2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
VIANA
Bake epaile titularraren eta ordezkoaren karguak hutsik
Botere Judizialaren Lege Organikoaren 101. artikuluan eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 5, 6 eta 7. artikuluetan xedatuari jarraikiz, deialdi publikoa iragarri da Udal honetako bake epaile ordezkoaren kargua betetzeko, eta horretarako hamabortz egun balioduneko epea ireki, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesaturik daudenek beren eskabideak aurkez ditzaten udal bulegoetan, edo ziurtagiri elektroniko bidez aurkez ditzaten, Vianako Udalaren egoitza elektronikoan, eskabide orokorra erabiliz, esteka honetan:
https://www.viana.es/instancia-juez-de-paz/
Argitara ematen da, orok jakin dezan.
Vianan, 2025eko maiatzaren 30ean.–Alkatea, M.ª B. Yolanda González García.
Iragarkiaren kodea: L2507870