120. ALDIZKARIA - 2025eko ekainaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BIDAUSI HIRI HONDAKIN SOLIDOEN MANKOMUNITATEA

Hiri hondakin solidoak bildu, tratatu eta aprobetxatu edo desegiteko tasak eta zerbitzu horri lotutako gainerako jarduerak arautzen dituen ordenantza fiskala. Hasierako onespena

Bidausi hiri hondakin solidoen Mankomunitateko Batzar Orokorrak, 2025eko maiatzaren 27an egindako ohiko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Hiri hondakin solidoak bildu, tratatu eta aprobetxatu edo desegiteko tasak eta zerbitzu horri lotutako gainerako jarduerak arautzen dituen ordenantza fiskal berria, 2025/01/01ean indarrean jarri dena.

Espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, onespenaren erabakia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Mankomunitatearen iragarki-taulan argitara eman ondotik, herritarrek eta bidezko interesa dutenek epe horretan espedientea aztertu eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten. Hori dena, jarraikiz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari.

Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aurrekontua behin betiko onetsitzat joko da, jendaurreko epea iraganik.

Garraldan, 2025eko maiatzaren 28an.–Mankomunitateko burua, José Irigaray Gil.

Iragarkiaren kodea: L2507725