122. ALDIZKARIA - 2025eko ekainaren 19a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

DEIALDIA, hamahiru administrari-lanpostu, funtzionario-araubidekoak eta C mailakoak oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Horietarik hamaika Nafarroako Parlamentuaren zerbitzukoak izanen dira –bi, euskarako C1 hizkuntza-eskakizunarekin–, eta beste bi, Nafarroako Kontuen Ganberaren zerbitzu.koak –bat, euskarako C1 hizkuntza-eskakizunarekin–. Izendapen-proposamena.

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak, 2025eko ekainaren 2an eginiko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen, besteak beste:

Nafarroako Parlamentuak 2025eko apirilaren 2an hartutako erabakiaren bidez, oposizio-lehiaketako kalifikazio-epaimahaiak txanda bakoitzerako izangaien alde egindako izendapen-proposamena onetsi zen (izendapen-proposamena 2025eko apirilaren 8ko 45. Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean eta 2025eko apirilaren 10eko 72. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen).

Proposatutako pertsonek deialdian eskatutako dokumentazioa aurkeztu ondoren, 2025eko maiatzaren 20an egin zen Legebiltzarreko Zerbitzuei eta Kontuen Ganberari atxikitako lanpostu hutsak hautatzeko ekitaldia.

Ekitaldi horretan, Miguel Ángel Núñez Iriarte jaunak eta M.ª José Fernández Fernández andreak Kontuen Ganberako lanpostu hutsak aukeratu zituzten, eta, beraz, Zerbitzu Orokorrek haien dokumentazio pertsonala bidali zioten erakunde horri, Ganberako funtzionario izenda ditzan.

Kontuen Ganberako lehendakariaren 2025eko maiatzaren 26ko Ebazpenaren bidez, Kontuen Ganberako funtzionario izendatu ziren, administrari lanpostuan, Miguel Ángel Núñez Iriarte jauna eta M.ª José Fernández Fernández andrea (euskarako C1 hizkuntza-eskakizuna duen lanpostua), eta adierazi zitzaien hilabeteko epean hartu behar dutela beren lanpostuen jabetza, izendapenaren jakinarazpena egiten zaienetik aitzina.

2025eko maiatzaren 27an, Miguel Ángel Núñez Iriarte jaunak Kontuen Ganberako administrari lanpostuaren jabetza hartu zuen, eta borondatezko eszedentzia eskatu zuen, plaza erreserbarik gabe, Nafarroako Parlamentuko Langileen Estatutuaren 19.2 artikuluan xedatutakoaren arabera, Nafarroako Parlamentuan zerbitzuak ematen ari baita. Ganberako lehendakariaren 2025eko maiatzaren 27ko Ebazpenaren bidez, eszedentzia hori eman zitzaion Núñez jaunari, egun horretatik bertatik aitzinako ondorioekin.

Kontuen Ganberako lehendakariak idazki bat aurkeztu du, Parlamentuko Erregistro Orokorrean 2025eko maiatzaren 29an sartu zena (202503423 zk.), zeinaren bidez eskatu baitu aipatutako deialdiaren epaimahai kalifikatzaileak beste izendapen-proposamen bat egin dezan, lanpostu huts hori dagokion pertsonak behin betikoz bete dezan eta pertsona horrek izendapena egin ahal izateko behar diren izapideak egin ditzan.

Nafarroako Parlamentuko Langileen Estatutuaren 19.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, "Zilegi izanen du borondatezko eszedentzia eskatzea postua lortu duenak Nafarroako Parlamentuko lanpostu baterako hautapen-prozedura batean, funtzionario nahiz aldi baterako lan-kontratudun gisa Nafarroako Parlamentuan edo beste administrazio publiko batean zerbitzu ematen segitzeko. Kasu horietan, borondatezko eszedentzia deklaratuko da Nafarroako Parlamentuko funtzionario gisa lanpostuaren jabetza hartua izan ondoren. Eszedentzia onartzeak ez du postuaren gaineko inolako erreserbarik ekarriko, eta postu hori beteko du gaindituen zerrendan jarraian dagoen hurrengo izangaiak".

Bestalde, deialdiaren epaimahai kalifikatzaileak 2025eko maiatzaren 29an egindako bileraren akta aurkeztu du. Horren bidez jakinarazi duenez, Egipto Lecumberri Zaratiegui andrea da Mahaiaren 2025eko apirilaren 2ko Erabakiaren bidez funtzionario izendatzeko proposatutako pertsonen atzetik hurrengoa zerrendan, puntuazioaren arabera.

Nafarroako Parlamentuko Langileen Estatutuaren 5. artikuluan eta Nafarroako Parlamentuaren Erregelamenduaren 42. artikuluan ezarritakoaren arabera,

Honako hau ERABAKITZEN DA:

1. Honako izangai honen aldeko izendapen-proposamena onestea (Deialdiak xede du oposizio-lehiaketa bidez betetzea hamahiru administrari-lanpostu, funtzionario-araubidekoak eta C mailakoak. Horietarik hamaika Nafarroako Parlamentuaren zerbitzukoak izanen dira –bi, euskarako C1 hizkuntza-eskakizunarekin–, eta beste bi, Nafarroako Kontuen Ganberaren zerbitzukoak –bat, euskarako C1 hizkuntza-eskakizunarekin–):

Egipto Lecumberri Zaratiegui andrea

2. Aurreko puntuan adierazitako izangaiari eskatzea Legebiltzarreko Erregistro Orokorrean aurkez dezan deialdiko 7.2.4 eta 8.3 oinarrietan adierazten den dokumentazioa, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita 30 egun naturaleko epean.

3. Erabaki hau interesdunari jakinaraztea, bai eta Nafarroako Kontuen Ganberako idazkari nagusiari ere, eta Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin agintzea.

Iruñean, 2025eko ekainaren 2an.–Lehendakaria, Unai Hualde Iglesias.

Iragarkiaren kodea: F2508292