2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ORKOIEN
Udal ordenantza, Cruz Blanca industrialderako sarbidea arautzen duena. Hasierako onespena
Orkoiengo Udalak, 2025eko maiatzaren 28an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Orkoiengo Cruz Blanca industrialderako sarbidea arautzen duen udal ordenantza.
Espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek azter dezaten, eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak nahiz oharrak; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Jendaurreko epea iragaten bada inork alegaziorik aurkeztu gabe, espedientea behin betiko onetsirik geldituko da, eta haren testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Orkoienen, 2025eko maiatzaren 30ean.–Alkatea, Alejandro López Orejuela.
Iragarkiaren kodea: L2507854