2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ALESBES
Virgen del Portal zahar etxeko zerbitzu-emateko tasen aldaketa. Behin betiko onespena
Alesbesko Udalak, 2025eko otsailaren 20an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Alesbesko Virgen del Portal zahar etxeko erakunde autonomoaren zerbitzu-emateko tasak aldatzeko erabakia. Erabaki hori 2025eko 48. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 11koan.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, behin betiko onesten da Virgen del Portal zahar etxeko zerbitzu-emateko tasen aldaketa, 2025. urterako.
Alesbesen, 2025eko maiatzaren 26an.–Alkatea, M.ª Carmen Segura Moreno.
VIRGEN DEL PORTAL ZAHAR ETXEA
MODALITATEA | 2025EKO KUOTA |
Mendekotasunik ez dutenen kuota | 1.150,00 euro |
Mendekotasun arina dutenen kuota | 1.600,00 euro |
Mendekotasun larria dutenen kuota | 1.736,18 euro |
Mendekotasun larria dutenen kuota (zerbitzuari lotutako prestazioekin) | 2.807,47 euro |
Mendekotasun handia dutenen kuota | 1.909,80 euro |
Mendekotasun handia dutenen kuota (zerbitzuari lotutako prestazioekin) | 2.807,47 euro |
Mendekotasuna dutenen eguneko egonaldia (egunean 8 ordu astelehenetik ortziralera) | 957,47 euro |
Iragarkiaren kodea: L2507793