120. ALDIZKARIA - 2025eko ekainaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORKOIEN

Jarduera-lizentziaren eskaera. Materialak eta lanabesak biltegiratzea

Jendaurrean jartzen da jarraian zehazten den eskaera.

Espedientea ikusgai egonen da Idazkaritzan, iragarki hau argitaratu eta hogei egun balioduneko epean. Epe horretan, interesdunek azter dezakete, eta alegazioak aurkeztu.

Sustatzailea: Instalación y mantenimientos Davalillo SL.

Jarduera: materialak eta lanabesak biltegiratzea.

Tokia: Orkoiengo Comarca I industrialdea, G kalea, D21-Bis (1. poligonoko 857. lurzatia).

Abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legearen bidez dago arautua eskaera hau (Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen Foru Legea).

Orkoienen, 2025eko ekainaren 4an.–Alkatea, Alejandro López Orejuela.

Iragarkiaren kodea: L2507983