1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
GORA JOTZEKO ERREKURTSOA deialdi honetan onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenden aurka: deialdia, hautapen proben bidez Hezkuntza Departamentuko hezkuntza-laguntzako espezialisten lanpostuan aritzeko izangaien bi zerrenda osatzeko, gero aldi baterako kontratazioak egiteko administrazio araubidean.
Langileriaren eta Azpiegituren zuzendari nagusiaren urtarrilaren 2ko 1/2025 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen hautapen proben bidez Hezkuntza Departamentuko hezkuntza-laguntzako espezialisten lanpostuan aritzeko izangaien bi zerrenda osatzeko, gero aldi baterako kontratazioak egiteko administrazio araubidean. Deialdi horren barrenean, Jon Erro Arbizu eta Alicia Arnedillo Armendáriz jaun-andreek gora jotzeko errekurtso bana jarri dute Langileriaren eta Azpiegituren zuzendari nagusiaren apirilaren 29ko 171/2025 Ebazpenaren aurka, zeinaren bidez deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrendak onetsi baitziren.
Bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluekin, horren berri ematen zaie interesdun guztiei, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko gehieneko epean alegazioak aurkeztu ahal ditzaten Erregistro Orokorrean (Orreaga etorbidea 11, Iruña) edo aipatutako legearen 16. artikuluan adierazitako bideetako edozein erabiliz.
Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren maiatzaren 14ko 59/2020 Foru Aginduaren 8. atalean ezarritakoa aplikatuz, jarritako errekurtsoaren kopia eskuratu nahi duten interesdunek hura bidaltzeko eskatzen ahalko dute Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez (http://www.navarra.es/home_eu/Servicios/ficha/1718/Registro-General-Electronico). Horretarako, eskaeran adierazi beharko dute zer helbide elektronikotara nahi duten bidaltzea kopia hori.
Iruñean, 2025eko ekainaren 6an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.
Iragarkiaren kodea: F2508258