120. ALDIZKARIA - 2025eko ekainaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Indarrik gabe uztea etxegabeak erroldatzeko jarraibidea

Iruñeko Udaleko Gerentziak, 2025eko maiatzaren 30ean, honako ebazpen hau eman zuen:

SGM 30-MAY-25 (1/GM).

«Ikusirik Iruñeko etxegabeak erroldatzeko jarraibidea, zeina onetsi baitzen Iruñeko Udaleko Gerentziaren 2024ko azaroaren 1eko Ebazpenaren bidez (SGM 1/GM) eta ikusirik, orobat, txosten juridikoa eta espedientean dauden gainerako agiriak, EBATZI DUT:

1.–Indarrik gabe uztea Iruñeko etxegabeak erroldatzeko jarraibidea.

2.–Ebazpen honen berri ematea Udal Erroldako langileei eta Gizarte Ekintzako Alorreko langileei, behar diren ondorioak izan ditzan.

3.–Ebazpen hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Iruñeko Udalaren webgunean».

Iruñean, 2025eko maiatzaren 30ean.–Udal kudeatzailea, Iñigo Anaut Peña.

Iragarkiaren kodea: L2507889