2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
SARTAGUDA
Eraikin publikoak erabiltzeko tasak eta arauak ezartzen dituen ordenantza fiskalaren aldaketa. Hasierako onespena
Sartagudako Udalak, 2024ko abenduaren 28an egin osoko bilkuran, legez behar den gehiengoa izanik, erabaki zuen hasiera batez onestea Eraikin publikoak erabiltzeko tasak eta arauak ezartzen dituen ordenantza fiskalaren aldaketa.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, bizilagunek eta bidezko interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.
Jendaurreko epean inork alegaziorik egin ezean, ordenantza behin betiko onetsitzat joko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Sartagudan, 2024ko abenduaren 29an.–Alkatea, José Ignacio Eguizábal Martínez.
Iragarkiaren kodea: L2507888