2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
UHARTE ARAKIL
Hiri-jarduketako Plan Berezia Uharte Arakilgo arau subsidiarioen 9. fitxako zehaztapenen zati bat aldatzeko. Behin betiko onespena
Uharte Arakilgo Udalak, 2025eko maiatzaren 26n egindako osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea hiri-jarduketarako plan berezia Uharte Arakilgo arau subsidiarioen 9. fitxako zehaztapenen zati bat aldatzeko. Uharte Arakilgo Iriburu Bidea kaleko 2. zenbakiko 1. poligonoko 819. partzelan baimendutako etxebizitza kopurua handitzeko, 2 izatetik 4 izateko. José María Ustarroz Razkinek sustatuta.
Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan xedatutakoa betez.
Uharte Arakilen, 2025eko maiatzaren 27an.–Alkatea, Jose Domingo Huarte Baleztena.
Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2507759