2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
URRAULBEITI
2025eko 1. eta 2. aurrekontu-aldaketak. Behin betiko onespena
Urraulbeitiko Udalak, 2025eko apirilaren 9an egin bilkuran, onetsi zituen 1. eta 2. aurrekontu-aldaketak (kreditu-gehigarria), 2025eko aurrekontuan, jarraikiz Toki Ogasunei buruzko 2/95 Foru Legeari eta hura aurrekontuaren eta gastu publikoaren arloan garatzen duen 270/98 Foru Dekretuari.
Jendaurrean egon da Udalaren 2025eko aurrekontuan 1. eta 2. aldaketak egitea onesten duen espedientea, eta jendaurreko aldi horretan inork ez du alegazio, kexa edo oharrik aurkeztu (iragarkia 2025eko 88. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 6an, eta udal honen ediktu-taulan); hartara, behin betiko onetsitzat jo eta laburturik ematen da argitara. Hori guztia, bat etorriz honako hauetan xedaturik dagoenarekin: Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluan, eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan.
PARTIDA | IZENA | ZENBATEKOA |
1 1510 60000 | EGUZKI-PLAKEN LURZATIAREN ITXITURA | 15.000 euro |
1 9200 6260001 | UDAL BULEGOKO INPRIMAKETA EKIPAMENDUA | 3.900 euro |
Hona hemen gastu horietarako proposatutako finantzaketa, jarraikiz aurreko paragrafoan aipatutako legeriari:
Diruzaintzako gerakina: 3.900,00 euro.
Nafarroako Gobernuaren dirulaguntza: 15.000 euro.
Argitara ematen da, orok jakin dezan.
Urraulbeitin, 2025eko maiatzaren 28an.–Alkateordea, Francisco Javier Iriarte García (Alkatetzaren izenean).
Iragarkiaren kodea: L2507713