120. ALDIZKARIA - 2025eko ekainaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VIANA

Jarduera-lizentzia ematea. Txikizkako salmenta (altzariak eta osagarriak)

Bete dadin martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren 53.3 artikuluan xedaturikoa (foru dekretu horren bidez onetsi zen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea, Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituena, garatzeko erregelamendua), aditzera ematen da ezen, Alkatetzaren apirilaren 24ko 394/2024 Ebazpenaren bidez, honako ezaugarri hauek dituen jarduera sailkaturako lizentzia eman dela:

Sustatzailea: JYSK DBL Iberia SL.

Jarduera: Txikizkako salmentarako nabea (altzariak eta osagarriak).

Tokia: NA-134 errepidea, 96,50. km. 23. poligonoko 263. lurzatia.

Vianan, 2025eko ekainaren 6an.–Alkate udalburua, Blanca Yolanda González García.

Iragarkiaren kodea: L2508249