2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LESAKA
Aldaketa Eraikingintza-ordenantzan. Hasierako onespena
Lesakako Udalaren Osoko Bilkurak, 2025eko maiatzaren 29an egindako bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Lesakako Udal Plana eraikitzeko udal ordenantzaren aldaketa, 114. artikuluaren edukiari dagokionez.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, hasiera batean onetsitako ordenantzaren aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, ordenantzaren aldaketa behin betiko onetsi eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Lesakan, 2025eko maiatzaren 30ean.–Alkatea, Ladis Satrustegui Alzugaray.
Iragarkiaren kodea: L2507859