2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TUTERA
"La Cometa" udal ludotekaren erregelamendua. Hasierako onespena
Tuterako Udalak, 2025eko maiatzaren 26an egindako bileran hartutako erabaki baten bidez, hasiera batez onetsi zuen "La Cometa" udal ludotekaren erregelamendu berria.
Onetsitako ordenantza jendaurrean jartzen da hogeita hamar egunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoarekin.
Aipatu epean aurkezten ahalko dira egokiak irizten diren erreklamazio, kexa edo oharrak.
Aurreko epean ez bada aurkezten erreklamaziorik, kexarik edo oharrik, hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatuko da. Kasu honetan, ondorio juridikoak sortzeko, inguruabar hori argitaratzen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, behin betiko testuarekin batera.
Argitara ematen da, onetsitako araudiarekin batera, orok jakin dezan.
Tuteran, 2025eko maiatzaren 28an.–Alkate udalburua, Alejandro Toquero Gil.
Iragarkiaren kodea: L2507762