2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ORKOIEN
Jarduera-lizentziaren eskaera. Lokala egokitzea, trastelekuak alokatzeko
Jendaurrean jartzen da jarraian zehazten den eskaera.
Espedientea ikusgai egonen da Idazkaritzan, iragarki hau argitaratu eta hogei egun balioduneko epean. Epe horretan, interesdunek azter dezakete, eta alegazioak aurkeztu.
Sustatzailea: Txoromilo SL.
Jarduera: lokala egokitzea, trastelekuak alokatzeko.
Tokia: Comarca I industrialdea, 23-A 1.a (1. poligonoa, 862-1-33 eta 46 lurzatiak), Orkoien.
Abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legearen bidez dago arautua eskaera hau (Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen Foru Legea).
Orkoienen, 2025eko ekainaren 6an.–Alkatea, Alejandro López Orejuela.
Iragarkiaren kodea: L2508274