Iragarkia
120. ALDIZKARIA - 2025eko ekainaren 17a
1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
29E/2025 FORU AGINDUA, maiatzaren 14koa, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariak emana, Nafarroako Unibertsitate Publikoan titulu ofizialak eskuratzeko zerbitzu akademikoengatik eta gainerako eskubideengatik 2025-2026 ikasturtean ordaindu beharreko prezio publikoak finkatzen dituena.
Unibertsitate Sistemari buruzko martxoaren 22ko 2/2023 Lege Organikoaren (LOSU) 57.4.b) artikuluan ezarritakoaren arabera, proposatzen dira Nafarroako Unibertsitate Publikoan 2025-2026 ikasturtean indarrean egonen diren prezio akademikoak.
Testuinguru horretan, Unibertsitateko zuzendari nagusiak txosten bat aurkeztu du, eta haren bidez justifikatu Nafarroako Unibertsitate Publikoko prezioen proposamena graduko eta graduondoko ikasketetarako eta gainerako zerbitzuetarako.
Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,
AGINTZEN DUT:
1. Onestea Nafarroako Unibertsitate Publikoan, 2025-2026 ikasturtean, titulu ofizialak eskuratzeko zerbitzu akademikoengatik eta gainerako eskubideengatik ordaindu beharreko prezio publikoak. Foru agindu honen eranskinean jaso dira.
2. Foru agindu hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea. Argitaratzen diren egunetik beretik izanen dituzte ondorioak.
3. Foru agindu hau eta eranskina igortzea Unibertsitateko Zuzendaritza Nagusira eta Unibertsitateko Zerbitzura.
4. Foru agindu hau eta eranskina jakinaraztea Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ekonomia, Plangintza eta Estrategia Errektoreordetzari, Irakaskuntzen Errektoreordetzari eta kudeatzaileari, behar diren ondorioak izan ditzaten.
Iruñean, 2025eko maiatzaren 14an.–Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilaria, Juan Luis García Martín.
ERANSKINA.–NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOKO PREZIO PUBLIKOAK 2025-2026 IKASTURTERAKO
I.–Prezioak zehazteko irizpideak.
I.1. Nafarroako Unibertsitate Publikoan unibertsitate-titulu ofizialak eskuratzeko irakaskuntzen prezioak eranskin hauetan jasotakoak izanen dira 2025-2026 ikasturtean:
I. eranskina.–Graduko ikasketak.
II. eranskina.–Gradu ondoko ikasketak.
III. eranskina.–Beste prezio batzuk: ebaluazioak, probak, tituluak ematea eta kudeaketa administratiboen prezioak.
I.2. Nafarroako Unibertsitate Publikoak, Gizarte Kontseiluaren bidez, edozein ikasketa mailatan kredituen prezioa igotzen ahalko die atzerriko ikasle ez-egoiliarrei, baldin Europar Batasuneko estatuetako herritarrak ez badira, eta Europar Batasuneko araubidea aplikatu behar zaienei, elkarrekikotasun printzipioa galarazi gabe, kasuan kasuko ikasketaren kostuen %100eraino.
I.3. Ikasle bisitariek foru agindu honetan kredituetarako ezarritako prezioak ordainduko dituzte. Nafarroako Unibertsitate Publikoak, Gizarte Kontseiluaren bidez, kredituen prezioa handitzen ahalko du ikasle horientzat, edozein ikasketa mailatan, kasuan kasuko irakaskuntzaren kostuen %100eraino.
I.4. Ikasle agregatuek foru agindu honetan ezartzen diren prezioak ordainduko dituzte. Nafarroako Unibertsitate Publikoak, Gizarte Kontseiluaren bidez, kredituen prezioa handitzen ahalko du ikasle horientzat, edozein ikasketa mailatan, kasuan kasuko irakaskuntzaren kostuen %100eraino.
II.–Prezioen araubidea.
II.1. Matrikula egin eta tituluak edo ziurtagiriak eman aurretik edo beste edozein administrazio kudeaketa egin baino lehen, unibertsitateak aurreko ikasturteetako matrikulengatik edo beste edozein kontzepturengatik kobratzeke dauden kopuruak pagatu daitezela eskatuko du.
II.2. Matrikularen prezioa edo haren zatikiren batena ez bada pagatzen unibertsitateak ezartzen dituen baldintzetan, ikasleen eskubideak bertan behera uzten ahalko dira aldi baterako eta, hala bada, matrikula eta horrek sorturiko ondorioak baliogabetzen ahalko dira, dirurik itzultzeko eskubiderik gabe. Unibertsitatearen eskumena izanen da horri buruz egoki jotzen dituen neurriak hartzea.
II.3. Unibertsitate arteko doktoretzaren esparruan, doktoretzako prezio publikoen ordainketa kasuan kasuko hitzarmenari egokituko zaio.
II.4. Doktoretzaren kotutoretzaren esparruan, doktoretzako prezio publikoen ordainketa kasuan kasuko hitzarmenari egokituko zaio, elkarrekikotasunaren eta benetako kargaren irizpideen arabera.
III.–Matrikulatzeko eta ordaintzeko moduak.
Bi modu ezarri dira ordaintzeko: ordainketa bakarra eta ordainketa zatikatua.
Matrikularen ordainketa-gutunean adierazitako epean eginen da ordainketa bakarra.
Graduko eta masterreko ikasketa planen kasuan, ordainketa zatikatua lau alditan eginen da, diru-sarrera hauek eginez epe hauetan:
–Lehendabizikoa, prezio osoaren %40, matrikularen ordainketa-gutunean adierazten den epean.
–Bigarrena, prezio osoaren %20, 2025eko urriaren 13tik 31ra arte.
–Hirugarrena, prezio osoaren %20, 2026ko urtarrilaren 12tik 30era arte.
–Eta laugarrena, prezio osoaren %20, 2026ko apirilaren 13tik 30era arte.
Zatikako ordainketa egiten bada, lehenbiziko ordainketaren kalkuluan, osorik sartu beharko dira ikasketen arloko zerbitzu administratiboen prezio publikoak eta eskola asegurua.
Graduko eta masterreko ikasketen kasuan, ez da zatikako ordainketarik aplikatuko ordaindu beharreko prezioen zenbatekoa 350 eurotik beherakoa denean.
Aparteko matrikula-aldietan, matrikula zabaltzekoetan edo beken ebazpenaren ondorioz egindako kalkulu berria egitean, kasuan kasuko zenbatekoa ordainketa bakarrean pagatuko da, matrikularen ordainketa-gutunean adierazitako epean.
IV.–Zenbatekoak.
IV.1. Graduko unibertsitate-titulu ofizialak eskuratzeko irakaskuntzetan, matrikularen zenbatekoa batura hau izanen da: arlo, irakasgai edo diziplina bakoitzerako ezarritako kreditu matrikulatuak, graduko ikasketa planaren esperimentaltasun mailaren arabera, gehi ordaindu beharreko administrazio tasak, foru agindu honen I. eranskinean eta gainerako arauetan ageri diren prezioei jarraituz. Kontuan hartuko da, betiere, lehenbiziko matrikula den, edo bigarrena, hirugarrena edo hurrengo bat.
Masterreko unibertsitate-titulu ofizialak eskuratzeko irakaskuntzetan, matrikularen zenbatekoa batura hau izanen da: arlo, irakasgai edo diziplina bakoitzerako ezarritako kreditu matrikulatuak, kontuan hartuta lanbidean aritzeko gaitasuna ematen duen edo ez eta gaitzen duten masterren esperimentaltasun maila, gehi ordaindu beharreko administrazio tasak, foru agindu honen II. eranskinean eta gainerako arauetan ageri diren prezioei jarraituz. Kontuan hartuko da, betiere, lehenbiziko matrikula den, edo bigarrena, hirugarrena edo hurrengo bat.
Nafarroako Unibertsitate Publikoak zilegi izanen du foru agindu honetan aurreikusitako prezioez bestelakoak ezartzea Espainiako unibertsitateekin edo atzerriko unibertsitateekin unibertsitateen arteko masterrak egiten dituzten ikasleentzat, prezio komuna ezartzen bada Unibertsitate Sistemari buruzko martxoaren 22ko 2/2023 Lege Organikoaren 57.4.b) artikuluan ezarritako eremu orokorraren barruan.
IV.2. Eskuratu nahi den titulazioko kredituetarako ezarritako prezioaren arabera ordainduko dira ikasleari jarduera akademikoengatik aitortu zaizkion kredituak, kontuan hartu gabe kreditu horiek zer departamentu edo zentrotan egiten edo aitortzen diren.
IV.3. Doktoretzako unibertsitate-titulu ofizialak lortzeko irakaskuntzetan, matrikularen zenbatekoa izanen da tutoretza akademikoari dagokiona gehi ordaindu beharreko administrazio tasei dagokiena, III. eranskineko prezioen eta foru agindu honetan jasotako gainerako arauen arabera.
Unibertsitate master batean edo doktoretza programa batean matrikulatutako ikasleek beren prestakuntza osagarri gisa kredituak egin behar izanez gero, osagarri horren titulu ofizialari dagozkion prezioak aplikatuko dira.
V.–Salbuespenak eta hobariak.
V.1. Prezioetan salbuespenak eta hobariak izateko eskubidea ematen duten baldintzak matrikula eskaeraren egunean bete behar dira.
V.2. Inola ere ezin izanen dira aplikatu foru agindu honetan aurreikusi gabeko salbuespenak edo hobariak.
a) Bekak.
Indarra duen legeriarekin bat beka eskatzen duen ikaslea, baldin bekaren deialdian ezarrita badago ikasleak eskubidea duela irakaskuntza zerbitzuaren prezioak ez ordaintzeko harik eta beka eskaera ebatzi arte, eskubide horretaz baliatzen ahalko da; baina beka ukatuz gero, ordainketa bakar batean pagatu beharko du matrikularen gainerakoa.
Matrikularen ondoriozko gastuak finantzatzeko ikasketa beken eta laguntzen banakako osagaiaren kostua Estatuko Administrazioak eta Nafarroako Foru Komunitateak finantzatuko dute, martxoaren 4ko 163/2025 Errege Dekretuaren laugarren xedapen gehigarrian ezarritakoarekin bat etorriz (dekretu horrek familiaren errenta eta ondarearen atalaseak eta ikasketetako beken eta laguntzen zenbatekoak zehazten ditu, 2025-2026 ikasturterako).
b) Familia ugariak.
Familia ugariak babesteko azaroaren 18ko 40/2003 Legearen 12. artikuluan eta hura garatzen duen abenduaren 30eko 1621/2005 Errege Dekretuaren bidez onetsiriko Erregelamenduan xedaturikoarekin bat:
–Kategoria bereziko familia ugarietako ikasleek erabateko salbuespenerako eskubidea dute, araudi honetan ezarritako prezio publikoei dagokienez.
–Kategoria orokorreko familia ugarietako ikasleek %50eko murrizketarako eskubidea dute, araudi honetan ezarritako prezio publikoei dagokienez.
Familia ugariaren titulu indarduna aurkeztuz frogatuko da familia ugariko kidea dela, edo, matrikula eskatzen den egunean titulua tramitatzen ari baldin bada, indarra duen araudiak baimentzen dituen agiriak aurkeztuz.
c) Guraso bakarreko familiak.
Nafarroako Foru Komunitatean Familia Gurasobakarrak Egiaztatzeari buruzko otsailaren 7ko 5/2019 Foru Legearen 7. artikuluan ezarritakoaren arabera:
–Kategoria bereziko familia gurasobakarreko kide edo gurasobakartasun egoeran dagoen familia bateko kide diren ikasleek erabateko salbuespenerako eskubidea dute, araudi honetan ezarritako prezio publikoei dagokienez.
–Kategoria orokorreko familia gurasobakarreko kide edo gurasobakartasun egoeran dagoen familia bateko kide diren ikasleek %50eko murrizketarako eskubidea dute, araudi honetan ezarritako prezio publikoei dagokienez.
Familia gurasobakarraren edo gurasobakartasun egoeran dagoen familiaren titulu indarduna aurkeztuz frogatuko da familia gurasobakarreko kidea dela edo gurasobakartasun egoeran dagoen familia bateko kidea dela, edo, matrikula eskatzen den egunean titulua tramitatzen ari baldin bada, indarra duen araudiak baimentzen dituen agiriak aurkeztuz.
Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuak Nafarroako Unibertsitate Publikoari ordainduko dizkio goian aipatu salbuespen eta murrizketen onuradunentzat araudi honetan ezarritako prezio publikoen zenbatekoak.
d) Desgaitasuna duten pertsonak.
%33ko desgaitasuna edo handiagoa duten ikasleek eskubidea dute araudi honetan finkatutako prezio publikoak ordaintzetik guztiz salbuesteko, bat etorriz Unibertsitate Sistemari buruzko martxoaren 22ko 2/2023 Lege Organikoaren 32.6 artikuluan eta Desgaitasuna duten pertsonen eskubideei eta haien gizarteratzeari buruzko Lege Orokorraren testu bateginaren 19. artikuluan ezarritakoarekin (testu bategin hori 1/2013 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsi zen).
Desgaitasuna duen pertsona dela frogatzeko, indarra duen legerian aurreikusitako edozein dokumentu aurkeztuko da.
e) Terrorismoaren biktimak.
Ekintza terroristen biktimek, baita haien ezkontide eta seme-alabek ere, eskubidea dute zerbitzu akademikoen prezio publikoen salbuespen osoa izateko, Terrorismoaren biktimekiko elkartasunari buruzko urriaren 8ko 32/1999 Legearen 7. artikuluan ezarritakoari jarraikiz. Beraz, zerbitzu administratiboen prezio publikoak bakarrik ordaindu beharko dituzte.
Ondorio horietarako, ekintza terroristen biktimek izaera hori aitortzen dien ebazpen administratiboa aurkeztu beharko dute, eta, haien ezkontideak edo seme-alabak izanez gero, familia liburua.
f) Genero indarkeriaren biktimak.
Genero-indarkeriaren biktimek eta haien seme-alabek eskubidea izanen dute zerbitzu akademikoen prezio publikoak ordaintzetik salbuetsiak izateko, bat etorriz Unibertsitate Sistemari buruzko martxoaren 22ko 2/2023 Lege Organikoaren 32.6 artikuluan eta Genero-indarkeriaren aurka Oso-osoko Babesa Emateko Neurriei buruzko abenduaren 28ko 1/2004 Lege Organikoan xedaturikoarekin. Beraz, zerbitzu administratiboen prezio publikoak bakarrik ordaindu beharko dituzte.
Indarra duen araudiak aurreikusten duen edozein agiri eta, haien seme-alaben kasuan, familia liburua aurkeztuz frogatuko da genero-indarkeriaren biktima dela.
g) Nazioarteko babesaren, aldi baterako babesaren eta aberrigabeziaren eskatzaileak eta onuradunak.
Nazioarteko babesaren, aldi baterako babesaren eta aberrigabeziaren eskatzaileek eta onuradunek agindu honetan araututako prezio publikoen salbuespena lortzen ahalko dute, baldin eta maila bereko beste unibertsitate-titulurik ez badute.
Aurkeztu beharreko dokumentuak:
–Beren jatorrizko herrialdeko nortasuna identifikatzeko agiriak (indarrean egon edo ez), nortasuna egiaztatzeko.
–Salbuespena eskatzen duen pertsonaren administrazio egoera egiaztatzen duen agiria. Eskaera egiten den unean indarrean dagoen dokumentua aurkeztuko da. Hauetako bat izan daiteke:
- Nazioarteko babesa, aldi baterako babesa edo aberrigabezia eskatu izanaren gordekina.
- Nazioarteko babesaren eskatzailearen txartel gorria eta aberrigabeziaren eskatzailearen txartel berdea.
- Nazioarteko babeserako, aldi baterako babeserako edo aberrigabeziarako eskubidea ematearen aldeko ebazpena.
- Nazioarteko babesaren, aldi baterako babesaren eta aberrigabeziaren onuradunen atzerritarren identifikazio txartelak.
Eskatzaileak alegatuz gero ezinezkoa dela eskatutako dokumenturen bat aurkeztea, Nafarroako Unibertsitate Publikoak zilegi izanen du Migrazio Politiketako Zuzendaritza Nagusiari eta/edo Nafarroan errefuxiatuak hartzeko baimendutako entitateei kontsultatzea eskatzailearen egoerari buruz, eskaeraren balorazio indibidualizatua egiteko.
Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuak Nafarroako Unibertsitate Publikoari ordainduko dizkio goian aipatu salbuespen eta murrizketen onuradunentzat araudi honetan ezarritako prezio publikoen zenbatekoak.
h) Merezimendu akademikoak.
Ikasleak Nafarroako Unibertsitate Publikoan ohorezko matrikula bat edo gehiago lortu baditu, matrikularen zenbatekoan hobari bat izateko eskubidea izanen du. Hobariaren zenbatekoa ohorezko matrikula lortu den ikasgaiari edo ikasgaiei dagokien kredituetako lehen matrikularen prezioaren baliokidea izanen da.
Batxilergoko kalifikazio globalean ohorezko matrikula lortzen duten ikasleak, bai eta Lanbide Heziketako goi mailako heziketa ziklo batean edo Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide irakaskuntzetako ziklo batean ohorezko matrikula lortzen dutenak ere, salbuetsirik daude matrikularen prezio publikoak ordaintzetik beren unibertsitate ikasketen lehen urtean.
Nafarroako Foru Komunitatean 2024-2025 ikasturtean Batxilergoko, Lanbide Heziketako edo Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide irakaskuntzetako Sari Berezia lortzen duten ikasleak matrikularen prezio publikoak ordaintzetik salbuetsita egonen dira beren unibertsitate ikasketen lehen urtean. Saria tasak ordaindu ondoren ematen bazaie, sarituek eskaera aurkeztuko diote unibertsitateari sariaren ziurtagiri batekin, tasak itzultzeko eskatuz.
i) Prezioen salbuespena, unibertsitate arteko titulu bikoitzen programetan.
Matrikularen prezioetan ezarritako prezio publikoak ordaintzetik salbuetsita geratuko dira Nafarroako Unibertsitate Publikoan matrikulatzen diren ikasleak, atzerriko unibertsitate batekin egindako mugikortasun akademikoko akordio baten ondorioz, unibertsitate arteko titulu bikoitza lortzeko helburuarekin eta elkarrekikotasuna badago ordaintzetik salbuesteko orduan.
VI.–Ikasketak aitortzeko prezioak.
VI.1. Ikasketak aitortzeko prozesuek III. eranskinean ezarritako prezio administratiboa ordaintzera behartuko dute.
VI.2. Graduko edo gradu ondoko ikasketetan (masterrean edo doktoretzan) matrikulaturiko kredituak aitortzeko, 822/2021 Errege Dekretuan xedaturikoarekin bat, ikasleek kasuan kasuko eranskinetan aipatzen diren prezioen %25 pagatuko diote Nafarroako Unibertsitate Publikoari. %10erainoko beherapena izanen da baldin aitortu beharreko kredituak Nafarroako Unibertsitate Publikoan egindako ikasketei badagozkie.
VII.–Eskolarik gabeko ikasgaiak.
Iraungitzeko dauden ikasketa planetako kredituetan matrikulatzeko, ikasleak kredituak osorik ordainduko ditu; baldin eta Nafarroako Unibertsitate Publikoak irakaskuntza alternatiboa eskaintzen badu. Unibertsitateak irakaskuntza alternatiboa eskaintzen ez badu, unibertsitateari prezioaren %25 ordainduko zaio.
I. ERANSKINA.–GRADUKO IKASKETAK
GRADUKO TITULUAK | PREZIOA KREDITU BAKOITZEKO | |||
1. MATRIKULA | 2. MATRIKULA | 3. MATRIKULA | 4. MATRIKULA | |
1. MAILAKO ESPERIMENTALTASUNA DUEN GRADUA | ||||
Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritza | 15,10 euro | 32,50 euro | 70,50 euro | 97,65 euro |
Ekonomia | ||||
Zuzenbidea | ||||
Historia eta Ondarea | ||||
Haur Hezkuntzako Irakasletza | ||||
Lehen Hezkuntzako Irakasletza | ||||
Lan Harremanak eta Giza Baliabideak | ||||
Soziologia Aplikatua | ||||
Gizarte Lana | ||||
Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako Maisu-maistren gradu bikoitza | ||||
Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako eta Zuzenbideko gradu bikoitza | ||||
Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako eta Ekonomiako gradu bikoitzeko Nazioarteko Programa | ||||
2. MAILAKO ESPERIMENTALTASUNA DUEN GRADUA | ||||
Bioteknologia | 21,38 euro | 46,10 euro | 99,95 euro | 138,25 euro |
Zientziak | ||||
Datuen zientzia | ||||
Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientziak | ||||
Erizaintza | ||||
Fisioterapia | ||||
Nekazaritzako Elikagaien eta Landa Ingurunearen Ingeniaritza | ||||
Ingeniaritza Biomedikoa | ||||
Ingeniaritza Elektrikoa eta Elektronikoa | ||||
Diseinu Mekanikoaren Ingeniaritza | ||||
Telekomunikazioetako Teknologietako Ingeniaritza | ||||
Industria Teknologien Ingeniaritza | ||||
Ingeniaritza Informatikoa | ||||
Ingeniaritza Mekanikoa | ||||
Ingeniaritza Termikoa | ||||
Elikagaien Prozesu eta Produktuen Berrikuntza | ||||
Medikuntza | ||||
Psikologia | ||||
Ingeniaritza Biomedikoko eta Telekomunikazioetako Teknologietako gradu bikoitza. | ||||
Nekazaritzako Elikagaien eta Landa Ingurunearen Ingeniaritzako eta Elikagai Prozesu eta Produktuen Berrikuntzako gradu bikoitza | ||||
Datu Zientzietako eta Bioteknologiako gradu bikoitza | ||||
Fisioterapiako eta Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako gradu bikoitza | ||||
ESPERIMENTALTASUN MISTOA | ||||
Datu Zientzietako eta Enpresen Administrazioko eta Zuzendaritzako gradu bikoitza | Lehenbiziko, bigarren, hirugarren edo hurrengo matrikulen prezioa izanen da matrikulatutako irakasgaiaren ikasketa planari dagokion esperimentaltasun mailaren araberakoa | |||
II. ERANSKINA–UNIBERTSITATE MASTERREKO IKASKETAK
MASTERREKO TITULUAK | PREZIOA KREDITU BAKOITZEKO | |||
1. MATRIKULA | 2. MATRIKULA | 3. MATRIKULA | 4. MATRIKULA | |
LANBIDE ARAUTUETARAKO GAITZEN DUTEN UNIBERTSITATE MASTERRAK | ||||
1. MAILAKO ESPERIMENTALTASUNA DUEN GRADUA | ||||
Abokatutzarako eta Prokuradoretzarako Sarbidea | 17,95 euro | 34,00 euro | 73,65 euro | 102,00 euro |
Bigarren Hezkuntzako irakaslea | ||||
2. MAILAKO ESPERIMENTALTASUNA DUEN GRADUA | ||||
Ingeniaritza Agronomikoa | 21,38 euro | 34,00 euro | 73,65 euro | 102,00 euro |
Telekomunikazioetako Ingeniaritza | ||||
Industria Ingeniaritza | ||||
Ingeniaritza Informatikoa | ||||
Osasunaren arloko Psikologia Orokorra | ||||
LANBIDE ARAUTUETARAKO GAITZEN EZ DUTEN UNIBERTSITATE MASTERRAK | ||||
Zerga, Lan eta Kontabilitate Aholkularitza | 28,35 euro | 73,65 euro | 73,65 euro | 73,65 euro |
Zibersegurtasuna | ||||
Komunikazio Aurreratuak eta Ikusmen Artifiziala | ||||
Enpresen Zuzendaritza | ||||
Proiektuen Zuzendaritza | ||||
Energia Berriztagarriak: Sistema Eoliko eta Fotovoltaikoen Energia Elektrizitate bihurtzea eta Sarean integratzea | ||||
Generoa, Emakumeak eta Berdintasuna | ||||
Informazio Sistema Integratuen bidezko Prozesuen Kudeaketa (ISI) | ||||
Historia eta Memoria | ||||
Ingeniaritza Biomedikoa | ||||
Materialen Ingeniaritza eta Fabrikazioa | ||||
Ingeniaritza Mekaniko Aplikatua eta Konputazionala | ||||
International Business | ||||
Gizabanako, Familia eta Taldeekiko Esku-hartze Soziala | ||||
Osasun Zientzietako Ikerketa | ||||
Bioteknologiako Ikerketa eta Berrikuntza | ||||
Machine learninga | ||||
Modelizazioa eta Ikerketa Matematikoa, Estatistika eta Konputazioa | ||||
Laneko Arriskuen Prebentzioa | ||||
Kimika Sintetikoa eta Industriala | ||||
Osasun publikoa | ||||
Informazio Geografikoko sistemak eta Teledetekzioa | ||||
Elikagaien Industriako Teknologia eta Jasangarritasuna | ||||
Wind Energy Engineering | ||||
Gaitzen ez duten gainerako unibertsitate masterrak, desagertzera bidean daudenak | ||||
MASTER BIKOITZAK | ||||
Abokatutzan Sartzeko eta Zerga, Lan eta Kontabilitate Aholkularitzako unibertsitate master bikoitza | Lehen, bigarren, hirugarren edo ondorengo matrikulen prezioa zehazteko, kontuan hartuko da irakasgaia gaitzen duen edo ez duen unibertsitate master batekoa den. | |||
Informatikako eta Zibersegurtasuneko unibertsitate master bikoitza | ||||
Industriako Ingeniaritzako eta Enpresen Zuzendaritzako unibertsitate master bikoitza | ||||
Unibertsitate master bikoitza: Bigarren Hezkuntzako Irakasleak eta Historia eta Memoria | ||||
Unibertsitate master bikoitza: Telekomunikazioetako ingeniaritza eta Zibersegurtasuna | ||||
Unibertsitate master bikoitza: Telekomunikazioetako ingeniaritza eta Komunikazio Aurreratua eta Ikusmen Artifiziala | ||||
UNIBERTSITATE ARTEKO MASTERRAK (prezio bereizia: Foru Aginduaren IV.1 atala) | ||||
Nekazaritza eta Ingurumen Biologia (unibertsitate artekoa Euskal Herriko Unibertsitatearekin) | ||||
Enologia Berritzailea (unibertsitate artekoa Euskal Herriko Unibertsitatearekin) | ||||
Nutrizio eta Elikadura Pertsonalizatuko Ikerketa (unibertsitate artekoa, Errioxako Unibertsitatearekin, Lleidako Unibertsitatearekin eta Zaragozako Unibertsitatearekin) | ||||
Erasmus Mundus Joint Master in Cutting-Edge Technologies for Sustainable Agriculture (SUSTAGRI) | ||||
DOKTORETZA IKASKETAK
Tesiaren defentsa | 171,40 euro |
Tutoretza akademikoa (99/2011 ED) (kurtso osoa) | 323,35 euro |
Tutoretza akademikoa (99/2011 ED) (doktoretza bigarren seihilekoan hasten duten lehen urteko ikasleentzat) | 161,65 euro |
III. ERANSKINA.–ADMINISTRAZIO TASAK
Beste prezio batzuk: ebaluazioak, probak, tituluak ematea eta kudeaketa administratiboen prezioak
Ebaluazioak eta probak | |
Unibertsitatean sartzeko gaitasun probak | 98 euro |
25, 40 eta 45 urtetik gorakoendako sarrera probak | 130,90 euro |
Goi mailako hezkuntzako atzerriko tituluen homologazioa | |
–Gradu ondoko edo doktore tituluak | 152,20 euro |
–Lehen eta bigarren zikloko tituluak edo baliokideak: | |
1. Gaitasun proba | 171,40 euro |
2. Praktikaldia | 171,40 euro |
3. Proiektua edo lana | 171,40 euro |
4. Tutoretzapeko ikasturtea: titulu ofizial bat lortzeko ikasketa planean baliokideak diren irakasgaien kredituak haren prezioarekin biderkatuko dira | 171,40 euro |
Tituluak eta egiaztagiriak luzatzea | |
Diploma, arkitektura teknikoa edo ingeniaritza teknikoa (TEO-Tituluaren Europako Osagarriarekin) | 191,55 euro |
Lizentzia, arkitektura edo ingeniaritza (TEOarekin) | 191,55 euro |
Gradua (TEOarekin) | 191,55 euro |
Ikasketa aurreratuen diploma | 171,42 euro |
Doktorea (TEOarekin) | 287,25 euro |
Unibertsitate masterra (TEOarekin) | 191,55 euro |
Tituluaren Europako Osagarria (TEOa) | 65,60 euro |
Tituluak bikoiztea | |
Diploma, arkitektura teknikoa edo ingeniaritza teknikoa | 95,75 euro |
Lizentzia, arkitektura edo ingeniaritza | 95,75 euro |
Gradua | 95,75 euro |
Ikasketa aurreratuen diploma | 85,70 euro |
Unibertsitate masterra | 95,75 euro |
Doktorea | 143,65 euro |
Tituluaren Europako Osagarria | 32,30 euro |
Administrazio zerbitzu akademikoak | |
Ikasketak egiten hasteko espediente akademikoa irekitzea | 31,25 euro |
Unibertsitateko txartelaren kopia | 6,70 euro |
Kudeaketa administratiboa | 41,15 euro |
Agirien konpultsa | 12,20 euro |
Ikasketen ziurtagiria | 31,20 euro |
Dokumentuak eta titulu ofizialak postaz bidaltzea lurralde nazionalaren barruan | 8,20 euro |
Dokumentuak eta titulu ofizialak postaz bidaltzea Europara | 10,00 euro |
Postaz bidaltzea munduko gainerako lekuetara | 11,70 euro |
Titulu ofizialak postaz bidaltzea Estatu Batuetara eta Kanadara | 54,00 euro |
Munduko gainerako lekuetara titulu ofizialak postaz bidaltzea | 78,00 euro |
Espedientearen lekualdatzea | 31,20 euro |
Kredituak aitortzeko eskaera (graduko eta masterreko ikasketak) | 41,15 euro |
Iragarkiaren kodea: F2507043
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
