1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK
AKATS ZUZENKETA - 31C/2025 Ebazpena - Nordex Blades Spain SAU enpresaren hitzarmen kolektiboko soldata taulak.
2025eko 93. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 13koan, argitara eman zen Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiaren otsailaren 4ko 31C/2025 Ebazpeneko soldata taulen zuzenketa bat (ebazpen horren bidez erabaki zen Nordex Blades Spain SAU enpresaren hitzarmen kolektiboa erregistratu, gordailutu eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea).
Zuzenketa:
–"TEKNIKARIAREN SOLDATA FINKOA" atalaren barneko idazpuruetan. Urte bakoitzerako, "Teknikari operatiboen taldea" agertzen da.
–Baina "Teknikarien taldea" agertu beharko litzateke.
Eta akats zuzenketa hori argitara ematen da orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2025eko maiatzaren 21ean.–Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusia, Iñaki Mendioroz Casallo.
Iragarkiaren kodea: F2507271