzen dituen beste agiri baliokideren bat.

b) 2.1.c) oinarrian eskatutako titulua, edo eskabide-aurkezpenerako epea bukatzen zen egunean haren jaulkipenerako eskubideak ordainduta izatearen gordekina.

c) Txostena, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Laneko Arriskuen Prebentziorako Atalak egina, zeinaren bidez frogatuko baita interesdunak ez duela eritasun edo akats fisikorik lanpostuaren berezko eginkizunetan aritzea eragozten dionik. Ofizioz aurkeztuko da, horretarako osasun-azterketa egin ondoren. Desgaitasunen bat alegatu duten izangaien kasuan, balorazio- eta orientazio-talde eskudunek ofizioz emanen dute desgaitasun hori deialdiko lanpostuarekin bateragarria izateari buruzko frogagiria.

d) Eginkizun publikoetarako ezgaituta edo etenarazia ez egotearen eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik berezia ez izanaren zinpeko aitorpena.

e) Nafarroako Foru Eraentza beteko duela, Konstituzioari eta legeei men eginen diela eta karguaren berezko eginkizunak zintzo beteko dituela dioen juramentu edo hitzematea.

8.4. Behar adina justifikaturik dauden ezinbesteko kasuetan izan ezik, aipatu epean arestiko agiriak aurkezten ez dituen izangaia ezin izanen da izendatu, eta haren egintza guztiak deuseztaturik geldituko dira, bere eskabideko faltsutasunagatik legokiokeen erantzukizuna ezertan galarazi gabe.

8.5. Aurreko apartatuan aurreikusitako kasuan, 8.1 apartatuan aipatzen den gainditzaile-zerrendan zuzenean jarraian dagoen izangaiarekin beteko du hutsune hori Nafarroako Parlamentuko Mahaiak, eta aurreko apartatuetan ezarritako prozedura berari jarraituko zaio.

9. oinarria. Izendapena.

9.1. Deialdi honen 8.3 apartatuan aipatzen diren dokumentuak aurkeztuta daudenean, Nafarroako Parlamentuko Mahaiak funtzionario izendatuko du proposatua izan den izangaia. Izendapena Nafarroako Parlamentuaren webgunean, Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

9.2. Izendatutako pertsonak lanpostuaren behin betiko jabetza hartuko du, Nafarroako Parlamentuko legelari nagusiaren aitzinean, Mahaiaren izendapen-ebazpenak horretarako ezartzen duen egunean, aski justifikaturik dauden kasuetan izan ezik.

9.3. Ulertuko da epe horretan lanpostuaz jabetzen ez den izangaiak uko egiten diela oposiziotik eratortzen diren eskubideei. Kasu horretan, deialdi honen 8. oinarrian aipatzen den gaindituen zerrendan hurrengo tokian dagoen izangaiarekin beteko da lanpostua, aurreko apartatuetan azaldutako modu berean jardunez.

10. oinarria. Jarduketak argitaratzea.

Nafarroako Aldizkari Ofizialaren bidez ofizialki argitaratu beharrekoak diren izapideak ezertan galarazi gabe, Nafarroako Parlamentuaren webguneko (https://parlamentodenavarra.es/eu) "Gardentasuna/Langile-zerrendak eta -deialdiak/Langile-deialdi publikoak/2025eko ekitaldia" atalean argitaratuko da deialdiko probak eta kalifikazioak direla-eta epaimahaiak egindako jarduketei buruzko informazioa, bai eta interesdunentzat baliagarria izaten ahal den beste edozein informazio orokor ere.

11. oinarria. Aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendak.

Nafarroako Parlamentuaren zerbitzupeko langileak aldi baterako kontratatzeari buruzko Erregelamenduak xedatzen duenari jarraikiz, aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda hauek eginen dira, hautapen-prozesuan parte hartu eta bertan posturik lortu ez duten pertsonekin:

1) Gainditu bai baina lanposturik lortu ez duten pertsonen zerrenda, sarrerako hautapen-prozeduran lortutako puntuazio handienaren arabera ordenatua.

2) Oposizioa ez, baina hautaprobetakoren bat gainditu duten izangaien zerrenda, honako lehentasun-ordena honen arabera:

a) proba gaindituen kopuru handiena.

b) proba gaindituetan lorturiko guztizko puntuaziorik handiena.

Lehenengo eta bigarren probak gainditu dituzten pertsonen kasuan, azken emaitzan berdinketarik izanez gero, bigarren proban puntu gehien lortu dituen izangaiaren alde ebatziko da. Eta horrela ere berdinketak jarraitzen badu, zozketa bidez ebatziko da, horretarako deitutako jendaurreko ekitaldi batean. Lehenengo proba bakarrik gainditu duten pertsonen kasuan, berdinketa gertatuz gero, zozketa bidez ebatziko da, horretarako deitutako jendaurreko ekitaldi batean.

12. oinarria. Aurkeztutako dokumentazioa.

12.1. Izangaiek zilegi izanen dute aurkeztutako dokumentazioa berreskuratzea, berariaz eskatuz gero, eta erreklamaziorik edo errekurtsorik jarri ez bada. Berreskuratze-eskaera hiru hilabeteko epean aurkezten ahalko da, aurretik beste hiru hilabete igaroak direnean izendapen-erabakia Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zenetik.

12.2. Aurreko atalean ezarritako epea bukatzen bada dokumentazioa berreskuratzeko eskaerarik egin gabe, ulertuko da izangaiek uko egiten diotela agiriak berreskuratzeari, eta horretarako eskubidea galduko dute eta agiriak suntsitu eginen dira.

13. oinarria. Errekurtsoak.

13.1. Honako errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da deialdi honen, bere oinarrien eta Nafarroako Parlamentuko Mahaiak deialdi hau dela-eta hartzen dituen gainerako erabakien aurka:

a) Aukerako berraztertze-errekurtsoa, Legebiltzarreko Mahaiari zuzendua, hilabeteko epean, egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean erabakia argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik kontatzen hasita.

13.2. Nafarroako Parlamentuko lehendakariak nahiz kalifikazio-epaimahaiak deialdi hau aplikatuz erabakitzen dituzten gainerako egintzen aurka zilegi izanen da gora jotzeko errekurtsoa aurkeztea Parlamentuko Mahaiari, hilabeteko epean egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazi eta biharamunean kontatzen hasita.

Iruñean, 2025eko ekainaren 16an.–Lehendakaria, Unai Hualde Iglesias.

I. ERANSKINA.–PARTE HARTZEKO ESKAERA-EREDUA

1) Datu pertsonalak.

Izen-abizenak: ..................................................................................................................................

Nortasun Agiri Nazionalaren, Atzerritarraren Identifikazio-zenbakiaren edo beste identifikazio-agiri ofizial baten zenbakia: ......................................................................... (honekin batera, horren fotokopia)

Jaioteguna: .............................................................................................................................................

Helbidea: ...........................................................................................................................................

Udalerria: ...........................................................................................................................................

Probintzia: ................................................................... Posta-kodea: .....................................................

Telefonoa(k): .........................................................................................................................................

Helbide elektronikoa: ........................................................................................................................

2) Azterketa egiteko eta espedientea formalizatzeko eskubideak.

[ ] Azterketa egiteko eta espedientea formalizatzeko eskubideak ordaindu ditut (honekin batera, diru-sarreraren egiaztagiriaren fotokopia).

[ ] Tasa ordaintzetik salbuetsirik nago, honako arrazoi honengatik:

[ ] % 33ko edo gehiagoko desgaitasun aitortua duen pertsona izateagatik. (legezko desgaitu-izaeraren frogagiriaren fotokopia erantsi da).

[ ] Oposizioaldiko ariketak egiteko, honekin batera aurkezten dudan orrian adierazitako baliabideen egokitzapena eskatzen dut, adierazten diren arrazoiak direla-eta (aparteko orrian desgaitasun mota eta eskatutako egokitzapenak azalduko dira).

[ ] Langabezian egoteagatik hilabete batez gutxienez deialdi honen argitaratze-egunaren aurrekotik (enplegu-bulegoak jaulkitako ziurtagiria atxikitzen da, non jasotzen baita langabetu-inskripzioaren data)

3) Deialdian parte hartzeko eskatutako titulazioa.

[ ] Erantsirik doa deialdi honetan parte hartzeko betekizun gisa exijitzen den titulazio ofizialaren kopia. Atzerrian lortutako tituluei dagokienez, horien homologazioaren frogagiri ofizialaren edo, kasua bada, baliokidetasun-ziurtagiri ofizialaren kopia aurkeztu beharko da.

4) Halaber adierazten dut:

[ ] Ez dudala karguan aritzea eragozten didan eritasunik edo akats fisiko edo psikikorik, eta ez nagoela xedapen indardunetan ezarritako ezintasun-egoeretako batean ere.

[ ] Ez naizela diziplina-espediente bidez bereizia izan inongo administrazio publikoren zerbitzutik, eta ez naizela ez ezgaitua ez etenarazia izan eginkizun publikoetan jarduteko.

[ ] Badaukadala deialdian eskatzen den titulua, eta bertan parte hartzeko ezarrita dauden baldintza guzti-guztiak betetzen ditudala eskabideak aurkezteko ezarritako epea bukatzen den egunean.

[ ] Konpromisoa hartzen dudala, izendatua izanez gero, deialdiaren 8. oinarrian aipatzen diren agiriak epe ezarrian aurkezteko, bai eta nire izendapena jakinarazten denetik hilabeteko epean lanpostuaren jabetza hartzeko ere.

Horrenbestez, ESKATZEN DUT onartua izatea oposizio-deialdi horretan, zeinaren bidez beteko baita Nafarroako Parlamentuaren zerbitzupeko artxiboko eta dokumentu-kudeaketako goi-mailako teknikariaren lanpostu bat, funtzionario-araubidekoa eta A mailakoa. Deialdia ............... datako ............................................. zenbakiko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua da.

......................................................(e) n, 2025eko ...........................ren .........(e)(a)n.

(Sinadura)

Datu Pertsonalen Babeserako 2016/679 Europako Erregelamenduari (DPBE) eta Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoari jarraikiz, honako honen berri ematen dizugu, emandako datu pertsonalak direla-eta: Arduraduna eta helburua: Nafarroako Parlamentuak tratatuko ditu izaera pertsonaleko datuak, eta "Giza Baliabideak" tratamendu-sisteman sartuko ditu, zeinaren xedea baita Nafarroako Parlamentuko giza baliabideen erregistratze eta kudeaketarako beharrezkoak diren datuak lortzea. Datu horiek erabiliko dira langile-hautaketako eta lanpostu-betetzeetako prozesuetan, langileen prestakuntzan, bateraezintasunen gaineko kontrolean, lan-arriskuen prebentzioan, alta- eta baja-zereginetan, eta Gizarte Segurantzari eta, kasua bada, mutualitateei, gizarte-aurreikuspeneko entitateei eta aseguru-enpresari eginiko komunikazioetan, bai eta kontrol presentzialean ere.

Legitimazioa: Helburua oinarritzen da legezko betebehar baten betetzean eta Nafarroako Parlamentuaren ahal publikoen egikaritzean. Honako hau du funts juridikoa:

DPBEren 6.1.e) artikulua eta Nafarroako Parlamentuko Langileen Estatutua, Erregelamendu Batzordeak 1991ko martxoaren 20an egindako bilkuran onetsia (19. NPAO, 1991ko martxoaren 26koa).

Eskubideak: Orobat jakinarazten dizugu eskubidea daukazula Nafarroako Parlamentuari eskatzeko eskuratu, zuzendu, ezabatu eta eraman ahal izatea zure datuak, bai eta datu horien tratamendua mugatzeko eta ukatzeko ere, bidezkoa denean, Nafarroako Parlamentuari eskaria eginez Navas de Tolosa kalea, 1, 31002 Iruña helbidean edo posta elektronikoko dpd@parlamentodenavarra.es helbidean.

Datu-gordetzea: Datuak gordeko dira honako arauetan xedatutakoari jarraikiz: Nafarroako Parlamentuko Artxiboari eta Dokumentuen Kudeaketari buruzko Erregelamendua, zeina Nafarroako Parlamentuko Mahaiak 2023ko urtarrilaren 16an onetsi baitzuen (2023ko urtarrilaren 19ko 8. zenbakiko Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean argitaratua), eta Nafarroako Parlamentuko administrazio elektronikoaren funtzionamenduari buruzko Erregelamendua, Parlamentuko Mahaiak 2023 urtarrilaren 9an onetsia (2023ko urtarrilaren 12ko 4. zenbakiko Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean argitaratua).

NAFARROAKO PARLAMENTUKO LEHENDAKARIA.

II. ERANSKINA.–GAIAK

Gai orokorrak

1. gaia.–Espainiako 1978ko Konstituzioa (I). Zehazki: Atariko titulua; III. titulua: Gorte Nagusiak; IV. titulua: Gobernua eta Administrazioa; V. titulua: Gobernuaren eta Gorte Orokorren arteko harremanak.

2. gaia.–Espainiako 1978ko Konstituzioa (II). Zehazki: VIII. titulua: Estatuaren lurralde-antolamendua. Lehenengo kapitulua: Printzipio orokorrak; IX. titulua: Konstituzio Auzitegia; X. titulua: Konstituzioaren erreforma.

3. gaia.–Nafarroako Foru Eraentza: haren bilakaera, erresuma izatetik foru komunitatea izatera (1512-1982). Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren erreformak. Hitzarmen ekonomikoa. Nafarroako Foru Zuzenbide Zibilaren Konpilazioa.

4. gaia.–13/1982 Lege Organikoa, abuztuaren 10ekoa, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzkoa. Zehazki: Atariko titulua: Xedapen orokorrak; I. titulua: Nafarroako Foru Erakundeak; III. titulua: Erreforma.

5. gaia.–Nafarroako Parlamentuko Erregelamendua (I). Zehazki: I. titulua: Nafarroako Parlamentuaren osaketa. II. titulua: Foru parlamentariak.

6. gaia.–Nafarroako Parlamentuko Erregelamendua (II). Zehazki: III. titulua: Talde parlamentarioak.

7. gaia.–Nafarroako Parlamentuko Erregelamendua (III). Zehazki: IV. titulua: Nafarroako Parlamentuaren antolamendua.

8. gaia.–Nafarroako Parlamentuaren Erregelamendua (IV). Zehazki: V. titulua: Funtzionamenduari buruzko arau orokorrak.

9. gaia.–Nafarroako Parlamentuko Erregelamendua (V). Zehazki: VI. titulua: Legegintzako prozedura; I. kapitulua: Legegintzako ekimena; II. kapitulua: Legegintzako prozedura arrunta.

10. gaia.–Nafarroako Parlamentuko Erregelamendua (VI). Zehazki: VI. titulua: Legegintzako prozedura; III. kapitulua: Legegintzako prozeduraren berezitasunak; IV. kapitulua: Foru-legearen indarra duten gobernuaren xedapenak. VII. titulua: Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoa aldatzea.

11. gaia.–Nafarroako Parlamentuko Erregelamendua (VII). Zehazki: VIII. titulua: Foru Diputazioari baimenak ematea; IX. titulua: Nafarroaren eta Estatuaren arteko Hitzarmen Ekonomikoen izapideak; X. titulua: Konfiantza ematea eta kentzea.

12. gaia.–Nafarroako Parlamentuaren Erregelamendua (VIII). Zehazki: XI. titulua: Interpelazioak eta galderak; XII. kapitulua: Mozioak; XIII. titulua: Foru Diputazioaren komunikazio, programa edo planen eta beste informazio batzuen azterketa eta eztabaida.

13. gaia.–Nafarroako Parlamentuko Erregelamendua (IX). Zehazki: XVII. titulua: Diputatuen Kongresurako lege proposamenak, konstituzio-kontrakotasuneko errekurtsoak, eskumen gatazkak eta babes-errekurtsoak; XVIII. titulua: Nafarroako Parlamentuaren agintaldiaren amaieran izapidetzen ari diren aferak; XIX. titulua: Herritarren parte-hartzea; XX. titulua: Gardentasuna eta jarduera parlamentarioari buruzko informazio publikoa eskuragarri izatea.

14. gaia.–Nafarroako Parlamentuko Langileen Estatutua, 1991ko martxoaren 20koa.

15. gaia.–Nafarroako Parlamentuko administrazioaren antolamenduari buruzko erregelamendua, 2021eko uztailaren 26koa.

16. gaia.–Nafarroako Parlamentuaren erregelamendu ekonomiko-finantzarioa, 2020ko urtarrilaren 27koa.

17. gaia.–Nafarroako Parlamentuko administrazio elektronikoaren funtzionamenduari buruzko Erregelamendua, 2023ko urtarrilaren 9koa.

18. gaia.–Nafarroako Parlamentuko dokumentu elektronikoak kudeatzeko politika, Nafarroako Parlamentuko legelari nagusiaren urtarrilaren 10eko 2/2023 ebazpenaren bidez onetsia.

19. gaia.–Nafarroako Parlamentuaren identitate eta sinadura elektronikoari buruzko politika, Nafarroako Parlamentuko legelari nagusiaren urtarrilaren 10eko 3/2023 ebazpenaren bidez onetsia.

20. gaia.–Nafarroako Parlamentuko gardentasunari eta jardueraren gaineko informazio publikoaren eskuragarritasunari buruzko Erregelamendua, 2023ko urriaren 30ekoa.

21. gaia.–2/2018 Foru Legea, apirilaren 13koa, kontratu publikoei buruzkoa (I). Zehazki: Atariko titulua; I. titulua: Xedapen orokorrak (I. kapitulutik IV. kapitulura arte, biak barne).

22. gaia.–2/2018 Foru Legea, apirilaren 13koa, kontratu publikoei buruzkoa (II). Zehazki: I. titulua: Xedapen orokorrak (V. kapitulutik VI. kapitulura arte, biak barne).

23. gaia.–2/2018 Foru Legea, apirilaren 13koa, kontratu publikoei buruzkoa (III). Zehazki: II. titulua: Administrazio Publikoek egiten dituzten kontratuen arau berariazkoak.

24. gaia.–311/2022 Errege Dekretua, maiatzaren 3koa, Segurtasun Eskema Nazionala arautzen duena. Sistemen segurtasuna. Zehazki: Xedea; II. kapitulua: Oinarrizko printzipioak; IV. kapitulua: Sistemen segurtasuna: auditoretza, txostena eta segurtasun-intzidenteak; V. kapitulua: Adostasun-arauak.

25. gaia.–4/2010 Errege Dekretua, urtarrilaren 8koa, Administrazio Elektronikoaren esparruan Elkarreragingarritasun Eskema Nazionala arautzen duena. Zehazki: Xedea; II. kapitulua: Oinarrizko printzipioak; V. kapitulua: Elkarreragingarritasun teknikoa; VII. kapitulua: Administrazio publikoen komunikazioak.

26. gaia.–Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016/679 (EB) Erregelamendua, 2016ko apirilaren 27koa, zeinak pertsona fisikoen babesa ezartzen baitu datu pertsonalen tratamenduari dagokionez. Zehazki: I. kapitulua: Xedapen orokorrak; II. kapitulua: Printzipioak; III. kapitulua: Interesdunaren eskubideak; IV. kapitulua: Tratamenduaren arduraduna eta tratamendu-eragilea (soilik 1. atala Betebehar orokorrak, 2. atala Datu pertsonalen segurtasuna eta 4. atala Datuak babesteko ordezkaria).

27. gaia.–3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu pertsonalak babestekoa eta eskubide digitalak bermatzekoa. Zehazki: I. titulua: Xedapen orokorrak; II. titulua: Datuak babesteko printzipioak; III. titulua: Pertsonen eskubideak; IV. titulua: Tratamendu zehatzei aplikatu beharreko xedapenak; V. titulua: Tratamenduaren arduraduna eta eragilea; VII. titulua: Datuak babesteko agintaritzak.

28. gaia.–39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa. Zehazki: I. titulua: Prozedurako interesdunak; II. titulua: Administrazio publikoen jarduera; III. titulua: Administrazio-egintzak.

29. gaia.–39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa. Zehazki: IV. titulua: Administrazio-prozedura erkideari buruzko xedapenak eta V. titulua: Egintzak administrazio-bidean berrikustea.

30. gaia.–40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, sektore publikoaren araubide juridikoari buruzkoa. Zehazki: Atariko titulua. Xedapen orokorrak, jarduketa-printzipioak eta sektore publikoaren funtzionamendua. Zehazki, 5. artikulutik 18.era, biak barne, eta 23. artikulutik 53.era, biak barne.

Artxibistika I gai-zerrenda

1. gaia.–Artxiboak Jatorria, kontzeptua, definizioa, funtzioak. Artxibistika. Kontzeptua eta definizioa. Jatorria eta eboluzioa. Artxibistikaren oinarrizko printzipioak.

2. gaia.–Artxibistika eta dokumentazio-zientzien gainerako diziplinekin duen harremana. Artxibistikaren zientzia eta teknika osagarri nagusiak eta horien aplikazioa dokumentazioaren tratamendu artxibistikoan: paleografia, diplomatika, sigilografia, kronologia, historia, zuzenbidea, hizkuntzalaritza eta informazioaren teknologiak.

3. gaia.–Artxiboetako dokumentu-multzokatzeak. Honako hauen kontzeptuak eta definizioak: funts-multzoa, funtsa, funts-atala, dokumentu-seriea, unitate artxibistiko konposatua, unitate artxibistiko bakuna eta dokumentuen bilduma.

4. gaia.–Administrazio publikoen dokumentu-ekoizpena. Administrazio-dokumentuen tipologia. Dokumentu-moten katalogo/inbentarioen esperientzia nagusiak Espainiako estatuan. Administrazio-espedientea: definizioa eta ezaugarriak.

5. gaia.–Artxibo-sistemak. Kontzeptua, osagaiak eta ezaugarriak. Artxibo-sistema instituzionalak. Artxibo-motak.

6. gaia.–Dokumentu-ondare eta artxibo arloko Estatuko legeria: 16/1985 Legea, ekainaren 25ekoa, Espainiako Ondare Historikoari buruzkoa, eta hura garatzeko arauak. Estatuari erreserbatutako eskumenak. Espainiako Artxibo-sistema eta Lankidetza Artxibistikorako Kontseilua.

7. gaia.–Estatuko Administrazio Orokorraren eta haren erakunde publikoen artxibo-sistema. Kultura eta Kirol Ministerioaren Estatuko Artxiboen Espainiako Administrazioa. Europar Batasuneko eta Iberoamerikako beste herrialde batzuekiko lankidetza: programa eta proiektu nagusiak.

8. gaia.–Nafarroaren eskumenak dokumentu-ondarearen eta artxiboen arloan, eta arlo horretako foru-araudia. 14/2005 Foru Legea, azaroaren 22koa, Nafarroako Kultur Ondareari buruzkoa. 1/2019 Foru Legea, urtarrilaren 15ekoa, Nafarroako eskubide kulturalei buruzkoa (12. artikulua).

9. gaia.–12/2007 Foru Legea, apirilaren 4koa, Artxiboei eta Dokumentuei buruzkoa.

10. gaia.–Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Artxibo-sistema. Nafarroako artxibo eta artxibo-sistema instituzional nagusiak.

11. gaia.–Artxiboei, Dokumentuen Kudeaketari eta Dokumentu-ondareari buruzko Foru Legearen aurreproiektua. Zehazki, I. titulua: Nafarroako dokumentu-ondarea; II. titulua: Nafarroako artxibo-sistema.

12. gaia.–Artxiboei, Dokumentuen Kudeaketari eta Dokumentu-ondareari buruzko Foru Legearen aurreproiektua. Zehazki, III. titulua: Nafarroako administrazio publikoetako eta haien sektore publiko instituzionaletako dokumentu-informazioko eta -kudeaketako aktiboen gobernantza; IV. titulua: Dokumentaziorako irispidea.

13. gaia.–Nafarroako Parlamentuko Artxiboari eta Dokumentuen Kudeaketari buruzko Erregelamendua, 2023ko urtarrilaren 16koa (testu artikuluduna). Nafarroako Parlamentuko Artxiboaren antolamenduari eta funtzionamenduari buruzko arauak, 2000ko maiatzaren 15ekoak (indarrean dauden xedapenak).

14. gaia.–Dokumentu-euskarri tradizionalak eta teknologikoak: degradazio-faktore intrintsekoak, ingurumenekoak, biologikoak, gizakienak eta hondamendiak. Prebentziozko kontserbazioa: plangintza eta hartu beharreko neurri nagusiak.

15. gaia.–Artxiboaren eraikina, gordailuak eta beste instalazio batzuk: ezaugarri arkitektonikoak. Eremuak, zirkulazio-zirkuituak eta altzariak. Giro- eta segurtasun-neurriak.

16. gaia.–Dokumentuen zaharberritzea. Metodoak, teknikak eta prozedurak. Dokumentuak zaharberritzeko laborategia planifikatzea eta antolatzea.

17. gaia.–Artxibo-informazioa zabaltzeko plataformak eta atariak. Artxiboen Europako Ataria. Europeana. Espainiako Artxiboen Ataria (PARES) eta Espainiako eta Iberoamerikako Artxiboen Errolda-gidaren ataria. Nafarroako Artxibo Irekia.

18. gaia.–Mintzaira dokumentalak. Mintzaira kontrolatuak. Deskribatzaileak eta tesauroak. Sarbide-guneen Espainiako araua eta tesauroen ISO arauak. Tesauroak informazio artxibistikoa berreskuratzeko tresna gisa. Tesauroak eta beste hiztegi batzuekiko elkarreragingarritasuna.

19. gaia.–Dokumentu analogikoak artxiboetan sartzea. Ohiko sarrera edo transferentzia. Ohiz kanpoko sarrera eta haren balizko modalitateak.

20. gaia.–Dokumentuak artxiboetan instalatzea eta biltegiratzea. Dokumentu-gordailuen kudeaketa. Paper-euskarria eta beste euskarri analogiko batzuk. Formatu estandarrak eta formatu bereziak.

21. gaia.–Artxiboen erabiltzaileentzako zerbitzuak planifikatzea eta antolatzea. Artxibo parlamentarioetako zerbitzuak eta erabiltzaileak. Artxiboetako zerbitzu-kartak.

22. gaia.–Artxiboen kultura-, hezkuntza- eta gizarte-funtzioa. Artxibo soziala. Plangintza, motak, materialak eta helburuak.

23. gaia.–Artxiboen dibulgazio-funtzioa. Artxiboetako hedapen-politikak. Marketin- eta komunikazio-estrategiak. Jarduketa-proposamenak. Hedapen-produktuak eta sare sozialak.

24. gaia.–Artxiboak eta giza eskubideak. Artxibozainek eta dokumentu-kudeatzaileek giza eskubideen defentsan duten zereginari buruzko oinarrizko printzipioak (HRWG ICA). Giza eskubideen defentsarako ebidentziak jasotzen dituzten dokumentu-funtsen, bildumen eta dokumentuen arloko politikak, kudeaketa eta tratamendu artxibistikoa.

25. gaia.–Dokumentu fotografikoak: izaera, kontzeptua eta ezaugarriak. Kudeaketa eta tratamendu artxibistikoa.

26. gaia.–Ikus-entzunezko dokumentuak eta dokumentu fonografikoak: izaera, kontzeptua eta ezaugarriak. Kudeaketa eta tratamendu artxibistikoa.

27. gaia.–Artxiboen nazioarteko dimentsioa. Artxiboei buruzko nazioarteko erakundeak eta proiektuak. Artxiboen Nazioarteko Kontseilua (ICA): jatorria, egitura eta funtzioak. Programak. Argitalpenak. Europar Batasuna eta artxiboak: Artxiboen Europako Taldea (EAG), Artxibozain Nazionalen Europako Kontseilua (EBNA) eta DLM Forum. UNESCO eta artxiboak. Artxiboei buruzko Adierazpen Unibertsala, Artxiboen Nazioarteko Kontseiluak 2010ean onetsia eta UNESCOk 2011n onetsia.

28. gaia.–Artxibistikako eta dokumentu-kudeaketako gaitasun profesionalak. Artxibozainen lanbide-prestakuntza. Deontologia profesionala: Artxiboen Nazioarteko Kontseiluaren Etika Profesionalaren Kodea. Asoziazionismoa eta lankidetza profesionala Espainian. Artxiboen Nazioarteko Kontseilua (ICA): Parlamentu eta Alderdi Politikoen Artxiboen Atala (SPP).

29. gaia.–Artxibo parlamentarioak: Gorte Nagusien artxiboak (Diputatuen Kongresua eta Senatua), autonomia-erkidegoetako legebiltzarrenak eta Europako erakunde parlamentarioenak: eraketa, edukia eta antolaketa.

Artxibistika II gai-zerrenda

1. gaia.–Dokumentu-kudeaketa. Dokumentuen bizi-zikloa, records managementa, artxibistika integrala eta continuumaren eredua. Kontzeptuen analisia, konparazioa eta erreferente nagusiak. Haren jatorria eredu nazionaletan.

2. gaia.–Dokumentua, datuaren eta informazioaren artean. Artxibo-dokumentua: kontzeptua eta ezaugarriak. Artxibo-dokumentuak versus informazio-laguntzako dokumentuak. Dokumentuen sorrera. Dokumentu-tradizioa. Dokumentuen barne- eta kanpo-karaktereak.

3. gaia.–Artxibo parlamentarioa. Ezaugarriak, funtzioak, eta antolaketa eta kudeaketa artxibistikorako ereduak. Dokumentu-kudeaketako politikak: dokumentazio administratiboa eta parlamentarioa. Administrazio elektronikoa ezartzea: legebiltzarretako egoera.

4. gaia.–Hondamendiak prebenitzeko eta kudeatzeko planak. Funtsezko dokumentuen programak.

5. gaia.–Deskribapen artxibistikoa. Printzipioak eta metodologiak. Plangintza deskribatzailea: helburuak eta faseak. Deskribapen artxibistikorako tresna tradizionalak. Artxibo-informazioko sistemak eta tresna deskribatzaile elektronikoak: ezaugarriak, eskakizunak eta funtzionalitateak.

6. gaia.–Deskribapen artxibistikoaren nazioarteko arauak. ISAD-G Deskribapen Artxibistikorako Nazioarteko Arau Orokorra: maila anitzeko deskribapena eta arauaren elementuak.

7. gaia.–ISAAR (CPF) korporazio, pertsona eta familien artxiboetarako autoritate-erregistroei buruzko nazioarteko araua. Aplikazio-esperientziak Espainian.

8. gaia.–Deskribapen artxibistikoko arauen bilakaera: entitate anitzeko deskribapena. Deskribapen artxibistikorako eredu kontzeptuala Espainian. Deskribapen Artxibistikorako Espainiako Arauen Batzordea (CNEDA): helburuak eta eginkizunak.

9. gaia.–Deskribapen artxibistikoko nazioarteko arauen bilakaera: entitate anitzeko deskribapena. Records in Contexts-Conceptual Model (RiC-CM) 1.0 bertsioa.

10. gaia.–Identifikazioa. Erakundearen testuinguru-azterketa eta analisi funtzionala. Organo ekoizleak identifikatzea. Lan-prozesuen eta horien ebidentzia dokumentalen analisi sekuentziala. Identifikazioaren eta beste prozesu artxibistiko batzuen arteko lotura.

11. gaia.–Ebaluazio artxibistikoa. Kontzeptuak, printzipio orokorrak eta irizpide metodologikoak. Dokumentuen balorazioa artxibo parlamentarioetan. Dokumentuak ezabatzea.

12. gaia.–Tratamendu artxibistikoaren antolaketa. Sailkapena. Sailkapen-sistemak. Sailkapen-koadroa: definizioa, ezaugarriak, motak eta lanketa-metodologia. Ordenazioa. Definizioa eta aplikazio-mailak. Motak. Ordenazio-sistema baten ezaugarriak. Antolamendu artxibistikoa eta instalazioa.

13. gaia.–Artxiboko dokumentu analogikoak digitalizatzea. Xedeak. Digitalizazio-proiektuak planifikatzea eta kudeatzea. Prozedurak eta alderdi teknikoak. Formatuak. Estandarrak eta gomendio teknikoak.

14. gaia.–Artxibo publikoetako funts pribatuak. Kontzeptua eta motak. Ezaugarriak. Eskuratze-politikak eta aparteko sarbide-modalitateak. Kudeaketa eta tratamendu artxibistikoa.

15. gaia.–Artxiboetako informazio publikoa eskuratzeko eskubidea (I). 16/1985 Legea, ekainaren 25ekoa, Espainiako Ondare Historikoarena. 12/2007 Foru Legea, apirilaren 4koa, Artxiboei eta Dokumentuei buruzkoa. 5/2018 Foru Legea, maiatzaren 17koa, Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzkoa.

16. gaia.–Artxiboetako informazio publikoa eskuratzeko eskubidea (II). 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu pertsonalak babestekoa eta eskubide digitalak bermatzekoa. 1/1982 Lege Organikoa, maiatzaren 5ekoa, Ohorerako, Norberaren eta Familiaren Intimitaterako eta Norberaren Irudirako Eskubidearen Babes Zibilari buruzkoa.

17. gaia.–Artxiboetako informazio publikoa eskuratzeko eskubidea (III). Jabetza intelektuala eta egile-eskubideak: dokumentu eta informaziorako sarbidean eta horien hedapenean duen eragina. Bereziki, argazkien eta ikus-entzunezko dokumentuen tratamendu eta hedapenaren alorreko egile- eta ustiatze-eskubideen kudeaketari dagokionez.

18. gaia.–Gardentasun instituzionala, gobernu ona eta dokumentuen eta artxiboen kudeaketa administrazio publikoetan. Sektore publikoaren informazioa berrerabiltzeari buruzko araudia eta hura artxiboetan islatzea.

19. gaia.–Artxibo-dokumentu elektronikoak. Kontzeptua eta ezaugarriak. Bizi-zikloa. Definizioa. Osagaiak. Ezaugarriak. Tipologiak eta formatuak. Dokumentu elektronikoen problematika.

20. gaia.–Dokumentuak Kudeatzeko Sistema (SGD): definizioa, xedea eta hura ezartzearen helburua. UNE-ISO 30300:2021 araua: Diagrama eta funtsezko kontzeptuen definizioa. ISO 30301:2019 araua: Xedea eta aplikazio-eremua; lidergoa eta plangintza; jardunaren ebaluazioa eta hobekuntza.

21. gaia.–UNE-ISO 15489-1:2016 araua. Xedea eta aplikazio-eremua. Aplikatzearen onurak. Dokumentuak kudeatzeko printzipioak. Dokumentu fidagarriak eta haien metadatuak. Identifikazioa eta ebaluazioa. Dokumentuak kudeatzeko tresnak. Dokumentuak sortu, atzeman eta kudeatzeko prozesuak.

22. gaia.–Administrazio elektronikoa, dokumentu-kudeaketa eta artxiboa (I). Esparru juridikoa. Bereziki, 39/2015 eta 40/2015 legeak eta 203/2021 Errege Dekretua, martxoaren 30ekoa, Sektore publikoak bitarteko elektronikoen bidez jarduteko eta funtzionatzeko Erregelamendua onesten duena.

23. gaia.–Administrazio elektronikoa, dokumentu-kudeaketa eta artxiboa (II). Elkarreragingarritasun Eskema Nazionala. Dokumentu elektronikoak kudeatzeko elkarreragingarritasun-arau teknikoak eta horiek aplikatzeko gidak. Bereziki, honakoei buruzko elkarreragingarritasun-arau teknikoak eta gidak: dokumentu elektronikoa, espediente elektronikoa, dokumentuen digitalizazioa eta kopiaketa autentikoa eta bihurketa.

24. gaia.–Administrazio elektronikoa, dokumentu-kudeaketa eta artxiboa (III). Dokumentu-kudeaketako politikari buruzko elkarreragingarritasun-arau teknikoa eta hori aplikatzeko gida. Nafarroako Parlamentuaren dokumentu elektronikoak kudeatzeko politika (2023).

25. gaia.–Dokumentu elektronikoen kudeaketarako metadatuak eta metadatu-eskemak. Metadatuen erabilgarritasuna dokumentu-kudeaketan. Metadatu-kudeaketa dokumentu-kudeaketarako. Rolak eta erantzukizunak.

26. gaia.–Dokumentu elektronikoak kudeatzeko metadatuen eskema (e-EMGDE) 3.0 bertsioa (2024).

27. gaia.–Kontserbazio digitala (I). Definizioa, helburuak eta oinarrizko printzipioak. Kontserbazio digitalerako politikak eta planak. Kontserbazio digitalerako estrategiak eta teknikak: dokumentuak kudeatzen eta zaintzen diren informazio-sistemaren (edukiontzia) kudeaketa.

28. gaia.–Kontserbazio digitala (II). Kontserbazio digitalerako estrategiak eta teknikak: objektu digitala (edukia) kudeatzea eta zaintzea.

29. gaia.–Epe luzerako konfiantzazko artxibo digitala (I). OAIS eredua (UNE-ISO 14721:2015 araua). Kontzeptu giltzarriak. OAIS ereduaren osagaien ezaugarri nagusiak: ingurunea, eredu funtzionala eta informazio-eredua.

30. gaia.–Epe luzerako konfiantzazko artxibo digitala (II). UNE-ISO 16363:2017 arauak ezarritako eskakizun nagusiak.

Oharrak:

1) Deialdi honetako gai-zerrendan sartzen den Nafarroako Parlamentuko Erregelamendua 2023ko martxoaren 16ko Osoko Bilkuran onetsitakoa da (2023ko apirilaren 14ko 76. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua).

2) Deialdi honetako gai-zerrendan sartzen den Nafarroako Parlamentuko Artxiboari eta Dokumentuen Kudeaketari buruzko Erregelamendua Nafarroako Parlamentuko Mahaiak 2023ko urtarrilaren 16an onetsitakoa da (2023ko urtarrilaren 19ko 8. Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean argitaratua).

3) Deialdi honetako gai-zerrendan sartzen den Nafarroako Parlamentuko administrazio elektronikoaren funtzionamenduari buruzko Erregelamendua Nafarroako Parlamentuko Mahaiak 2023ko urtarrilaren 9an onetsitakoa da (2023ko urtarrilaren 12ko 4. Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean argitaratua).

4) Dokumentu Elektronikoak Kudeatzeko Politika eta Identitate eta sinadura elektronikoari buruzko politika 2023ko otsailaren 9ko 22. Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean argitaratutakoak dira.

5) Deialdi honetako gai-zerrendan sartzen den Artxiboei, Dokumentuen Kudeaketari eta Dokumentu-ondareari buruzko Foru Legearen aurreproiektua Nafarroako Gobernu Irekian dago eskuragarri.

6) Gainontzeko edukiak deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean indarrean dauden arauetan agertzen diren bezala eskatuko dira.

Iragarkiaren kodea: F2508596