120. ALDIZKARIA - 2025eko ekainaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

99/2025 EBAZPENA, maiatzaren 28koa, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako zuzendari nagusiak emana, eskola-jantokien zerbitzua emateko jarraibideak onesten dituena, jantoki baimenduen zerrenda jendaurrean jartzen duena eta 2025-2026 ikasturterako tarifak eta kuotak onesten dituena.

Hezkuntza Zerbitzuen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuak txosten bat aurkeztu du; hartan, honako hauek proposatzen ditu: jantokien funtzionamendurako jarraibide batzuk; argitara ematea 2025-2026 ikasturterako jantoki baimenduen zerrenda eta ikasturte horretarako baimendutako tarifa eta konpentsazioak, Nafarroako Gobernuaren laguntzak ezartzearren; bai eta hezkuntza zerbitzu horren truke laguntza duten ikasleek ordaindu beharko dituzten gehieneko kuotak ere.

Jarduketa hori honako arau hau aplikatuz egin da: 58/2024 Foru Dekretua, maiatzaren 29koa, zeinaren bidez arautzen baitira Nafarroako Foru Komunitateko unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publikoetako eskola-jantokiak.

Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 245/2023 Foru Dekretuak emandako ahalmenak baliatuz,

EBAZTEN DUT:

1. Baimena ematea ebazpen honen I. eranskineko zerrendan ageri diren ikastetxe publikoen jantokiei, 2025-2026 ikasturterako. Onuradunak dira Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako, Hezkuntza Bereziko eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleak.

2. Onestea 2025-2026 ikasturtean eskola-jantokien zerbitzua emateko jarraibideak eta horiei dagozkien eranskinak.

3. Adieraztea ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

4. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5. Ebazpen hau eta eranskinak ikastetxe interesdunei eta Zerbitzu Osagarrien Atalera igortzea, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, 2025eko maiatzaren 28an.–Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako zuzendari nagusia, Luis Calatayud Yuste.

I. ERANSKINA.–2025-2026 IKASTURTERAKO BAIMENDUTAKO JANTOKIAK

COMEDORES AUTORIZADOS PARA EL CURSO 2025-2026

KUDEAKETA MOTA ETA MODALITATEA /TIPO Y MODALIDAD DE GESTIÓN

ESKUALDEKOAK, KUDEAKETA KONTRATATUA DUTENAK / COMARCALES DE GESTIÓN CONTRATADA

JANARIA BEROAN GARRAIATZEN DA / COMIDA TRANSPORTADA EN LINEA CALIENTE

ANTZIN

Lokiz HLHIP

JAUNTSARATS

Oihanzabal HLHIP

IRUNBERRI

San Juan HLHIP

NOAIN

San Miguel HLHIP

ORKOIEN

San Miguel HLHIP

Auzalar HLHIP

IRUÑA

San Jorge HLHIP

ATARRABIA

Lorenzo Goicoa HLHIP

Atargi HLHIP

ZIZUR NAGUSIA

Camino de Santiago HLHIP

Catalina de Foix HLHIP

Erreniega HLHIP

JANARIA IKASTETXEAN PRESTATZEN DA / ELABORACIÓN DE LA COMIDA EN EL CENTRO

ABARTZUZA

Zumadia HLHIP

AGOITZ

San Miguel HLHIP / DBHI

BERIAIN

Beriain HLHIP

BERRIOZAR

Mendialdea I HLHIP

Mendialdea II HLHIP

BETELU

Araxes HLHIP

CASCANTE

Santa Vicenta María HLHIP

DONEZTEBE

San Miguel HLHIP eta Mendaur DBHI

ERROIBAR

San Esteban HLHIP

ELIZONDO

Elizondo HLHIP

LIZARRA

Remontival HLHIP

ETXARRI ARANATZ

San Donato HLHIP

GARRALDA

Orreagako Ama HLHIP eta DBHI

GOIZUETA

Andres Narbarte Xalto HLHIP

UHARTE

Virgen Blanca HLHIP

IRURTZUN

Atakondoa HLHIP

LARRAINTZAR

Larraintzarko Ikastetxea HLHIP eta DBHI

LEITZA

Erleta HLHIP

LEKUNBERRI

Ibarberri HLHIP

LESAKA

Irain HLHIP

LOS ARCOS

Santa María HLHIP

LUZAIDE

Luzaideko HLHIP

MUTILOA

Irulegi HLHIP

San Pedro HLHIP

OTSAGABIA

Otsagabiko Ikastetxea HLHIP eta DBHI

ERRIBERRI

Príncipe de Viana HLHIP

IRUÑA

Andrés Muñoz Garde HBIP

GARES

Puente la Reina HLHIP

ERRONKARI

Julián Gayarre HLHIP eta Ainariak DBHI

ZANGOZA

Luis Gil HLHIP

TAFALLA

Marqués de la Real Defensa HLHIP

TUTERA

Torre Monreal HBIP

VIANA

Ricardo Campano HLHIP eta DBHI

ZUBIRI

Gloria Larrainzar Eugi HLHIP

ZUDAIRE

Las Améscoas HLHIP

ARRUNTAK, KUDEAKETA KONTRATATUA DUTENAK / ORDINARIOS DE GESTIÓN CONTRATADA

JANARIA BEROAN GARRAIATZEN DA / COMIDA TRANSPORTADA EN LINEA CALIENTE

ALLO

La Cruz HLHIP

ANDOSILLA

Virgen de la Cerca HLHIP

ARBIZU

Arbizuko Herri Eskola HLHIP

ARIZKUN

Arizkun HLHIP

ARGUEDAS

Sancho Ramírez HLHIP

ARROITZ

La Balsa HLHIP

AURIZBERRI

Auzperri HLHIP

AZAGRA

Francisco Arbeloa HLHIP

AZPILKUETA

Azpilkueta HLHIP

BARAÑÁIN

Alaiz HLHIP

Eulza HLHIP

Los Sauces HLHIP

BARASOAIN

Martín Azpilcueta HLHIP

BUÑUEL

Santa Ana HLHIP

BURLATA

Hilarión Eslava HLHIP

Ermitaberri HLHIP

CABANILLAS

San Juan de Jerusalén HLHIP

CAPARROSO

Virgen del Soto HLHIP

ZARRAKAZTELU

Virgen de la Oliva HLHIP

CASTEJÓN

Dos de Mayo HLHIP

CINTRUÉNIGO

Otero de Navascués HLHIP

CORTES

Cerro de la Cruz HLHIP

FONTELLAS

Virgen del Rosario HLHIP

FUSTIÑANA

Santos Justo y Pastor HLHIP

GARTZAIN

Gartzaingo HLHIP

IRURITA

Iruritako HLHIP

LEGASA

Legasako HLHIP

LAKUNTZA

Lakuntzako Herri Eskola HLHIP

LARRAGA

San Miguel HLHIP

LERIN

Doña Blanca de Navarra HLHIP

LODOSA

Ángel Martínez Baigorri HLHIP

MENDABIA

San Francisco Javier HLHIP

MENDIGORRIA

Julián M.ª Espinal Olcoz HLHIP

MONTEAGUDO

Honorio Galilea HLHIP

MURCHANTE

Mardones y Magaña HLHIP

OLAZTI

Domingo Bados HLHIP

ORONOZ

Oronoz HLHIP

OTEITZA

San Salvador HLHIP

IRUÑA

Amaiur HLHIP

Azpilagaña HLHIP

Bernart Etxepare HLHIP

Buztintxuri HLHIP

Cardenal Ilundáin HLHIP

Doña Mayor de Navarra HLHIP

Iruña HLHIP Elorri HLHIP

Ermitagaña HLHIP

García Galdeano HLHIP

Hegoalde HLHIP

Iturrama HLHIP

José María de Huarte HLHIP

El Lago de Mendillorri HLHIP

Mendigoiti HLHIP

Mendillorri HLHIP

Patxi Larraintzar HLHIP

Rochapea HLHIP

San Francisco HLHIP

Sanduzelai HLHIP

San Juan de la Cadena HLHIP

AZKOIEN

Juan Bautista Irurzun HLHIP

RIBAFORADA

San Bartolomé HLHIP

SARRIGUREN

Hermanas Úriz Pi HLHIP

SARRIGUREN

Joakin Lizarraga HLHIP

TUTERA

Elvira España HLHIP

Griseras HLHIP

Huertas Mayores HLHIP

Monte San Julián HLHIP

UHARTE ARAKIL

San Miguel HLHIP

VALTIERRA

Félix Zapatero HLHIP

ALESBES

El Castellar HLHIP

JANARIA IKASTETXEAN PRESTATZEN DA / ELABORACIÓN DE LA COMIDA EN EL CENTRO

ANTSOAIN

Ezkaba HLHIP

ALTSASU

Zelandi HLHIP

AMAIUR

Amaiur HLHIP

ARANTZA

Arantzako HLHIP

BERA

Ricardo Baroja HLHIP

CORELLA

Ciudad de Corella HLHIP

ERRATZU

Erratzu HLHIP

ETXALAR

Landagain HLHIP

IGANTZI

Igantzi HLHIP

ITUREN

Pulunpa HLHIP

MILAGRO

Ntra. Sra. del Patrocinio HLHIP

IRUÑA

Vázquez de Mella-Bayonne HLHIP

Paderborn Lezkairu HLHIP

SAN ADRIÁN

Alfonso X el Sabio HLHIP

ZUGARRAMURDI

Urdazubi - Zugarramurdi HLHIP

II. ERANSKINA.–ESKOLA-JANTOKIKO JARRAIBIDEAK

1.–Sarrera. Xedapen komunak.

2024ko ekainaren 6an argitaratu zen Nafarroako Aldizkari Ofizialean 58/2024 Foru Dekretua, maiatzaren 29koa, zeinaren bidez arautzen baitira Nafarroako Foru Komunitateko unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publikoetako eskola-jantokiak. Foru dekretu hau aplikatuko zaie Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Hezkuntza Departamentuaren mendeko unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publikoei, zehazki Haur Hezkuntzako bigarren zikloko eta Lehen Hezkuntzako irakaskuntzak ematen dituztenei, bai eta Hezkuntza Bereziko ikastetxe publikoei ere, baldin eta eskola-jantokiko zerbitzu osagarria ematen badute.

Jarraibideak ezartzea beharrezkoa da jantoki zerbitzua kudeatzeko eta antolatzeko, bai eta jantoki laguntzen ordainketak egiteko beharrezko informazioa nola eman behar den ezartzeko eta Zerbitzu Osagarrien Atalak zenbait egiaztapen egiteko ere.

Ikastetxe guztiek, arruntak nahiz eskualdekoak, posta elektronikoz bidali beharko dituzte ikasle bazkaltiarren kuotak onesten dituzten eskola kontseiluen aktak.

1.1. Ordutegiak eta egutegia.

EDUCAren jantoki moduluan txanda bakoitzaren (baldin badago) eta asteko egun bakoitzaren egutegia eta ordutegiak erregistratuko dira. Ikastetxe publikoetako jantokietan, ikasleek jantoki egutegi desberdinak badituzte (adibidez: HLHIP eta DBH izanez gero), eta, halaber, eskola-jantokiko laguntzak dituzten ikasleak hartzen dituzten itunpeko ikastetxeen kasuan, ikasle horien ordutegia eta egutegia posta elektronikoz bidaliko da, hiru hilean behin egiten diren abonamenduetan beharrezkoak ez diren doikuntzak saihesteko. Txosten hori irailaren 15a baino lehen igorriko da.

1.2. Ratioak.

Eskola-jantokietan zaintzaile kopuru minimo batek egon beharko du, bazkaltiarren kopuruaren eta hezkuntza mailaren arabera. Taula honetan ematen dira zaintzaileentzako ezarritako ratioak:

BAZKALTIARRAK/ZAINTZAILEA

Ratioa Haur Hezkuntzan

15

Ratioaren frakzioa Haur Hezkuntzan

10

Ratioa LHko 1. eta 2. mailetan

20

Ratioaren frakzioa LHko 1. eta 2. mailetan

15

Ratioa LHko 3. mailatik 6. mailara

30

Ratioaren frakzioa LHko 3. mailatik 6. mailara

20

Ratioa DBHn

30

Ratioaren frakzioa DBHn

20

Beste zaintzaile bat jarriko da, bi kasu hauetako batean:

a) Aurreko ratioak aplikatuz gero, zentroan gutxienez zaintzaile bat ez badago.

b) Ikasle bazkaltiarren guztizko kopuruaren eta zaintzaile kopurua maila bakoitzeko ratioarekin biderkatzearen emaitzaren baturaren arteko aldea 20 edo handiagoa bada.

Oro har, zaintzaileek 2 ordu eman beharko dituzte egunean, ikasleekin denbora gehiago izateko behar justifikatua dagoela erabakitzen ez bada. Era berean, zaintzaileen kopurua handitzen ahal da, behar izanez gero.

Eskualdeko jantokietan, Hezkuntza Departamentuak ordu erdi gehiago izanen du, jantokiko kuotan eraginik izan gabe, maiatzaren 29ko 58/2024 Foru Dekretuan (zeinaren bidez arautzen baitira Nafarroako Foru Komunitateko unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publikoetako eskola-jantokiak) ezarritako eskakizunak hobeki betetzen direla bermatzeko, izan ere, eskakizun horien xedea da eremu horiek hezkuntza eremu bihurtzea. Gainera, ratioaren arabera zaintzaile bakarra duten eskualde-jantokietan, beste zaintzaile gehigarri batzuk jarriko dira, eskola-jantokia hezkuntza eremu gisa tratatzea indartzeko.

1.3. Jantokirako laguntza.

2025-2026 ikasturtean 175 egunerako jantoki laguntza emanen da, irailetik ekainera, astean 5 egunez, Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publiko arruntetan zein eskualdekoetan eta Hezkuntza Bereziko ikastetxeetan, jardunaldi jarraitua, zatitua edo malgua izan.

Honako ikasle hauek dute eskubidea jantokirako laguntza jasotzeko:

–Eskola-garraioaren onuradun diren ikasleak, 35/2022 Foru Aginduan ezarritakoaren arabera. Garraio zerbitzuko plaza hutsak erabiltzen dituzten ikasleek ez dute jantoki zerbitzurako laguntzarik jasoko.

–Egoera ekonomiko ahulean dauden ikasleak. Ikasle bat egoera horretan dagoela ulertuko da, baldin eta, ikastetxeko orientatzaileek baloratu ondoren, EDUCAko hezkuntza laguntzako berariazko premiak dituzten ikasleen (HLBPI) zerrendan 9. ardatzean hala erregistratzen badute, Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzuak horri buruz ematen dituen jarraibideak betez. Aipatutako erroldan alta emanda dagoen bitartean.

–Toki administrazioaren eta despopulazioaren arloan eskumena duen zuzendaritza nagusiak ezarritakoaren arabera, despopulazio arrisku handia edo muturrekoa duen herri batean erroldaturik egonik, bertako ikastetxe publiko batera doazen ikasleak. Eskola Maparen arabera dagokion ikastetxera joan behar du.

Halaber, jantokirako laguntza izanen dute Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleek, baldin eta Haur eta Lehen Hezkuntzako zikloetako ikasleekin eskola-garraioa partekatzearen ondorioz ezin badituzte etxera eraman eskola orduak bukatzean.

Guraso dibortziatuak dituzten eta zaintza partekatua duten ikasleen kasuan, jantokiko laguntzaren % 100 ordainduko da, baldin eta ikasleak bi gurasoekin jantokiko laguntza jasotzeko eskubidea badu. Laguntza jasotzeko eskubidea bietako batekin baino ez badu, guraso horren zaintza egunei dagokien laguntza ordainduko zaio.

Modu orokorrean, eskola-garraiorako eskubidea duten ikasleek, garraio hori erabiltzen ez badute, jantokirako laguntza jasotzeko eskubidea galduko dute.

Ikastetxe publikoek nahitaez erregistratu beharko dute EDUCAren jantokiko moduluan zein ikaslerentzat eskatzen den laguntza. Jantokiko laguntza jasotzeko eskubidea ematen duten baldintzak ere EDUCAn erregistratuta egon beharko dira: despopulatzeko arriskua duten herrietan erroldatuta egotea, garraio-ibilbidea edo HLBPI zerrendako behar ekonomikoak izatea. Gainerako ikastetxeek IV. eta V. eranskinen bidez bidaliko dute informazioa.

Hiru hilean behin, laguntza jasotzeko eskubidea duten ikasle bazkaltiarrak jantokira benetan joaten diren egiaztatuko da, eta jantokirako laguntzen ordainketak eginen dira. Informazio hori ikastetxeek eman beharko dute lehen aipatutako moduan (ikastetxe publikoen kasuan, EDUCAn grabatuko dira hilero, hurrengo hilaren 15a baino lehen).

Ikasle bazkaltiarrak jantokira joan ez diren egunak ez dira ordainduko, edo laguntza partzialki ordainduko da, absentismoa orokorra edo esporadikoa den. Absentismo orokortzat joko da urtean % 20koa edo handiagokoa dena. Absentismo esporadikoa, berriz, % 20 baino baxuagoa izanen da.

Nahiz eta jakinarazitako bertaratze datuek aditzera eman diruz lagundutako bazkaltiarrek % 100ean erabili dutela zerbitzua, inguruabar hori ez bada frogatzen, dagokion hiruhilekoko laguntzaren zenbatekoaren % 75 ordainduko da bakarrik. EDUCAn erregistratuta dauden ikasleen eskoletara joateari buruzko datuekin dauden desadostasunak kontrastatuko dira. Datuak behar bezala justifikatzen direnean, behar diren gainerako laguntzak ordainduko dira.

1.4. Hutsegiteak eta ez ordaintzeak.

Ikaslea ez bada jantokira joaten, baina bere menua zerbitzatu dezaten eragozteko nahikoa denborarekin abisatu badu, eskola kontseiluak erabakitzen ahal du zaintzaileari dagokion kostuaren zati proportzional bat ordaintzeko kuota bat ezartzea. Ikasleak ez badu aurretiaz abisatzen, eskola kontseiluak kuota osoa ordaindu behar duela erabakitzen ahalko du.

Eskola kontseiluek baja ematen ahalko diete jantokian izena emanda dauden ikasleei, edo alta ematea eragotzi (garraiatutako ikasleei izan ezik), ordaintzen ez badute edo sistematikoki jantokira huts egiten badute aldez aurretik jakinarazi gabe. Kasu horietan, ez da jantokiko laguntza ordainduko, eta familiak gastua osorik bere gain hartu beharko du, eta hala ezarri beharko du eskola kontseiluak jantokiko kuotak onestean.

2.–Eskualdeko jantokiak.

Haur eta Lehen Hezkuntzako eskualde-ikastetxeek eta, horrez gain, DBH edo DBHko lehen zikloa ere ematen dutenek, edo beste ikastetxe batzuekin garraioa partekatzen dutenek edo beren antolamendua beste ikastetxe batzuen araberakoa dutenek, jantoki zerbitzua emanen dute, garraioaren antolamenduak sortzen ahal dituen premien arabera.

Irailaren 3a baino lehen, jantokia erabiltzen duten ikasleak EDUCAren jantokiko moduluan erregistratuko dira, eta bazkaltiar mota adieraziko da (laguntzarik ez duten ikasleak, garraiatuak, arrisku handiko edo muturreko populazioetako edo ekonomia ahuletako ikasleak).

Ikastetxe horiek jantoki zerbitzua eskainiko dute ikasturteko eskola egun guztietan, arratsaldean jarduerarik egon edo ez. Horren barruan sartzen dira goizez bakarrik diren eskola egunak, hala nola Eguberrietako, Aste Santuko edo udako oporren bezperak.

2.1. Eskola kontseilua. Zuzendaritza. Irakasle zaintzaile boluntarioak. Jantokiaren arduraduna eta/edo administratzailea.

Eskola kontseiluak jantokiaz arduratuko den pertsona bat izendatuko du ikastetxeko irakasleen artetik, eta, Hezkuntza Departamentuaren mendeko ikastetxeko langileen artetik (irakaslea izan ala ez), jantokiko administratzaile bat izendatuko du. Administratzaile hori jantokiko arduraduna bera edo beste pertsona bat izaten ahal da. Biek ikasturte batean beteko dituzte beren eginkizunak, eta berriro hautatzen ahalko dituzte. Izangairik ez badago, eskola kontseiluak berak nahitaez eginen du izendapena.

Eskola-jantokiko arduradunak jantoki zerbitzuan detektatzen dituen gorabeherak EDUCAn gaitutako «Eskolako jantoki zerbitzuari buruzko gogobetetze inkesta» formularioaren bidez bidaliko ditu, eta 2.5 apartatuan ezarritako inbentarioa eginen du.

Aurrekoaz gainera, Nafarroako Foru Komunitateko unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publikoetako eskola-jantokiak arautzen dituen maiatzaren 29ko 58/2024 Foru Dekretuaren II. tituluko III. kapituluan ezarritako eginkizun guztiak beteko dira.

Ez dira bi pertsona baino gehiago egoten ahalko aldi berean administratzaileen eginkizunak betetzen. Era berean, ez dira bi pertsona baino gehiago egoten ahalko aldi berean langile arduradunen eginkizunak betetzen.

Arduradunak eta zaintzaile boluntarioak ordeztu egin beharko dira, beren eginkizuna bete ezin dutenean.

2.2. Ordainsariak.

III. eranskinean zerrendatzen dira egun bakoitzeko baimendutako konpentsazioen zenbateko gordinak irakasle zaintzaile boluntarioentzat, jantokiko arduradunentzat eta/edo jantokiko administratzaileentzat. Zenbateko horiek jantoki zerbitzua erabiltzen duen guztizko ikasle kopuruaren araberakoak dira. Konpentsazio horiek, ordainsariak direnez, nominaren bitartez ordainduko dira, urteko ekitaldi bakoitzerako onesten den Nafarroako Aurrekontuei buruzko Foru Legean ezarritakoaren arabera.

Ez da jarraibide hauetan xedatuta ez dagoen beste inolako konpentsazio ekonomikorik jasotzen ahalko ikastetxeko ezein kontu korronteren kontura.

VI. eranskinean, irakasle zaintzaile boluntarioaren (baldin badago), jantokiko arduradunaren eta/edo jantokiko administratzailearen datuen berri emanen da. Datu horiek irailaren 15a baino lehen bidali beharko dira, haborokinak nominan ordaintzeko.

Zereginak egiten dituen pertsona aldi baterako edo behin betiko ordezten bada, horren berri eman beharko zaio lana benetan egin duenari, ordainsaria jaso dezan.

2.3. Kuotak.

Kobrantzen kudeaketa EDUCAn eginen da hilabetea bukatu ondoren, bazkaltiarren bertaratzeak sartu ondoren. Ordainketa ziurtatzeko, eskola kontseiluek jantokian matrikula egiteko unean diru kopuru bat kobratzea erabakitzen ahalko dute, fidantza gisa eta bazkaltiarrak ordaindu beharreko kuotaren araberakoa.

Ikasturtean zehar jantokiari baja ematea zigortzen duten arauak ezartzen ahalko dira, eskolako jantokiko kontuetan baja emateak dakarren kalte ekonomikoaren ordainetan.

Eskualdeko ikastetxeetako jantokirako laguntzaren zenbatekoa ikastetxez ikastetxe kalkulatuko da.

2.3.1. Jantokiko laguntza duten ikasleak (garraiatuak, despopulatzeko arrisku handia edo muturrekoa duten herrietakoak eta ekonomia ahulekoak).

Oro har, ikasle horientzat modalitate bakarra onartuko da: irailetik ekainera eta astelehenetik ostiralera, hau da, ikasturteko 175 eskola egunetan.

Kuota eguneko 2,00 eurokoa izanen da, eskola-jantokiko erabiltzaile gisa alta emanda dagoen bitartean, bertara joan ala ez. Kuota hori 2.4.2 apartatuan adierazitako ikasleek ere ordaindu beharko dute.

2.3.2. Jantokiko laguntzarik jasotzen ez duten ikasleak.

Eskola kontseiluak onesten dituen kuota guztiek, gutxienez, honako kostu hauek estali behar dituzte:

–Menuaren prezioa (lehengaia eta elaborazioa).

–Zaintzaileak: 2 ordu, eskola egunetan.

–Zentroko langileak: administratzaileak eta arduradunak jasotzen dituzten haborokinak.

Ikasle horiek ez badira bertaratzen, eskola kontseiluak ezartzen duen kuota ordainduko dute. Kuota horrek, gutxienez, zaintzaileen eta zentroko langileen kostua estali beharko du.

Jantoki zerbitzuan izena emateko modalitateak hauek izanen dira:

1.–Ohikoa:

–Urritik maiatzera (nahitaezko bertaratze aldia ohiko kuota duen bazkaltiartzat hartzeko):

a) Astelehenetik ostiralera: eskola egun guztietan.

b) Hiru/lau egun: jantokira egunero joan behar da arratsaldez (hau da, asteazkenik eta/edo ostiralik gabe, eskola jardunaldiaren arabera).

–Iraila eta ekaina (hautazko bertaratze aldia):

a) Astelehenetik ostiralera: eskola egun guztietan.

2.–Noizbehinkakoa: aldez aurretik ezagututako bertaratze egutegirik gabe. Ikasle horiek ez dira kontuan hartuko zaintzaileak kalkulatzeko, eta ratioetan ez-betetzerik eragin gabe bertaratzea posible bada bakarrik joaten ahalko dira. Jantokira joateko ohitura sustatzeko, noizbehinkako ikasleek ordaindu beharreko kuota ohiko bazkaltiarrak ordaindu beharrekoa baino handiagoa izanen da betiere.

2.3.3. Jantokiko laguntzarik jasotzen ez duten eta gehieneko kuota (mugatua) duten ikasleak.

Jantokiko laguntzarik jasotzen ez duten ikasleek 7 euroko kuota maximoa ordainduko dute egunean, gehienez ere, baldin eta jantokira eskuarki joaten badira menuaren prezioa (BEZa barne) 5 eurokoa edo gehiagokoa duten ikastetxeetan.

Ikasle horiek ez badira bertaratzen, eskola kontseiluak ezartzen duen kuota ordainduko dute. Kuota horrek, gutxienez, zaintzaileen eta zentroko langileen kostua estali beharko du.

Oro har, ikasle horientzat modalitate bakarra onartuko da: irailetik ekainera eta astelehenetik ostiralera, hau da, ikasturteko 175 eskola egunetan.

2.4. Absentismoa jantokiko laguntza edo gehieneko kuota duten ikasleetan.

2.4.1. Behin aurreko ikasturteko absentismoari buruzko datu guztiak edukita, 2025/2026 ikasturteko doikuntza eginen da 2026/2027 ikasturteko ordainketetan.

–Absentismoa noizbehinkakoa bada, honako eragiketa honen ondoriozko zenbatekoa kenduko da:

(Jantokiko laguntza - 2 euro) * «absentismo egunen kopurua»

–Absentismoa orokorra bada, eragiketa honetatik ateratzen den zenbatekoa kenduko da:

Jantokiko laguntza * «absentismo egunen kopurua»

2.4.2. Ekainean, irailean eta hirugarren edo bosgarren egunean jantoki zerbitzuaren ordutegia bi ordutik gorakoa duten ikastetxeetako ikasle garraiatuak ikastetxetik irteten ahalko dira jantoki zerbitzua hasi aurretik eta zerbitzua bukatutakoan, eskola-garraioari itxaron gabe, eta jantokira eta garraiora joaten diren egunetan mantenduko dute eskola-jantokiko laguntza jasotzeko eskubidea. Beraz, ikasle horiek banakako laguntza bat jasotzen ahalko dute, hala behar denean, beren kabuz beren egoitzara itzultzeko erabilitako garraioarengatik. Jantoki zerbitzuan egoten ahal diren absentzia horiek ez dira halakotzat hartuko absentismoa kalkulatzerakoan.

2.5. Jantokietako kontuak.

Jantokiko kontu korrontea erabiltzeko sinadura baimendua duten pertsonen aldaketak Aurrekontuen eta Dirubideen Atalari jakinaraziko zaizkio.

Eskualdeko jantokien jantokiko kontuan egiten diren karguak, zerbitzu horretan erabiltzen diren janari eta garbiketa produktuen zerbitzuari dagozkionak izanen dira soilik.

Atal honetatik kanpo uzten dira berariaz beste kontzeptu batzuk, esate baterako:

–Material informatikoa eta aisialdirako materiala (jolasak, liburuak eta abar).

–Laneko arropa, higiene neurrietarako produktuak eta jantokiarekin lotuta ez dauden beste batzuk.

–Elikadurako, farmaziako eta norberaren garbiketarako produktuak.

–Gabonsariak eta opariak.

–Jantokia ez diren beste gune batzuk (jolastokiak, hesiak, muralak, hiri altzariak, jolasguneak) edo baimenik gabeko jantokiak egokitzeak eragindako gastuak.

–Arratoi eta intsektu garbiketa.

–Beste kontu batzuen jardueretarako gastuen aurrerakinak.

–Guraso elkarteek antolatutako jarduerak edo kontratatutako langileak.

–Ikastetxeko jantokiko arduradunei egindako ordainketak.

–Aseguruak.

Sukaldeko eta jantokiko langileen kondizioak handitu edo hobetzen badira, edo zerbitzuaren beste edozein alderdi Hezkuntza Departamentuaren lizitazioan esleitutakoaz kanpo gelditzen bada, Ikasketetarako Laguntzen eta Eskola Zerbitzuen Zerbitzuak onetsi beharko du, zerbitzu horrek ezarritako baldintzetan, kasua bada.

Zerbitzu Osagarrien Atalak aldizka berrikusiko ditu jantokiaren kontuak eta eskatuko ditu, kontu horri ez dagozkion karguak egiten badira, justifikazioak, azalpenak eta, kasua bada, dagokion erregularizazioa.

Gastuen gaineko kontrol handiagoa izateko, ikastetxeei eskatzen ahalko zaizkie zerbitzua ematen duten enpresei egiaz ordaindutako fakturak.

Urte bakoitzeko irailaren 30a baino lehen, jantokiaren administratzaileak eskola-jantokien arloan eskumena duen zerbitzuari bidaliko dio aurreko ikasturteko balantze ekonomikoaren aktaren kopia, eskola kontseiluak onetsi ondoren.

Jantokiaren ustiapen superabita, ahal dela, eskola-jantokiko instalazioak, lanabesak eta tresneria hobetzeko erabiliko da, bai eta bazkaltiarren kuotak murrizteko ere.

1.000 eurotik gorako gastuak egiteko, aldez aurretik jakinarazi beharko zaio Zerbitzu Osagarrien Atalari, eta konpromisoa hartu beharko da ikasle bazkaltiarren kuotak ez igotzeko gastu horiek gertatzen diren ikasturtean. 5.000 eurotik gorako zenbatekoetarako, Digitalizazioko eta Hezkuntza Baliabideetako Zuzendaritza Nagusiaren aldez aurreko baimena beharko da.

153/2023 Foru Dekretuko 14. artikuluan xedatutakoaren arabera, haur hezkuntzako, lehen hezkuntzako edo hezkuntza bereziko ikastetxe publikoetarako eraikinen kontserbazio, mantentze eta zaintza gastuak kasuan kasuko udalerriari dagozkio. Hori dela eta, toki erakundeen jabetzako eraikinetan kokatutako haur hezkuntzako, lehen hezkuntzako edo hezkuntza bereziko ikastetxeek ez dituzte beren aurrekontuetan gastu horiek sartuko.

2.6. Inbentarioa.

Ikasturtearen hasieran eta bukaeran, jantokiko arduradunak sukaldeko ekipamenduaren (mota guztietako etxetresna elektrikoak barne) eta tresneriaren (eltzeak, zartaginak, ontziak eta abar, baxera eta mahai-tresnak izan ezik) inbentarioa eginen du. Behar bezala artxibatu beharko da, berrikuspenak, ikuskapenak eta abar egin ahal izateko.

Erabiltzen ez diren elementuak badaude:

–Hondatuta badaude, bota eginen dira.

–Beste une batean erabiltzen ahal badira, behar bezala gordeko dira.

–Objektuak beste zentro batzuetan berrerabiltzen ahal badira, equipamientoeducacion@navarra.es helbidean jakinaraziko da, balora dezaten eta ken dezaten, hala badagokio.

Elementuren bat falta edo hondatzen bada, Zerbitzu Osagarrien Atalari jakinaraziko zaio, horri buruz jasotzen ahal den informazio guztiarekin (datak, pertsonak, dokumentuak eta abar).

2.7. Segurtasuna eta higienea.

Ikasturte bakoitzean, jantokiko arduradunak izurriteen kontrola egin dela eta instalazioak, etxetresna elektrikoak eta sukaldeko tresnak egoera onean daudela egiaztatuko du.

Jantoki/sukaldean egiten diren osasun publikoko ikuskapenen berri eman beharko zaio Zerbitzu Osagarrien Atalari.

2.8. Enpresa adjudikazio-hartzaile ordaintzeko modua.

Egindako zerbitzuengatik enpresa adjudikazio-hartzaileei ordaindu beharreko fakturak hiru ordainketatan pagatuko dira, ikasturtean zehar. Egindako fakturak aurreko aldiari dagozkionak izanen dira:

–Abenduan ordainduko dira irail, urri, azaro eta abenduan egindako zerbitzuak.

–Apirilean ordainduko dira urtarril, otsail eta martxoan egindako zerbitzuak.

–Ekainean ordainduko dira apiril, maiatz eta ekainean emandako zerbitzuak.

Zentroak hileroko fakturazioa hobesten badu, enpresa adjudikazio-hartzaileari eta Zerbitzu Osagarrien Atalari jakinaraziko die.

Jantoki zerbitzuaren administratzaileak fakturak enpresak benetan emandako zerbitzuei dagozkiela egiaztatu beharko du, eta horretarako behar dituen argibideak eskatuko dizkio enpresari. Fakturatutakoarekin ados ez badago enpresa, Zerbitzu Osagarrien Atalari jakinaraziko dio.

3.–Jantoki arruntak.

3.1. Eskola kontseilua. Guraso elkartea. Zuzendaritza.

Nafarroako Foru Komunitateko unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publikoetako eskola-jantokiak arautzen dituen maiatzaren 29ko 58/2024 Foru Dekretuaren III. tituluko III. kapituluan jantoki arrunten eskumen eta betebeharrak arautzen dira.

Gogorarazten da otsailaren 10eko 24/1997 Foru Dekretuak, Haur eta lehen hezkuntzako ikastetxe publikoen erregelamendu organikoa onesten duenak, 30. artikuluan zuzendariaren eskumenak ezartzen dituela, besteak beste:

–Hezkuntzako agintari eskudunek eskatzen dizkioten argibideak ematea.

–Eskola-jantokiaren kudeaketarekin zerikusia duten gaiak gainbegiratzea, uztailaren 24ko 58/2024 Foru Dekretuan eta hura garatzeko jarraibideetan ezarritako baldintzetan, eta zerbitzuaren funtzionamendu desegokiko egoerak zuzentzeko jarraibideak emateko ahalmena.

Beraz, ez dira guraso elkarteak, ikastetxeak baizik, informazioa Zerbitzu Osagarrien Atalari helaraziko diotenak 5. puntuan ageri diren datetan, hura berrikusi eta baliozkotu ondoren.

3.2. Jantokirako laguntzak.

Laguntzak jasotzen dituzten ikasleek egunero joan beharko dute eskolako jantokian alta emanda dauden bitartean, eta absentziak absentismotzat joko dira, absentzia horien berri eman bada ere.

2025/2026 ikasturterako ikastetxe arruntetako jantokirako laguntzaren zenbatekoa eguneko 5,2 eurokoa izanen da. Zenbateko horretatik, 4 euro/egun hiru hilean behin ordainduko dira, eta, urteko absentismoa egiaztatu ondoren, doikuntza bat eginen da laguntzaren gainerakoa osorik edo zati batean ordainduz:

–Absentismoa noizbehinkakoa bada, honako eragiketa honen ondoriozko zenbatekoa ordainduko da:

1,2 euro * «jantokira joaten den egun kopurua» - 2 euro * «absentismo egunen kopurua»

–Absentismoa orokorra bada, honako eragiketa honen ondoriozko zenbatekoa ordainduko da:

1,2 euro * «jantokira joaten den egun kopurua» - 4 euro * «absentismo egunen kopurua»

2025-2026 ikasturteari dagokion doikuntza 2026-2027 ikasturteko ordainketetan eginen da, aurreko ikasturteko absentismoaren guztizko datuak izan ondoren.

Guraso elkarteek laguntza horien aurrerapen bat jasotzen ahal dute, Zerbitzu Osagarrien Atalari eskatuz gero.

3.3. Jantokietako kontuak.

153/2023 Foru Dekretuko 14. artikuluan xedatutakoaren arabera, haur hezkuntzako, lehen hezkuntzako edo hezkuntza bereziko ikastetxe publikoetarako eraikinen kontserbazio, mantentze eta zaintza gastuak kasuan kasuko udalerriari dagozkio. Hori dela eta, toki erakundeen jabetzako eraikinetan kokatutako haur hezkuntzako, lehen hezkuntzako edo hezkuntza bereziko ikastetxeek ez dituzte beren aurrekontuetan gastu horiek sartuko.

4.–Beste zentro batzuk.

Diruz lagundutako ikasleak dituzten jantokiei, eskualdekoak edo arruntak ez badira, puntu hauetan xedatutakoa aplikatuko zaie:

1.–Sarrera. Xedapen komunak.

3.2. Jantokirako laguntzak.

5.–Informazioa igortzeko egutegia.

5.–Informazioa igortzeko egutegia.

INFORMAZIOA IGORTZEKO
EPEMUGAK

ESKUALDEKO JANTOKIAK

Abuztuaren 22ra arte

Ikasturtea hasten den egun berean eskola-jantokia hasten duten ikasle guztiak EDUCAn erregistratzea, datu guztiak behar bezala beteta.

2025eko irailaren 15era arte.

VI. eranskina.–Irakasle zaintzaile boluntarioak (halakorik badago), jantokiko arduraduna eta/edo jantokiko administratzailea. 2025-26 ikasturtea.

VII. eranskina.–Bigarren hezkuntzako 2025-26 ikasturteko egutegia (gainerako ikasleen egutegia ez bada).

Urriaren 1ean eskola-jantokia hasten duten ikasle guztiak EDUCAn erregistratzea, datu guztiak behar bezala beteta.

Hurrengo hilaren 15a baino lehen

EDUCAn jantokia erabiltzen duten ikasleen bertaratzeen eguneratzea.

INFORMAZIOA IGORTZEKO
EPEMUGAK

JANTOKI ARRUNTAK

2025eko urriaren 31ra arte

Jantokiko laguntza jasotzeko eskubidea duten ikasleak EDUCAn erregistratzea, datu guztiak behar bezala beteta.

Hurrengo hilaren 15a baino lehen

EDUCAn jantokia erabiltzen duten ikasleen bertaratzeen eguneratzea.

INFORMAZIOA IGORTZEKO
EPEMUGAK

BESTE JANTOKI BATZUK

2025eko urriaren 31ra arte

Jantokirako laguntza jasotzeko eskubidea duten ikasleen izenen zerrenda, IV. eranskina.

Jantokiaren laburpena. V. eranskina.

Eskola-jantokiaren ordutegia (VII. eranskina) eta egutegia.

2026ko urtarrilaren 15era arte

Bertaratzeak IV. eranskinaren bidez.

2026ko apirilaren 15era arte

Bertaratzeak IV. eranskinaren bidez.

2026ko ekainaren 26ra arte

Bertaratzeak IV. eranskinaren bidez.

Aldaketa nabarmenik gertatzen bada, salbuespen gisa, ezarritako datetatik kanpo igortzen ahalko dira bazkaltiarrei buruzko datuak.

III. ERANSKINA.–2025-2026 IKASTURTERAKO BAIMENDUTAKO KUOTAK ETA HABOROKINAK

IKASLE ONURADUNENTZAT BAIMENDUTAKO KUOTAK, ESKUALDEKO JANTOKIAK

JANGELAKO LAGUNTZA JASOTZEN DUEN BAZKALTIAR BAKOITZEKO, EGUNEKO

KUOTA MAXIMOA DUEN BAZKALTIAR BAKOITZEKO, EGUNEKO

2 euro

7 euro

NAFARROAKO GOBERNUAREN LAGUNTZA EKONOMIKOA

Eskualdeko jantokiak

Jantoki bakoitzarentzat ezarriko da

Jantoki arruntak

4 euro/egun + 1,2 euro/egun, bertaratzearen arabera

Salbuespen gisa, eta aurrekontu-baliabideek horretarako aukera ematen badute, eskola-jantokien partidarekin finantzatutako beste edozein jarduerari kalterik egin gabe, jantokiko kontuetan sortutako defizitak konpentsatzen ahalko dira.

EGUNEKO BAIMENDURIKO HABOROKINAK, ZENBATEKO GORDINETAN

2025erako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 26ko 19/2024 Foru Legearen 13. artikuluaren arabera («Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak diruz lagundutako eskola-jantokietan diharduten irakasleen ordainsariak») eta maiatzaren 29ko 58/2024 Foru Dekretuak (zeinaren bidez arautzen baitira Nafarroako Foru Komunitateko unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publikoetako eskola-jantokiak) xedatutakoari jarraikiz.

Irakasle zaintzaile boluntario, jantokiko arduradun edo jantokiko administratzaile direnek eskubidea izanen dute Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko Foru Legean langile horientzat urtero ezartzen den diru saria jasotzeko. 2025ean, hauek dira ordainsari gordinak:

BAZKALTIAR
KOPURUA

JANTOKIKO
ARDURADUNA

ADMINISTRATZAILEA

ZAINTZAILE
BAKOITZEKO

1-80

19,19 euro

16,95 euro

19,19 euro

81-160

21,41 euro

16,95 euro

19,19 euro

161-240

22,97 euro

19,00 euro

19,19 euro

240 baino gehiago

23,76 euro

21,77 euro

19,19 euro

Haborokinak ordainsaritzat hartzen dira eta nominan kobratuko dira.

IV. ERANSKINA.–JANTOKIKO ERABILTZAILE DIREN IKASLEEN ZERRENDA /ANEXO IV.–LISTADO NOMINAL DE ALUMNADO USUARIO DE COMEDOR

JANTOKIKO JARRAIBIDEAK / INSTRUCCIONES DE COMEDOR

HLHIP /CPEIP,DBHI/ IESO,BHI/ IES:

DATA /FECHA*:

IKASTURTEA /CURSO:

2025/2026

MAILA / NIVEL

EREDUA / MODELO

IZENA / NOMBRE

1. DEITURA / APELLIDO 1

2. DEITURA / APELLIDO 2

HERRIA / LOCALIDAD

Garraiatua / Transportado,

Garraio-dirulaguntza / Ayuda Individualizada
de Transporte,

Ekonomia ahulekoa / Economía Desfavorecida,

Garraiatua eta ekonomia ahulekoa / Transportado y economía desfavorecida

Despopulatzeko arriskuan dauden herria /
Localidad en riesgo de despoblación

Dirulaguntzarik gabekoa / No subvencionado

BAKARRIK JANTOKIKO LAGUNTZA DUTEN IKASLEENTZAT BETE BEHAR DA /

COMPLETAR SOLO PARA ALUMNADO CON AYUDA DE COMEDOR

JANTOKIA / COMEDOR

JANGELARA BERTARATZEA / ASISTENCIA A COMEDOR

Hasiera data / Fecha Inicio

Bukaera data / Fecha Fin

BERTARATUTAKO EGUNAK /

DÍAS DE ASISTENCIA

1. hiruhilekoa / 1er Trimestre

BERTARATUTAKO EGUNAK /

DÍAS DE ASISTENCIA

2. hiruhilekoa / 2.º semestre

BERTARATUTAKO EGUNAK /

DÍAS DE ASISTENCIA

3. hiruhilekoa / 3er semestre

Ira. / Sept.

Urr. / Oct.

Aza. / Nov.

Abe. / Dic.

GUZTIRA / TOTAL

Urt. / Ene.

Ots. / Feb.

Mart. / Mar.

GUZTIRA / TOTAL

Api. / Abr.

Mai. / Mayo

Eka. / Jun.

GUZTIRA / TOTAL

1

 

2

 

3

 

4

 

5

 

6

 

7

 

Behar diren adina errenkada gehitu /Añadir tantas filas como sean necesarias.

V. ERANSKINA.–JANTOKIKO LABURPENA / ANEXO V.–RESUMEN DE COMEDOR

JANTOKIKO JARRAIBIDEAK / INSTRUCCIONES DE COMEDOR

HLHIP / CPEIP,DBHI /IESO,BHI /IES:

DATA / FECHA:

IKASTURTEA / CURSO:

2025/2026

JARDUNALDI MOTA: (zatitua/etengabea/malgua) /

TIPO DE JORNADA: (partida/continua/flexible)

MAILA / NIVEL

DIRULAGUNTZA DUTENAK / SUBVENCIONADOS

DIRULAGUNTZARIK GABEKOAK /
NO SUBVENCIONADOS

GUZTIRA / TOTAL

GARRAIATUAK / TRANSPORTADOS

GARRAIATUAK / TRANSPORTADOS ETA EKONOMIA AHULEKOAK / ECONOMÍAS DESFAVORECIDAS

EKONOMIA AHULEKOAK /
ECONOMÍAS DESFAVORECIDAS

DESPOPULATZEKO ARRISKUAN DAGOEN HERRIA / LOCALIDAD EN RIESGO DE DESPOBLACIÓN

HAUR HEZKUNTZA / INFANTIL

LEHEN HEZKUNTZA (1.-2.) / PRIMARIA (1.º 2.º)

LEHEN HEZKUNTZA (3.-6.) / PRIMARIA (3.º 6.º)

DBH / ESO

GUZTIRA / TOTALES

VI. ERANSKINA.–IRAKASLE ZAINTZAILE BOLUNTARIOA, JANTOKIKO ARDURADUNA ETA/EDO JANTOKIKO ADMINISTRATZAILEA /
ANEXO VI.–PROFESORADO CUIDADOR VOLUNTARIO, PERSONA ENCARGADA DEL COMEDOR Y/O ADMINISTRADORA DEL COMEDOR

JANTOKIKO JARRAIBIDEAK / INSTRUCCIONES DE COMEDOR

HLHIP / CPEIP,DBHI / IESO,BHI / IES:

DATA / FECHA:

IKASTURTEA / CURSO:

2025-2026

KARGUA / CARGO

NAN / DNI

IZENA / NOMBRE

1. DEITURA / APELLIDO 1

2. DEITURA / APELLIDO 2

%

ARDURADUNA / ENCARGADO

ADMINISTRATZAILEA / ADMINISTRADOR

ZAINTZAILEA 1 / PROFESOR CUIDADOR DEL CENTRO 1

ZAINTZAILEA 2 / PROFESOR CUIDADOR DEL CENTRO 2

VII. ERANSKINA.–HAUR, LEHEN ETA BIGARREN HEZKUNTZAKO ORDUTEGIA** / ANEXO VII.–HORARIO INFANTIL, PRIMARIA Y SECUNDARIA

JANTOKIKO JARRAIBIDEAK / INSTRUCCIONES DE COMEDOR

HLHIP / CPEIP, DBHI / IESO, BHI / IES:

DATA / FECHA:

IKASTURTEA /CURSO:

2025-2026

JARDUNALDI MOTA (zatitua/etengabea/malgua):

TIPO DE JORNADA (partida/continua/flexible):

ASTELEHENA / LUNES

ASTEARTEA / MARTES

ASTEAZKENA / MIÉRCOLES

OSTEGUNA / JUEVES

OSTIRALA / VIERNES

IRAILA / SEPTIEMBRE**

EKAINA / JUNIO**

HH-LH / Inf-Pri.

DBH / ESO**

HH-LH / Inf-Pri.

DBH / ESO**

HH-LH / Inf-Pri.

DBH / ESO**

HH-LH / Inf-Pri.

DBH / ESO**

HH-LH / Inf-Pri.

DBH/ESO**

HH-LH / Inf-Pri.

DBH / ESO**

HH-LH / Inf-Pri.

DBH / ESO**

GOIZEKO ESKOLEN HASIERA ORDUA /

HORA COMIENZO CLASES DE LA MAÑANA

GOIZEKO ESKOLEN BUKAERA ORDUA /

HORA FINALIZACIÓN CLASES DE LA MAÑANA

* JANTOKIKO LEHENENGO TXANDA /

* PRIMER TURNO COMEDOR

Jantokiko lehenengo txandaren hasiera ordua /

Hora inicio primer turno comedor

Jantokiko lehenengo txandaren bukaera ordua /

Hora finalización primer turno comedor

* JANTOKIKO BIGARREN TXANDA /

* SEGUNDO TURNO COMEDOR

Jantokiko bigarren txandaren hasiera ordua /

Hora inicio segundo turno comedor

Jantokiko bigarren txandaren bukaera ordua /

Hora finalización segundo turno comedor

BUKAERA ORDUA /

HORA FINALIZACIÓN

(*) Jantokian txanda gehiago badaude, errenkadak gehitu / Insertar filas en caso de haber más turnos de comedor.

(**) Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Bigarren Hezkuntza konbinatzen dituzten ikastetxeak bakarrik, garraioaren antolaerarengatik / Solo centros compartidos de Infantil, Primaria y Secundaria por razones organizativas de transporte.

JANTOKIKO ERABILERARI ETA ORDUTEGIARI BURUZKO OHARRAK / OBSERVACIONES USO Y HORARIO COMEDOR:

Iragarkiaren kodea: F2507742