120. ALDIZKARIA - 2025eko ekainaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.6. NAFARROAKO KONTSEILUA

Nafarroako Kontseiluaren plantilla organikoa aldatzea.

Nafarroako Kontseiluak, 2025eko maiatzaren 20an egindako bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen aho batez:

"Nafarroako Kontseiluari buruzko ekainaren 9ko 8/2016 Foru Legeak erakunde horri autonomia organiko eta funtzionala ematen dio (1. artikulua) eta ezartzen du horko langileei Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko langileei aplikatzen zaien legedia aplikatuko zaiela (24. artikulua). Foru lege horren garapenean, Nafarroako Kontseiluaren Antolaketaren eta Funtzionamenduaren Erregelamenduak, otsailaren 26ko 14/2025 Foru Dekretuaren bidez onetsi zenak, 40.2 artikuluan, bere plantilla organikoa eta plantillaren aldaketak onesteko eskumena esleitzen dio Kontseiluari.

Erregelamendu horren 42.2 artikuluak honako hau xedatzen du: "Plantilla organikoan, legelari nagusiaren lanpostua sortzen ahalko da. Zuzendaritzako lanpostua izanen da, funtzionarioen artean libreki izendatuz betetzekoa. Legelariak berez dituen egitekoez landara, eginkizun tekniko administratiboak eta aurrekontua kudeatzekoak izanen ditu, langileen burua izanen da, eta eskuordetzen zaizkion antolaketa-eginkizunak ere beteko ditu –Nafarroako Kontseiluko kide idazkariari dagozkion eginkizun bat edo batzuk barne hartzen ahalko ditu–."

Xedapen horien arabera, Nafarroako Kontseiluko plantilla organikoa aldatzea proposatzen da, legelari nagusiaren lanpostua sortzeko. Proposamenak ez dakar berekin 1. kapituluko gastua handitzea, eta haren oinarrian dago Nafarroako Kontseiluko plantilla kontseiluaren funtzionamendu-beharretara egokitu beharra.

Horrenbestez, Nafarroako Kontseiluak,

ERABAKITZEN DU:

1. Nafarroako Kontseiluaren plantilla organikoa aldatzea, honela:

–Plantilla organikoan legelari nagusiaren lanpostua sortzen da, honako konfigurazio honekin:

LANPOSTUA

KOPURUA

ARAUBIDE
JURIDIKOA

MAILA

IZENDAPEN ASKEA

ESKLUSI­BOTASUNA

LANPOSTUA

MAILAKO OSAG.

Legelari nagusia (1)

1

F

A

X

55

63

(1) Izendapen askea Nafarroako Kontseiluko eta Nafarroako Parlamentuko legelarien artean edo Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioen artean, baldin eta Zuzenbideko gradudun edo lizentziadun titulua edo baliokidetzat jotako beste titulu bat eskatzen duten lanpostuak betetzen ari badira.

2. Nafarroako Gobernuari erabaki honen berri ematea, behar diren ondorioak izan ditzan, eta beharrezkoa dena xedatzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin".

Iruñean, 2025eko maiatzaren 20an.–Kontseiluko burua, Ana Clara Villanueva Latorre.–Kontseiluko idazkaria, Eduardo Santos Itoiz.

Iragarkiaren kodea: F2507464