120. ALDIZKARIA - 2025eko ekainaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZURUKUAINGO KONTZEJUA

Udal ordenantza, aire zabaleko lastategiak jartzea arautzen duena. Hasierako onespena

Kontzejuak, 2025eko maiatzaren 29an egin bilkuran, erabaki hau hartu zuen, legeak eskatzen duen gehiengoarekin:

Hasiera batez onestea Zurukuaingo Kontzejuan aire zabaleko lastategiak jartzea arautzen duen ordenantza.

Jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, bizilagunek eta interesdunek espedientea azter dezaten, eta erreklamazioak, kexak nahiz oharrak aurkez ditzaten.

Espedientea interesdunen eskura egonen da Zurukuaingo Kontzejuko Idazkaritzan.

Hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da, baldin eta epe horretan ez bada aurkezten erreklamazio, kexa edo oharrik.

Zurukuain Deierrin, 2025eko maiatzaren 30ean.–Kontzejuburua, Edurne Larumbe Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2507842