2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TUTERA
Aldaketak honako honetan: Udal ordenantza, "Tudela Renove" proiektuaren eremuan birgaitzeko obrak egiteko laguntzak arautzen dituena. Hasierako onespena
Udalbatzak, 2025eko maiatzaren 26an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea aldaketa batzuk egitea ordenantza honetan: Udal ordenantza, "Tudela Renove" proiektuaren eremuan birgaitzeko obrak egiteko laguntzak arautzen dituena. Zehazki, alderdi hauei eraginen diete aldaketek: 3.2.a) artikulua; 6.2 artikulua; zaurgarritasun egoerak sailkatzeko taula (9. artikuluan dago); 11.2 eta 11.3 artikuluak, II. eranskina eta III. eranskina.
Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta, nahi badute, aurkez ditzaten egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak, kexak edo oharrak. Hori dena, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Jendaurreko aldia iragaten bada inork alegaziorik egin gabe, ordenantza behin betiko onetsitzat joko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Jendaurrean egon bitartean, interesdunek erabakiaren testu osoa eta horrekin zerikusia duten agiriak ikus ditzakete Tuterako Udaleko Lurraldearen Antolamenduaren Alorrean (Hirigintza, 4. solairua) eta ediktuen taula elektronikoan (https://sede.tudela.es).
Tuteran, 2025eko maiatzaren 28an.–Alkate udalburua, Alejandro Toquero Gil.
Iragarkiaren kodea: L2507724