Iragarkia
120. ALDIZKARIA - 2025eko ekainaren 17a
1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
2162E/2025 EBAZPENA, maiatzaren 29koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez 2025eko dirulaguntzen deialdia eta oinarri arautzaileak onesten baitira langabeei zuzendutako prestakuntza- eta enplegu-programa integratuak (PEPI) egiteko. Dirulaguntzen Datu Base Nazionalaren identifikazioa: 836389.
Europa 2020 Estrategiak ezartzen duenez, enplegua sortzea eta enpleguaren kalitatea hobetzea dira Europako instituzio eta erakundeen funtsezko helburuetako eta oinarrietako bi.
Nafarroako 2025-2028 Enplegu Planaren helburu estrategikoen artean daude, batetik, langabezia murriztea zailtasun handiak dituzten kolektiboetan eta esparru estrategikoetan, eta, bestetik, Nafarroan urtero prestakuntza jasotzen duten pertsonen kopurua handitzea.
Nafarroako 2025-2028 Enplegu Politika Aktiboen Planaren helburu estrategikoetako bat da enplegagarritasuna handitzea enplegu-zerbitzuetako eskatzaileen artean. Era berean, haren esku-hartze eremuetako bat da lehentasunezko kolektiboei zuzendutako prestakuntzaren irismena hobetzea, horretarako baliatuz prestakuntza- eta enplegu-programa integratuak.
Plan horren ardatzetako bat da genero ikuspegia zeharka aplikatzea, eta, hala, helburu gisa definitzea emakumeak lehenestea esku-hartze, laguntza eta dirulaguntza zerbitzu guztietan.
Plan honen zeharkako helburuetako bat, halaber, lurralde kohesioa garatzea da. Gure komunitatean lurralde-desoreka dago, eta argi islatzen da hori enpleguan; ondorioz, enplegu-politikak gauzatzen jarraitzea ezinbestekoa da, eskualde horiek indartzeko eta egungo arrakalak murriztea sustatzeko. Hori dela eta, deialdi honen helburuetako bat da eskualde horietan prestakuntza eskaintza handitzea.
Horrez gain, lehentasunezko kolektiboen artean egonen dira desgaitasuna duten pertsonak eta enplegu arruntean zaurgarriak diren pertsonak, eta horregatik ezarri da esku-hartze eremu gisa pertsona horien enplegua sustatzea.
Deialdi honek Nafarroako lanbide garrantzitsuenetako prestakuntza beharrei erantzun nahi die. Hori lortzeko, eranskin bat prestatu da Nafarroako zenbait eskualdetan detektatutako esparru profesionalekin eta lanbideekin, zeinak ahalbidetzen baitu ezagutzea zer programazio izaten ahal den baliagarri eskualde bakoitzean enplegua sortzeko. Eranskina prestatzeko, honako hauek aztertu dira: Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoaren (SEPE) zenbait txosten, gehien kontratatzen diren lanbideak, betetzen zailak direnak, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren agentziek kudeatutako enplegu eskaintzak eta erakunde hartako prospekziogileek detektatutako prestakuntza beharrak.
Deialdi honen helburu nagusia da, beraz, parte-hartzaileen lan aukerak hobetzea prestakuntza- eta enplegu-programa publikoak sustatuz.
Orobat, deialdiaren helburu espezifikoen artean daude kolektibo zaurgarrien enplegagarritasuna hobetzea, genero arrakala murriztea eta Nafarroako zenbait eskualdetako lan beharrei erantzutea; horiek guztiak bat datoz Enplegu Planarekin eta Nafarroako Gobernuaren araudiarekin.
Irailaren 9ko 30/2015 Legeak, lan arloan enplegurako lanbide-prestakuntzaren sistema arautzen duenak, eta gerora lege hori garatzeko uztailaren 3an emandako 694/2017 Errege Dekretuak enplegurako lanbide-prestakuntzarako zenbait ekimen hartzen dituzte barne.
Aipatu errege dekretuaren 30. artikuluak honela definitzen du ikas-ekinezko prestakuntza: lan-merkatuaren beharrei erantzunen dien prestakuntza sustatzen laguntzea helburu duena, prestakuntza- eta enplegu-prozesu misto baten bidez, zeinak aukera ematen baitio langileari ikaskuntza formala eta lanpostuko praktika profesionala bateragarri egiteko. Prestakuntza horrek, gainera, barne hartzen ditu administrazio publikoek onetsitako prestakuntza- eta enplegu-programa publiko mistoak, zeinek beren araudi espezifikoari jarraituko baitiote, eta, subsidiarioki, errege dekretu horretan eta hura garatzen duten arauetan ezarritakoari.
Irailaren 28ko 818/2021 Errege Dekretuak, Enplegu Sistema Nazionalean enplegua aktibatzeko programa komunak arautzen dituenak, prestakuntza- eta enplegu-programa publiko misto berriak zehazten ditu, eta horien artean jasotzen ditu "beste prestakuntza- eta enplegu-programa publiko batzuk" izenekoak.
Programa horiek xede dute parte-hartzaileen lan aukeren hobekuntza sustatzea prestakuntza- eta enplegu-ekimen publiko mistoen bidez. Hain zuzen ere, ekimen publiko horiek lan-merkatuaren beharren eta laneratzeko aukera gehien duten lanbideen araberakoak izanen dira, eta ikaskuntza eta praktika profesionala lanpostuan bateratzeko aukera emanen dute.
Deialdi honetan araututako prestakuntza- eta enplegu-programa integratuek aukera ematen dute prestakuntza-jarduera osatzen duten ekintzak eta proiektuak sartzeko. Pertsona horiei prestakuntza eman nahi zaie, gaikuntza edo, hala badagokio, espezializazioa izan dezaten eta haien garapen pertsonala eta soziala sustatzeko. Horretarako, programa horiek, arreta integralaren bidez, praktika profesionala ere sustatzen dute, zeina lagungarria baita laneratzeko.
Deialdi honetako dirulaguntzak bat datoz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrean eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezarritakoarekin.
Deialdi hau jasota dago Dirulaguntzei buruzko plan estrategikoaren 332. fitxan (lantegi-eskolen programen eta programa espezifikoen bidez egoera ahulean dauden kolektiboei laguntzeko linea).
Horrenbestez, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren estatutuak onesten dituen otsailaren 7ko 13/2024 Foru Dekretuaren 14. artikuluan emandako ahalmenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Deialdi hau arautuko duten oinarriak onestea, ebazpen honen I. eranskinean jasotakoak, bai eta gainerako eranskin guztiak ere.
2. Dirulaguntza publikoen deialdi bat onestea 2025ean langabeei zuzendutako prestakuntza- eta enplegu-programa integratuak finantzatzeko.
3. 2.000.000 euroko gastua baimentzea 2025eko gastuen aurrekontuko "Lantegi-eskolen programak eta programa espezifikoak. Konferentzia sektoriala" izeneko 950002 96200 4819 242200 aurrekontu partidaren kargura.
4. Ebazpena eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta ohartaraztea deialdiak ez duela ondoriorik sortuko harik eta ebazpena aipatu aldizkarian argitaratu arte.
5. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.
Iruñean, 2025eko maiatzaren 29an.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Mirian Martón Pérez.
I. ERANSKINA.–OINARRIAK
1.–Xedea.
Oinarri hauen xedea da arautzea langabeendako prestakuntza- eta enplegu-programa integratuak finantzatzeko dirulaguntzak emateko prozedura, 2025ean, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan.
2.–Entitate onuradunak.
2.1. Prestakuntza entitateak izaten ahalko dira oinarri hauetan araututako dirulaguntzen onuradun, publikoak nahiz pribatuak izan, baldin eta dagokion prestakuntza entitateen erregistroan inskribatuta badaude dirulaguntzaren xede diren prestakuntza espezialitateak irakasteko; horrez gain, diruz lagundutako jardueraren zabalkunderako jarduerak egin baino lehen, Nafarroako Foru Komunitatean behar bezala inskribatutako instalazioak eduki beharko dituzte eskatutako prestakuntza espezialitateak emateko.
Entitate batek prestakuntza eman nahi baldin badu inskribatutakoez bestelako instalazioetan, adierazi beharko du, diruz lagundutako ekintzen berri emateko jarduerak egin aurretik, zer instalazio erabiliko dituen prestakuntza emateko, eta aurkeztu beharko du haiek erabiltzen ahal dituela dioen akordioa edo kontratua. Kasu guztietan, prestakuntza-ekintzaren dibulgazio-jarduerak egin aurretik egon beharko dute inskribatuta instalazio horiek eskatutako prestakuntza-ekintzak emateko.
Aldez aurretik inskribatuta ez dagoen prestakuntza entitatea inskribatzeko, erantzukizunpeko adierazpen bat sinatu beharko da, adierazteko behar adina instalazio eta giza baliabide dituela irailaren 9ko 30/2015 Legearen 20.3 artikuluan aurreikusitako Prestakuntza Espezialitateen Katalogoko espezialitateen prestakuntza emateko.
Eskaera sinatzean hartuko du indarra adierazpen horrek.
Erantzukizunpeko adierazpen hori kontuan hartuko da, soilik, entitatea onuraduna bada eta dirulaguntzaren xede diren prestakuntza espezialitateetarako.
2.2. Ezin izanen dira onuradun izan Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluaren 2. eta 3. apartatuetan aipatutako inguruabarren batean dauden pertsonak edo entitateak.
3.–Dirulaguntzaren xedeko jarduketak.
3.1. Langabeei zuzendutako prestakuntza- eta enplegu-programa integratuak gizarteratze aktiboko programak dira, non erabiltzen baita ikasleen, gizarte-ingurunearen eta lurraldearen beharretara egokitutako konpromiso eta enplegagarritasun-ibilbide pertsonalizatuen metodologia bat, gizarteratze- eta laneratze-prozesu pertsonala bermatzeko. Ibilbide horien baitan, jarduketa hauek egonen dira: prestakuntza, zeharkako konpetentziak garatzea, lagun egitea, laneratzea eta enplegua.
Deialdi honen ondoreetarako, prestakuntza zera da: prestakuntzaren teknikoa eta eraldaketa digital, jasangarritasun eta berdintasun arloetako prestakuntzaren batura.
Deialdi honen ondoreetarako, enplegua zera da: kontratazioa, gutxienez 3 hilabetekoa eta lanaldi osokoa, edo horren lanaldi partzialeko baliokidea, egunean %50eko gutxieneko lanaldikoa.
3.2. Deialdi honen babesean, mota hauetako prestakuntza- eta enplegu-programak gauzatzeko ematen ahalko dira dirulaguntzak:
a) Gutxienez %33ko desgaitasun aitortua duten langileendako prestakuntza- eta enplegu-programak.
b) Eskualdearen araberako prestakuntza- eta enplegu-programak, 11.1 oinarrian ezarritakoaren araberakoak.
c) Eskualdearen araberakoak ez diren prestakuntza- eta enplegu-programak, 11.1 oinarrian ezarritakoaren araberakoak.
3.3. Prestakuntza- eta enplegu-programa integratuek honako jarduketa hauek izanen dituzte, zeinak, hala badagokio, aldi berean gauzatzen ahalko baitira:
a) Prestakuntza teknikoa.
Prestakuntza teknikoa antolatzen ahalko da, edo prestakuntza espezialitate bakar batean, edo zenbait espezialitateren konbinazioa egiten duen prestakuntza-ibilbide batean. Konbinazio hori moduluak hautatuz ere egiten ahalko da, betiere prestakuntza espezialitateak modulatuta badaude.
Espezialitate guztien erreferentzia izanen da Prestakuntza Espezialitateen Katalogoa, eta haien iraupena, edukiak eta emateko baldintzak bertan ezarritakoak izanen dira: https://sede.sepe.gob.es/FOET_CATALOGO_EEFF_SEDE/flows/main?execution=e1s1.
Prestakuntza teknikoak III. eranskinean eskualde bakoitzerako ezarritako esparru profesionalak landu beharko ditu, eta aintzat hartuko dira horiei lotutako Lanbideen Estatuko Sailkapeneko kodeak.
Salbuespen gisa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak dirulaguntza ematen ahalko du katalogatu gabeko prestakuntza espezialitateak eta/edo III. eranskinean jasotakoez bestelako esparru profesionalak emateko, baldin entitate eskatzaileak eskaera arrazoitua egiten badu.
Prestakuntza teknikoa diseinatzeko, kontsultatzen ahal da zeintzuk diren lanbide bakoitzaren konpetentzia espezifikoetarako prestakuntza-beharrak; Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoaren (SEPE) azterketan jasota daude: https://www.sepe.es/HomeSepe/que-es-observatorio/deteccion-necesidades-formativas.html.
Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak baliozkotuko du, edo ez, erakundeak proposatutako prestakuntza, bai eta haren diseinua eta konfigurazioa ere, eta eskatu ahal izanen du, proposamena oneste aldera, zuzenketak edo egokitzapenak egin daitezen.
Prestakuntza horren 300 ordu finantzatzen ahalko dira, gehienez ere, parte-hartzaile bakoitzeko.
Desgaitasuna duten pertsonen prestakuntza faboratzeko, aurreikusten da desgaitasuna duten pertsonei zuzendutako programako edo programetako prestakuntza espezialitateen iraupena %20 handiagoa izatea, Prestakuntza Espezialitateen Katalogoan desgaitasuna duten pertsonen kolektiboari zuzendutakoak ez diren espezialitateetan ezarritakoarekin alderatuta.
Programa horietako prestakuntzaren 360 ordu finantzatzen ahalko dira, gehienez ere, parte-hartzaile bakoitzeko.
b) Eraldaketa digital, jasangarritasun eta berdintasun arloetako prestakuntza.
Prestakuntza jarduketek honako hauek hartuko dituzte barne: teknologia digital berriak lan ingurunean txertatzea eta horien inpaktua (zerbitzu berriak sortzea, profil profesionalak aldatzea edo sortzea, lan prozesuak aldatzea, komunikazio-kanal berriak sortzea, etab.), garapen jasangarria lantzea (egungo beharrei erantzutea ahalbidetuko digun garapena gauzatzea, etorkizuneko belaunaldien gaitasunari kalterik egin gabe orekatuta daudela hazkunde ekonomikoa, ingurumena zaintzea, eta gizarte-ongizatea sustatzea), eta berdintasuna lantzea (pertsona guztiek izan ditzaten, haien generoa edozein dela ere, eskubide, erantzukizun eta aukera berdinak; emakumeen eta gizonen berdintasuna lortzeko aurrerapausoak ematea; lan egiteko prozedurak eta metodoak zuzentzea, eta mundu justuago bat lortzeko eraldaketa sozialeko joerak sustatzea).
Prestakuntza- eta enplegu-programa integratuak aurreko paragrafoan adierazitako hiru esparrutan eman beharko du prestakuntza.
Prestakuntza horrek zerikusia izan beharko du prestakuntza teknikoan ematen diren prestakuntza espezialitateekin.
Eraldaketa digital, jasangarritasun eta berdintasun arloetako prestakuntza prestatzeko, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak prestatutako erreferentzia-materialak erabiltzen ahalko dira: https://sites.google.com/view/td-y-sost-ndice-familias-profe/Indice-TD-SNE-familias-profesionales.
Prestakuntza-ekintzaren iraupenaren araberakoa izanen da iraupena:
–100 ordutik beherakoa bada: 5 ordu.
–100 ordu edo gehiago badira: 10 ordu.
c) Zeharkako konpetentziak garatzea.
Pertsonak lanpostuan duen jokabide orokorraren ezaugarriei edo trebetasunei buruzko konpetentziak dira, oinarrizkoak direnak laneratzeko zailtasun gehien dituzten pertsonen kasuan.
Hauek izanen dira zeharkako konpetentziak: konpetentzia digitala, espiritu ekintzailea, kulturartekotasuna, lidergoa, influentzia, negoziazioa, erabakiak hartzea eta jarrera ona, autoezagutza eta nork bere buruarekiko konfiantza izatea, aldaketetara egokitzea, ekimena, automotibazioa, ikasten ikastea, sormena, komunikazioa, taldean lan egitea eta arazoak ebazten jakitea.
Parte-hartzaileak diagnostiko edo ibilbide bat baldin badu Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren Orientazio Sareko Orientasare aplikazioan erregistratuta, hori jarduketaren abiapuntu gisa erabili beharko da.
Ikaskuntza horiei ekiteko, entitate onuradunek jarduketa hauek egin beharko dituzte:
1. Pertsona bakoitzaren zeharkako konpetentzien hasierako ebaluazioa, baldin eta konpetentzia horiek ez badaude erregistratuta Orientasare aplikazioan.
2. Hautemandako konpetentzia-beharrak aztertzea eta horiek eskuratzeko beharrezkoak diren jarduketak identifikatzea.
3. Parte-hartzaileek konpetentziak erdiesteko beharrezkoak diren jarduketak gauzatzea: mintegiak, lantegiak, taldeko saioak, edo konpetentzia horiek lortzea ahalbidetzen duen beste edozein. Jarduketa horien edukia prestatzeko, aintzat hartu beharko dira Prestakuntza Espezialitateen Katalogoan jasotako prestakuntza espezialitateak.
4. Eskuratutako zeharkako konpetentzien azken ebaluazioa.
Banakako premietara egokitutako jarduketak dira, eta, beraz, gehienez finantza daitezkeen orduak taldeko izanen dira, eta ez pertsonako. Parte-hartzaileek iraupen desberdineko jarduketetan parte hartu ahal izanen dute, baina kontuan izan behar da ez dela gainditu behar jarraian adieraziko den taldeko gehieneko kopuru finantzagarria.
Zehazteko zein den jarduketa horretan finantzatzen ahal den gehienekoa, kontuan hartuko da zenbat irauten duen prestakuntza teknikoak:
–100 ordutik beherakoa bada: 240 ordu talde bakoitzeko.
–100 ordu edo hortik gorakoa eta 200 ordu edo hortik beherakoa baldin bada: 480 ordu talde bakoitzeko.
–200 ordutik gorakoa baldin bada: 600 ordu talde bakoitzeko.
Kalkulu horiek 15 laguneko taldeetarako egin dira. Prestakuntza teknikoa pertsona gutxiagok hasiko balute, orduak proportzionalki murriztuko lirateke.
d) Kudeatzea laneratzea eta prestakuntza- eta enplegu-programa integratuak (kontratuak bilatzea).
Entitate onuradunek kudeatuko dute ikasleen laneratzea, baita kontratuak deialdian adierazitako baldintzetan egiten direla ere.
6 ordu finantzatuko dira, gehienez ere, parte-hartzaile bakoitzeko.
e) Enplegua.
Prestakuntza- eta enplegu-programa integratuen barnean laneko praktikaldi bat dago, gutxienez 3 hilabetekoa eta lanaldi osokoa, edo horren lanaldi partzialeko baliokidea, egunean %50eko gutxieneko lanaldikoa.
Entitate onuradunek prestakuntza- eta enplegu-programa integratuak iraun bitartean, lan-kontratu bat eskaini beharko diete parte-hartzaile guztiei, baldin eta prestakuntza amaitzean ebaluazio positiboa jaso badute. Kontratuak prestakuntza- eta enplegu-programako lanbide-arloari lotutako lanbideetan eginen dira, entitate onuradunean bertan edo programan parte hartzen duten beste entitate batzuetan. Halaber, bermatuta geratu beharko da nahitaezko kontratua eginen zaiela, dagokion lanbide-arloari lotutako lanbideren batean, prestakuntza amaitzean ebaluazio positiboa jaso dutenen %50i, betiere parte-hartzaileen kopurua goragoko hurrengo osoko zenbakira eramanez.
Parte-hartzaileak kontratuari uko eginen balio, entitate onuradunek justifikatu beharko dute, 13.3 oinarrian ezarritakoari jarraikiz. Nahiz eta parte-hartzaileren batek uko egin, berdin-berdin bete beharko da prestakuntza amaitzean ebaluazio positiboa jaso duten parte-hartzaileen %50i kontratua egiteko betebeharra.
Kontratazioaren gutxieneko aldia prestakuntza- eta enplegu-programa amaitu baino lehen egin beharko da. Programa bakoitzaren iraupena 9 hilabete izanen da, gehienez ere.
Entitateek kontratatzeko konpromiso gehigarria hartzen ahalko dute prestakuntza- eta enplegu-programa integratua gauzatu bitartean; hori eginez gero, dirulaguntza emateko baloratuko da, 10. oinarrian ezarritako baldintzei jarraikiz.
Ikas-ekinezko prestakuntzako kontratu bat erabiliz gero, hura izanen da parte-hartzaileek izaten ahalko duten kontratu mota bakarra prestakuntza- eta enplegu-programa integratua gauzatu bitartean. Kontratua gauzatzeko, men eginen zaio urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren bigarren xedapen gehigarrian zein aplikatu beharreko gainerako arauetan ezarritakoari (2/2015 Legegintzako Errege Dekretua, Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bategina onesten duena).
f) Lagun egitea.
Lagun egitea prozesu bat da, nahitaezkoa, jarraitua eta pertsonalizatua, jarraipena eta tutoretza egiteko, zeinak helburu baitu indartzea eta bultzatzea pertsonek parte har dezatela enplegu-ibilbide pertsonalizatuan, eta haien laneratzea erraztea.
Lagun egiteko prozesu horretan, honako hau eginen da:
1. Aurrerapena eta parte-hartzea baloratzeko banakako saioak parte-hartzaile bakoitzarekin. Erritmorik gal ez dadin prestakuntza- eta enplegu-programa integratuan ikasteko eta parte hartzeko orduan, prestakuntza ematen duten irakasleekin koordinatuta zehaztu beharko dira programaren iraupena eta edukiak.
2. Gizarteratze prozesuetan lagun egitea.
Banakako premietara egokitutako jarduketak dira, eta, beraz, gehienez finantza daitezkeen orduak taldeko izanen dira, eta ez pertsonako. Parte-hartzaileek iraupen desberdineko jarduketetan parte hartu ahal izanen dute, baina kontuan izan behar da ez dela gainditu behar jarraian adieraziko den taldeko gehieneko kopuru finantzagarria.
75 ordu finantzatuko dira, gehienez ere, talde eta hilabete bakoitzeko.
Kalkulu hori 15 laguneko taldeetarako egin da. Prestakuntza teknikoa pertsona gutxiagok hasiko balute, orduak proportzionalki murriztuko lirateke.
g) Ebaluazioa.
Prestakuntza- eta enplegu-programa integratua amaitzean, pertsona bakoitzaren banakako ebaluazioa eginen da, eta egindako etapak, lortutako hobekuntzak eta emaitzak eta jarduketa-proposamenak baloratuko dira txosten batean. Txosten hori parte-hartzaile bakoitzari helaraziko zaio.
3.4. 2025ean diruz lagundutako prestakuntza- eta enplegu-programa integratuak dirulaguntza emateko ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera gauzatzen ahalko dira, 2026ko irailaren 30era arte.
Prestakuntza- eta enplegu-programa bakoitzak 9 hilabete iraun dezake gehienez. Epe horren barnean dago kontratazio aldia, gutxienez 3 hilabetekoa eta lanaldi osokoa, edo horren lanaldi partzialeko baliokidea, egunean %50eko gutxieneko lanaldikoa.
3.5. Prestakuntza- eta enplegu-programa integratuak modalitate presentzialean eginen dira.
3.6. Eguneko eskola-orduak ezin izanen dira 8 baino gehiago izan, eta asteko muga 40 izanen da.
3.7. Irakasleek irakasleen fitxategiko aplikazioan inskribatuta egon beharko dute. Hala ez bada, inskribatzea eskatu beharko dute aplikazio horretan: https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/enplegurako-prestakuntzako-irakasleen-fitxategian-izena-ematea.
Prestakuntzako irakasleek ezin izanen dute lagun egiteko jarduketetan parte hartu, ezta 3.3 oinarrian jasotako zeharkako konpetentziekin lotutako jarduketetan ere.
3.8. Entitateak lagun egiteko teknikari bat izendatuko du; hain zuzen ere, lagun egiteko jarduketetan parte hartzeko eta 3.3 oinarrian jasotako zeharkako konpetentziekin lotutako jarduketak gauzatzeko.
Ez da beharrezkoa izanen irakasleen fitxategia aplikazioan inskribatzea.
3.9. Orientasare aplikazioan grabatu beharko dira erakundeak prestakuntza- eta enplegu-programa integratuaren esparruan egiten dituen jarduketak, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko orientazio-zerbitzuek horretarako ezarritako jarraibideak betez, gehienez ere hilabeteko epean, programa amaitu eta hurrengo egunetik hasita.
4.–Irakasleei ordaintzea.
4.1. Irakasleen kostuen barnean sartzen dira prestakuntza-ekintza ematearen ondoriozkoak, bai eta irakaslanaren prestakuntza, jarraipena eta kontrola, irakaskuntza ebaluatzea, tutoretzak, joan-etorriak eta prestakuntza jarduerako irakasleei egotzitako beste edozein ere.
Prestakuntza-ekintzak barnean hartuko du prestakuntza teknikoa eta eraldaketa digital, jasangarritasun eta berdintasun arloetako prestakuntza.
Oinarri honetan aipatzen den orduko kostua kostu gordina da, hau da, barnean hartzen ditu zergak, kenkariak edo legez egin beharreko beste edozein gastu.
4.2. Prestakuntza-ekintza bakoitzean, irakasleen kostuak izanen dira, gutxienez, entitate onuradunak prestakuntza bukatu ondoren aurkeztu beharreko justifikazioko memoria ekonomikoan eskatzen duen dirulaguntzaren zenbatekoaren %35.
Eskatutako dirulaguntzan akatsen bat badago, irakasleen kostuak kalkulatzeko, akatsa zuzendu ondoren ateratzen den zenbatekoa hartuko da kontuan.
4.3. Honela kalkulatuko da orduko kostua: prestakuntza-ekintzarako eskatutako dirulaguntzaren %35 zati ekintza horren ordu guztien kopurua.
Orduko kostua 40 euro izanen da gutxienez ere, baita zatiketa eginda 40 eurotik beherakoa ateratzen bada ere.
Kopuru horrek ez du zerikusirik prestakuntza-ekintzaren mailarekin, prestakuntza amaitzen duten pertsonekin edo entitateari azkenean ordaintzen zaion dirulaguntzarekin.
4.4. Prestakuntza-ekintza batean irakasle bat baino gehiago badago, horietako bakoitzak kostu desberdina izan dezake entitatearentzat. Nolanahi ere, irakasle guztien guztizko gastuak eskatutako dirulaguntzaren %35 izan beharko du gutxienez, eta irakasle bakoitzaren orduko kostuak, aurreko puntuan adierazitakoa.
4.5. Prestakuntza-ekintzak talde bat baino gehiago baditu, oinarri honetan adierazitakoa talde bakoitzak bete beharko du.
4.6. Oinarri honetan aipatutako kostuak gutxieneko kostuak dira. Prestakuntza entitateak ehuneko eta orduko kostu handiagoak ordaintzen ahalko dizkie irakasleei.
4.7. Oinarri honetan adierazitakoa betetzen ez bada, entitateari eskatuko zaio hilabeteko epean zuzentzeko. Zuzentzen ez bada, entitateari eskatuko zaio itzul dezala eskatutako dirulaguntzaren %35 gehienez, gehi dagozkion berandutze-interesak, likidatutako dirulaguntza ordaindu zen egunetik itzulketaren ebazpena ematen den egunera artekoak.
Itzulitako zenbatekoak irakasleei ordainduko zaizkie, oinarri honetan ezarritakoa bete arte.
4.8. Oinarri honetan adierazitakoa noraino bete den kontuan hartzen ahalko da etorkizuneko deialdien balorazioan.
5.–Dirulaguntzen zenbatekoa.
5.1. Prestakuntza- eta enplegu-programa integratu bakoitzeko emanen den dirulaguntzaren zenbatekoa, gehienez ere, oinarri honetan 15 parte-hartzailerendako ezarritakoa izanen da.
a) Prestakuntza teknikoa: prestakuntza espezialitate bakoitzeko emanen den dirulaguntza kalkulatzeko, parte-hartzaile eta lanbide-arloko prestakuntza ordu bakoitzeko modulu ekonomiko espezifikoa aplikatzearen zenbatekoa erabiliko da. Modulu ekonomiko espezifiko hori Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak ezarriko du dirulaguntza emateko momentuan, eta 300 ordu finantzatzen ahalko dira, gehienez ere, parte-hartzaile bakoitzeko.
Desgaitasuna duten pertsonendako programei dagokienez, 360 ordu finantzatzen ahalko dira, gehienez ere, parte-hartzaile bakoitzeko.
b) Eraldaketa digital, jasangarritasun eta berdintasun arloetako prestakuntza: emanen den dirulaguntza kalkulatzeko, parte-hartzaile eta prestakuntza teknikoko prestakuntza ordu bakoitzeko batez besteko modulu ekonomikoa aplikatzearen zenbatekoa erabiliko da. 10 ordu finantzatzen ahalko dira, gehienez ere, parte-hartzaile bakoitzeko.
c) Zeharkako konpetentziak garatzea: emanen den dirulaguntza kalkulatzeko, parte-hartzaile eta zeharkako konpetentzien lanbide-arloko prestakuntza ordu bakoitzeko modulu ekonomiko espezifikoa aplikatzearen zenbatekoa erabiliko da. Modulu ekonomiko espezifiko hori Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak ezarriko du dirulaguntza emateko momentuan, eta 600 ordu finantzatzen ahalko dira, gehienez ere, parte-hartzaile bakoitzeko.
d) Kontratuak eta laneratzea (kontratuak bilatzea) kudeatzea: 22 euro orduko (6 ordu finantzatzen ahalko dira, gehienez ere, parte-hartzaile bakoitzeko).
e) Lagun egitea: 22 euro orduko (75 ordu finantzatzen ahalko dira, gehienez ere, ordu, talde eta hilabete bakoitzeko).
f) Enplegua. Kontrataziorako pizgarriak.
Kontrataziorako pizgarriaren zenbatekoa 67.500 euro izanen da, gehienez ere, 15 pertsonako talde bakoitzeko. Prestakuntza- eta enplegu-programa integratua pertsona gutxiagoko talde baterako eskatuko balitz, gehieneko zenbatekoa parte-hartzaileen kopuruaren arabera murriztuko litzateke, proportzioan. Zenbateko hori, betiere, lanaldi osoko kontratuei dagokie, edo horren lanaldi partzialeko baliokideari, egunean %50eko gutxieneko lanaldikoa. Pizgarria hiru hilabetez emanen da, gehienez ere, eta pizgarriaren zenbatekoak ezin izanen du, inolaz ere, kontratuaren soldata osoa gainditu.
Ez da kontrataziorako pizgarririk jasoko ikasleak laneratzen badira, batetik, bazkide langile gisa kooperatiba batean, lan sozietate batean edo ekonomia sozialaren sektorean integratutako bestelako forma juridiko batean, eta, bestetik, langile autonomoen araubide berezian alta emanda eta dagozkien kuotak ordainduta.
5.2. Prestakuntza programa motetako bakoitzean (3.2 oinarrian zehazten dira), gehienez ere prestakuntza programa bat finantzatuko da entitate eskatzaile bakoitzeko.
Salbuespen modura, entitate bakoitzeko, honako hauek finantzatzen ahalko dira:
–Eskualdearen araberako prestakuntza- eta enplegu-programa bat baino gehiago, eskualde desberdinetan badira.
–Eskualdearen araberakoak ez diren prestakuntza- eta enplegu-programa bat baino gehiago.
6.–Prestakuntza- eta enplegu-programa integratuetako parte-hartzaileak.
6.1. Honako hauek izan daitezke deialdi honetan arautzen diren programen hartzaileak:
a) Langabeak, baldin eta enplegu zerbitzu publikoetan lan eskatzaile gisa inskribaturik badaude.
Ez da beharrezkoa izanen lan eskatzaile gisa inskribatzea arau espezifiko batek hala aurreikusten badu, eta, bereziki, Gazte Bermearen Sistema Nazionalaren fitxategian inskribatuta dauden gazteen kasuan, Gazte Bermearen Sistema Nazionala bultzatzeko premiazko neurriei buruzko abenduaren 23ko 6/2016 Errege Lege-dekretuan xedatutakoaren arabera, salbu eta 7. oinarrian xedatutako beken edo laguntzen eskatzailea bada, kasu horretan lan eskatzaile gisa inskribatuta egon beharko baitu.
b) Enplegu zerbitzu publikoetan enplegu-eskatzaile gisa inskribatuta dauden landunak, baldin eta lan egoera prekario batean badaude (lan egoera prekarioan egonen dira indarreko hilabeteko lanbide arteko gutxieneko soldata baino soldata baxuagoa duten langileak), eta programa eta lana uztartzeko moduan badaude, programarekin egin beharreko kontratua barne.
Prestakuntza- eta enplegu-programa integratu bakoitzean hasten diren pertsona guztien gehienez %30 talde horretakoak izanen dira.
Aldi baterako enplegu erregulazioko espediente baten menpe dauden langileen kasuan, enplegua babesteko zenbait neurri sozial hartu zituen irailaren 29ko 30/2020 Errege Lege-dekretuan ezarritako baldintzetan badaude, ez dira lanean dauden pertsonatzat hartuko TMS/368/2019 Aginduaren 18.4 artikuluan ezarritako mugaren ondorioetarako, azaroaren 25eko TES/1109/2020 Aginduan ezarrita dagoen bezala.
6.2. Administrazio publikoen zerbitzuko langileek ezin dute programa hauetan parte hartu.
6.3. Prestakuntza- eta enplegu-programa integratuaren hasieran langabezian daudenak hartuko dira langabetzat.
6.4. Prestakuntza- eta enplegu-programa integratuak 15 pertsona arteko taldeei zuzenduta daude. Entitate onuradunek zilegi izanen dute 20 parte-hartzaile bitarteko taldeak osatzea, horretarako inskribatuta badaude. 15. ikaspostutik gora dauden pertsonak ez dira kontuan hartuko likidazioa egiteko, baina egiaztagiria jaso dezakete. Asegurua izan beharko dute, 13.1.d) oinarrian ezarritako moduan.
Prestakuntzaren hartzaileek behin baizik ezin izanen dute parte hartu prestakuntza- eta enplegu-programa integratu bakoitzean.
6.5. Deialdi honen ondorioetarako, programa integratuaren hasiera-data izanen da diruz lagundu daitekeen lehen jarduketaren hasiera-data, eta programa integratuaren amaiera-data, berriz, diruz lagundu daitekeen azken jarduketaren amaiera-data.
6.6. Parte hartzeko eskaerak entitate onuradunek gordeko dituzte, eta organo eskudunen eskura egonen dira, ebaluazio, jarraipen eta kontrol lanak egiteko.
6.7. Gainera, bermatu beharko du parte-hartzaileek betetzen dituztela bai sarbide-baldintzak, bai kontratuak formalizatzeko aplikatu behar den araudian ezarritako baldintzak ere, eta parte-hartzaileek badituztela programa egiteko oinarrizko konpetentziak.
Enpleguaren atariko "Enplegurako prestakuntza" atalean eginen da inskripzioa (https://formacion.navarra.es/eu/).
6.8. Parte hartzeko baldintzak betetzen dituzten eskaeren kopuruak postu kopurua gainditzen duenean, entitate onuradunak hautaketa bat eginen du. Hautaketa horretan, irizpide eta lehentasun ordena hauek erabiliko dira:
a) Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko orientazio-zerbitzuek edo orientazio-zerbitzuak emateko erakunde laguntzaileek lehentasunezkotzat jotzen dituzten pertsonak. Aipatutako orientazio-zerbitzuek eta erakunde laguntzaileek, biek ere, lehentasunezkotzat joko dituzte oinarrizko gizarte-zerbitzuetatik bidalitako pertsonak.
b) Langabeek lehentasuna izanen dute landunen aldean.
c) Errenta bermatua edo bizitzeko gutxieneko errenta jasotzen dutenak.
d) %33ko edo gehiagoko desgaitasuna aitortuta dutenak, edo ezintasun iraunkor osoa, absolutua edo baliaezintasun handia egiaztatzen dutenak.
Entitateak hautaketa osatzen ahalko du elkarrizketak, mailaketa probak, hizkuntzen ezagutzakoak eta bestelakoak eginez, taldeko kideen artean antzeko maila dagoela ziurtatzeko beharrezkotzat jotzen dituenak.
Prestakuntza entitateak zorrotz zehaztu beharko ditu hautaketa irizpideak. Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak irizpide horien berri emanen du prestakuntza-ekintzen zabalkunde fitxetan.
Aukeratutako ikasleek aukeratuak izateko betekizunak mantendu beharko dituzte sartzen diren egunean.
6.9. Hautaketa egin ondoren, prestakuntza entitateak emaitzen berri emanen dio Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuari, eta, bereziki, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko orientazio-zerbitzuek eta entitate laguntzaileek lehentasunezkotzat jotako pertsonen hautaketaren emaitzaren berri, adieraziz nor onartu den eta nor ez, eta, kasu horretan, ez hautatzeko edo parte ez hartzeko arrazoia emanez.
6.10. Prestakuntza-ekintzan parte hartzeak dituen betebeharren berri emanen die parte-hartzaileei erakunde onuradunak. Honako hauek dira baztertuta gelditzeko arrazoiak:
a) Hilabete batean hirutan baino gehiagotan huts egitea justifikatu gabe.
b) Prestakuntza-ekintza ez aprobetxatzea.
c) Prestakuntza-ekintza normaltasunez egitea oztopatzea.
d) Begirune edo adeitasun falta irakasleekin, ikaskideekin edo prestakuntza ematen duen entitateko langileekin.
e) Prestakuntza ematen duen entitateko instalazioak eta ekipamenduak behar bezala ez erabiltzea.
f) Prestakuntza ematen duen entitateko funtzionamendu araudian jasotzen den beste edozein.
6.11. Prestakuntza-ekintza justifikatu gabe uzten duten ikasleek ezin izanen dute berriz ere inskribatu, ezta parte hartu ere, Enpleguaren atariko "Enplegurako prestakuntza" atalaren bidez (https://formacion.navarra.es/eu/) zabaldutako beste prestakuntza batean, utzi eta 3 hilabete igaro arte. Kanporatutako ikasleen kasuan, epe hori 12 hilabetekoa izanen da, ikaslea kanporatzen denetik zenbatzen hasita.
6.12. Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak prestakuntza-ekintza kautelaz eteten ahal du, prestakuntza normaltasunez emateko eragin nabarmena duten irregulartasunak atzematen direnean.
6.13. Ikaskuntzaren ebaluazio bat eginen da, prestakuntza teknikoarena eta eraldaketa digital, jasangarritasun eta berdintasun arloetako prestakuntzarena. Ebaluazio hori modu independentean eginen da prestakuntza espezialitate bakoitzean. Parte-hartzaile bat espezialitate batean gai dela jotzeko, espezialitate horretako orduen %75era, gutxienez ere, joan beharko du, eta hura probetxuz gainditu.
7.–Bekak eta laguntzak.
7.1. Prestakuntza-ekintzetan parte hartzen duten langabeak martxoaren 28ko TMS/368/2019 Aginduaren IV. kapituluan ezarritako beken eta laguntzen onuradun izaten ahalko dira, baldin betetzen badituzte arau horretan eta oinarri honetan ezarritako betebehar eta baldintzak. Proiektuaren prestakuntza fasean bakarrik izanen dira aplikatzekoak beka eta laguntza horiek.
Deialdi honetan biltzen diren beka eta laguntzen onuradun izateko, beharrezkoa izanen da inskribatuta egotea, lan eskatzaile gisa, langabezian eta enplegu zerbitzu publikoetan, prestakuntza-ekintza hasten denean.
Beka edo laguntza jasotzeko eskubidea eten eginen da langabezian egoteari uzten dionean.
Bekak eta laguntzak zuzeneko araubidearen arabera emanen dira, irailaren 9ko 30/2015 Legearen 6.5.d) artikuluan ezarritakoari jarraikiz.
Entitate onuradunak langabeei informazioa emanen die eskuratzen ahal dituzten laguntzei eta bekei buruz eta horiek eskuratzeko eskatzen diren betebeharrei buruz, eta bekak eta laguntzak eskatzeko ereduak helaraziko dizkie. Nafarroako Gobernuaren atarian egonen dira eskuragarri (www.nafarroa.eus), tramiteen atalean dagoen deialdiaren fitxan, bekei eta laguntzei buruzko informazioa, aurkeztu beharreko dokumentazioa eta eskaera ereduak.
Langabeek prestakuntza-ekintza bukatu aurretik eskatu beharko dute laguntza edo beka, eta eskatutako dokumentazioa ere orduan aurkeztu beharko dute.
Eskaera horietan jasotako informazioa IRIS aplikazio informatikoaren Beken atalean erregistratu beharko da, erabilgarri badago.
Entitate onuradunak, prestakuntza-ekintza amaitu eta hurrengo egunetik hasita 10 egun naturaleko epean, eskatutako laguntzaren edo bekaren arabera eginiko eskaerak eta dokumentazioa bidaliko dizkio Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuari, beka eta laguntzen eskatzaileen bertaratze-laburpenaren eredu ofizialarekin batera. Laburpenean, bekak eta/edo laguntzak eskatzen dituzten pertsonak bakarrik agertuko dira.
Prestakuntza-ekintzak bi hilabete baino gehiago irauten badu, entitateak tarteko ordainketa bat eskatzen ahalko du. Kasu horretan, parte-hartzaile bakoitzak eskaera bakarra bidali beharko du, eskatutako denboraldiari dagozkion agiriak eta beka eta laguntzen eskatzaileen bertaratze-laburpenak erantsita.
Parte-hartzaileek prestakuntza-saio presentzialetara bertaratu beharra dutenean baino ez da eskubidea izanen bekak eta laguntzak jasotzeko. Hori prestakuntza mistoko edo teleprestakuntzako modalitateetan ere aplikatuko da, eta bekarako eskubidea modu presentzialean joaten diren egunetan bakarrik izanen da.
Nolanahi ere, bekak edo laguntzak eskuratzeko eskubidea galduko da prestakuntza-ekintza bakoitzean hilean hirutan baino gehiagotan huts eginez gero justifikaziorik gabe.
7.2. Laguntza- eta beka-motak.
a) Garraiorako laguntza.
Enplegu-eskarian agertzen den helbidea hartuko da kontuan. Bekak eta laguntzak eskatzeko helbidea ez badator bat enplegu-eskaeran jasotakoarekin, enplegu-eskaerakoa kontuan hartuko da, salbu eta errolda-ziurtagiriaren edo alokairu-kontratuaren bidez egiaztatzen bada ohiko bizilekua beka eta laguntzen eskaeran adierazitako helbidean dagoela. Garraiorako laguntza hauek eska daitezke:
a.1) Hiri-garraio publikoa. Ezarritako tarifa ofizialak aplikatuko dira, eta gehieneko laguntza 1,5 euro izanen da egun eta ikastaro bakoitzeko.
a.2) Hiriarteko garraio publikoa. Eskaerarekin batera garraio-txartel baten kopia aurkeztuko da, gastu erreala justifikatuko duena. Laguntza gehienez 15 euro izanen da bertaratze-egun eta ikastaro bakoitzeko.
a.3) Norberaren ibilgailua. Laguntza bat ordainduko da norberaren ibilgailua erabiltzeagatik, soilik, langabearen ohiko bizilekutik zentrora joateko garraiobide publikorik ez badago, edo garraiobide horrek ordutegi erregular bat ez badu prestakuntza-ekintzarako egokia; organo eskudunak erabakiko du ordutegi hori prestakuntza-ekintzarekin bateragarria den ala ez. Laguntzaren zenbatekoa kilometroko 0,19 euro izanen da, muga honekin: 15 euro bertaratze-egun eta ikastaro bakoitzeko.
b) Mantenurako laguntza.
Goizez eta arratsaldez egiten diren prestakuntza-ekintzetan parte hartzen duten langabeek hartzen ahalko dute mantenurako laguntza hau, baldin eta horixe bada prestakuntza-ekintzaren ohiko ordutegia (eta ez salbuespenezkoa), eta bizilekua ekintza ematen den herritik 20 km-ra baino gehiagora badute. Laguntza horren zenbatekoa 12 euro izanen da ikastaroko egun bakoitzeko.
c) Ostaturako eta mantenurako laguntza.
Laguntza horretarako eskubidea izanen da, garraio sarea dela-eta, joan-etorriak eskolak hasi aurretik eta bukatu ondoren egunero egin ezin direnean eta langabearen bizilekua ekintza ematen den herritik 90 km-ra baino gehiagora dagoenean. Betiere, inguruabar hori Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko organo kudeatzaileak aztertu beharko du. Gehienez ere 33,33 euro hartzen ahalko da egunean kontzeptu horrengatik. Zenbateko horrez gainera, langabeak hasieran eta bukaeran ohiko bizilekutik egiten dituen joan-etorrien zenbatekoa kobratzen ahalko du; gehienez ere 30 euro, biak baturik. Laguntza hori ez da bateragarria izanen norberaren ibilgailuan edo hiriarteko garraioan egindako joan-etorrietarako laguntzarekin.
Ostatuko gastu erreala errentamendu kontratuaren bidez, fakturaren bidez edo froga-balioa duen beste edozein agiriren bidez frogatuko da.
d) Kontziliaziorako laguntza.
Laguntza hau jasotzen ahalko dute 12 urtetik beherako seme-alabak edo mendekotasuna duen senideren bat (2. mailara artekoa) duten langabeek, baldin eta haiekin bizi badira eta OAEAParen %75etik gorako errentarik ez badute.
Ulertuko da betebehar hori betetzen dela baldin familia-unitatea osatzen duten kide guztien errenten baturak, kideen kopuruarekin zatiturik, OAEAParen %75 gainditzen ez badu, martxoaren 28ko TMS/368/2019 Aginduaren 22. artikuluarekin bat.
Kontziliaziorako laguntzaren zenbatekoa eguneko OAEAParen %75ekoa izanen da, ikaslea ikastarora bertaratzen den egun bakoitzeko.
e) Emakumeek prestakuntza-ekintza jakin batzuetan parte hartzeko beka.
Honako lanbide-arlo hauetako prestakuntza-ekintzetan parte hartzen duten emakumeek izanen dute beka hau jasotzeko eskubidea: Nekazaritza; Eraikuntza eta obra zibila; Elektrizitatea eta elektronika; Energia eta Ura; Fabrikazio mekanikoa; Erauzketa industria; Instalatze eta mantentze-lanak; Zurgintza, altzarigintza eta kortxoa; Garraioa eta ibilgailuen mantentze-lanak. Bekaren zenbatekoa 9 euro izanen da prestakuntza-ekintzara bertaratutako egun bakoitzeko.
Pertsona batek egun berean parte hartzen badu Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak enplegurako prestakuntzaren sistemaren barnean diruz lagundutako lanbide-arlo horietako bi prestakuntza-ekintzatan edo gehiagotan, haietako batengatik jasoko du beka hau.
f) Desgaitasuna dutenentzako beka.
Estatuko edo autonomia-erkidegoko dagokion erakundeak egiaztatutako %33ko desgaitasun-maila edo handiagoa dutenek eskatu ahal izanen dute beka hau. Bekaren zenbatekoa 9 euro izanen da ekintzara bertaratutako egun bakoitzeko.
Pertsona batek egun berean Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak diruz lagundutako bi prestakuntza-ekintzatan edo gehiagotan parte hartzen badu enplegurako lanbide-prestakuntzaren sistemaren barnean, haietako batengatik jasoko du beka hau.
g) Genero-indarkeriaren emakumezko biktimendako beka.
Beka hau eskatu ahal izanen dute Nafarroako Gobernuko Delituen Biktimen Arretarako Bulegoak edo erakunde baliokideak egiaztatutako genero-indarkeriaren biktima diren emakumeek. Bekaren zenbatekoa 10 euro izanen da ekintzara bertaratutako egun bakoitzeko.
Pertsona batek egun berean Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak diruz lagundutako bi prestakuntza-ekintzatan edo gehiagotan parte hartzen badu enplegurako lanbide-prestakuntzaren sistemaren barnean, haietako batengatik jasoko du beka hau.
h) Deialdi honetan jasotako programak gauzatu bitartean beste beka- edo laguntza-motaren bat onetsiko balitz, prestakuntzako parte-hartzaileek haien onuradun izaten ahalko lirateke, baldin eta onetsitako beka edo laguntza horren araudian ezarritako betekizunak betetzen badituzte.
8.–Eskaerak, dokumentazioa eta haiek aurkezteko epea.
8.1. Eskaerak elektronikoki aurkeztu behar dira, Nafarroako Gobernuaren atariko (https://www.navarra.es/eu/web/guest/hasiera) tramiteen apartatuko deialdiaren fitxako "Eskaerak aurkeztea" tramitetik, fitxa horretan bertan eskuragarri dagoen eskaera eredu normalizatua erabilita.
8.2. Aurkezten den eskaera bakoitzak prestakuntza- eta enplegu-programa bakar bat izan beharko du.
Entitate berak ezin izanen du finantzaketarik eskatu, deialdi honen kargura, mota bereko prestakuntza programa bat baino gehiago gauzatzeko (3.2 oinarrian zehazten dira mota horiek), salbu eta finantzaketa eskatzen badu 5.2 oinarrian adierazitakoaren arabera.
Entitate batek aurreko paragrafoan ezarritako eskaeren muga betetzen ez badu, aurkeztutako azken eskaera bakarrik hartuko da kontuan.
8.3. Entitate eskatzaileak honako erantzukizunpeko adierazpen hauek egin beharko ditu eskaera sinatzean:
a) Adierazpena, dioena Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluko 2. eta 3. apartatuetan aipatutako egoera bakar batean ere ez dagoela, horrek onuradun izatea galaraziko bailioke.
b) Behar adina instalazio eta giza baliabide badituela dioen adierazpena, irailaren 9ko 30/2015 Legearen 20.3 artikuluan aurreikusitako Prestakuntza Espezialitateen Katalogoko espezialitateen prestakuntza emateko.
c) Helburu bererako eskatu edo jasotako dirulaguntzen gaineko adierazpena.
d) Adierazpena, dioena eskaeran eta harekin batera aurkeztutako dokumentazioan ageri diren informazioa eta datu guztiak egiazkoak direla eta eskatzen den dokumentazioa aurkezten duela.
Eskaera sinatzean hartuko dute indarra adierazpen horiek.
8.4. Eskaerekin batera honako dokumentazio hau aurkeztuko da:
a) Eskaera-orria sinatzen duten pertsonak edo pertsonek pertsona juridiko eskatzailearen izenean jarduteko duten ordezkaritza frogatzen duten agiriak.
b) Erakundeak eskatutako prestakuntza- eta enplegu-programa integratuaren laburpena, memoria eta aurrekontua. Horretarako, eredu arautua bete beharko da, zeina eskura baitaiteke Nafarroako Gobernuaren https://www.navarra.es/eu/hasiera atariko tramiteen apartatuko deialdiaren fitxan.
c) Entitateek prestakuntza eman nahi badute inskribatutako instalazioak ez diren beste batzuetan, horiek erabiltzeko akordioa edo kontratua aurkeztu beharko dute. Akordio edo kontratu hori aurkezten ahalko da eskaera egitean edo diruz lagundutako ekintzaren dibulgazio jarduerak egin aurretik.
d) 10.2 oinarriko berdintasunaren irizpidea frogatzea, hala badagokio.
e) Entitateak ez badu aurretiaz jaso Nafarroako Gobernuaren dirulaguntzarik, kontua erregistratzen ahal du, ordainketa jasotzeko, Foru Administrazioaren ordainketak jasotzeko banku kontuen jakinarazpena eginez. https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/kontuen-eta-ordainketen-kontsulta.
f) Aurreko guztiaz gain, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak espedientea ebazteko beharrezkotzat jotzen duen beste edozein agiri edo informazio osagarri eskatzen ahalko du.
Beste edozein administraziori lehendik aurkeztutako agiriak ez dira berriz aurkeztu beharko. Ondorio horietarako, interesdunak adierazi beharko du zer unetan eta zer administrazio organotan aurkeztu zituen dokumentu horiek, eta Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak elektronikoki lortu beharko ditu bere sare korporatiboen bidez edo kontsulta eginez datu-bitartekotzarako plataformetan edo horretarako gaitutako beste sistema elektroniko batzuen bitartez.
8.5. Eskaerak aurkezteko epea 15 egun naturalekoa izanen da, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
9.–Errekerimenduak, eta tramitera ez onartzea.
9.1. Dirulaguntzarako eskaera aurkeztuta, horrek deialdi honetan aipatzen diren baldintzak betetzen ez baditu, interesdunei errekerimendua eginen zaie akatsak zuzen ditzaten, 10 egun balioduneko epean, errekerimendua jaso eta biharamunetik hasita, eta behar diren informazioak edo agiriak aurkezteko, eta adieraziko zaie halaber, hala egin ezean eskaerari uko egin diotela ulertuko dela eta espedientea artxibatzeko ebazpena emanen dela, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 19.3 artikuluarekin bat.
9.2. Ez dira tramitera onartuko deialdi honetan ezarritako epean aurkezten ez diren eskaerak; horrelakoetan, ez da akatsak zuzentzeko aukerarik izanen, eta artxibatu eginen dira.
10.–Balorazio irizpideak.
10.1. Balorazio irizpideak aplikatzeko, 2023ko ekitaldiko datu kontsolidatuak hartuko dira kontuan.
10.2. Aurkeztutako eskaeren balorazio teknikoa egiteko, honako irizpide hauek hartuko dira kontuan, gehienez ere 130 puntu bitarte:
A) Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren inkestetan lortutako puntuazioa.
Irizpide honetan 15 puntu lortzen ahal dira gehienez.
Baloratuko da zer puntuazio lortzen duen entitate eskatzaileak prestakuntza- eta enplegu-programa integratuetan parte hartu dutenei egindako inkestetan (programa horiek araututa daude Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen uztailaren 28ko 4871E/2023 Ebazpenaren arabera).
Inkesta horietan 3tik 4ra doan puntuazioa hartuko da kontuan. Ezarritako tartearen gutxieneko balioari (3) 0 puntu emanen zaio, eta gehieneko balioari (4), berriz, 15 puntu; hainbanaketa proportzionala eginen da 3tik 4ra doan tartean.
Prestakuntza- eta enplegu-programa integratuen onuradun ez diren entitateei puntuazio hau emanen zaie: prestakuntza- eta enplegu-programa integratuetan parte hartu dutenei egindako inkestetan kontzeptu horrengatik lortutako batez besteko puntuazioaren %75 (programa horiek araututa daude Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen uztailaren 28ko 4871E/2023 Ebazpenaren bidez).
B) Kaudimen finantzarioa.
Irizpide honetan 10 puntu lortzen ahal dira gehienez.
Kalkulua honela eginen da: entitate eskatzaileak prestakuntzaren esparruan edozein administrazio publikotatik lortu dituen dirulaguntzen bolumena zati entitatearen negozio bolumen osoa (bi kasuetan 2023. urtea hartuko da aintzat). Ehunekoa %50 eta %10 bitartean dagoenean, 1-10 tarteari dagokion puntuazioa emanen da modu proportzionalean. Ehunekoa %10 baino txikiagoa denean, 10 puntu emanen dira. Ehunekoa %50 baino handiagoa denean, 0 puntu emanen da.
Entitate baten 2023ko ekitaldiko negozio bolumena 0 bada, ez zaio punturik emanen.
C) Laneratze indizea.
Irizpide honetan 15 puntu lortzen ahal dira gehienez.
Ikasleen balorazioa eginen da, langabeei zuzendutako prestakuntza-ekintzaren iraupenaren gutxienez %75era joan badira (prestakuntza teknikoa eta prestakuntza eraldaketa digitalean, genero zeharkakotasunean eta garapen jasangarrian). Prestakuntza-ekintzak araututa daude Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen uztailaren 28ko 4871E/2023 Ebazpenean.
Laneratze bakoitza prestakuntza- eta enplegu-programa integratu bakarrari egonen da lotuta. Laneratze bakoitzak behin bakarrik jasoko du puntuazioa.
Kalkulua honela eginen da: laneratuen ehunekoa %10 eta %90 bitartean dagoenean, 2-15 tarteari dagokion puntuazioa emanen da modu proportzionalean. Ehunekoa %90 baino handiagoa denean, 15 puntu emanen da. Ehunekoa %10 baino txikiagoa denean, 0 puntu emanen da.
Aurrekoaren ondorioetarako, zera izanen da laneratzea: kontratu edo autoenplegu bidezko laneratzea edo bazkide-langile gisa sartzea kooperatiba batean, lan sozietate batean edo ekonomia sozialaren sektoreko beste forma juridiko batean, prestakuntza entitateak emandako prestakuntza- eta enplegu-programa integratuko prestakuntza espezialitatearen lanbide-arloarekin lotutako lanbideetan, prestakuntza- eta enplegu programa integratua amaitu eta biharamunetik hurrengo 6 hilabetera arte, baldin eta parte-hartzaileak ez badu ikas-ekinezko prestakuntza kontratua sinatu. Parte-hartzaileak ikas-ekinezko prestakuntza kontratu bat sinatu badu, laneratzea egiteko epea kontratu hori amaitu eta biharamunean hasiko da, eta prestakuntza- eta enplegu-programa amaitu eta hurrengo egunetik aurrera 6 hilabete iragandakoan bukatuko da.
Kontratua eginez gero, parte-hartzaileak kontratu bakarrean gutxienez 30 egun kotizatu behar izanen ditu Gizarte Segurantzan. Ez dira zenbatuko kontratu batean edo gehiagotan pilatutako kotizazio egunak.
Kontratuak ez dira baliozkoak izanen baldin eta beharrezkoak badira parte hartzeko edozein enplegu politika aktibotan edo enplegu publikoko programa batean nahiz edozein enplegu politika aktiboren bidez finantzatutako programa batean; salbuespen bakarra izanen dira, azken kasu horri dagokionez, %33ko edo gehiagoko desgaitasun aitortua duten pertsonen kontratuak.
Prestakuntza- eta enplegu-programa integratuen onuradun ez diren entitateei puntuazio hau emanen zaie: prestakuntza- eta enplegu-programa integratuetan kontzeptu horrengatik lortutako batez besteko puntuazioaren %75 (programa horiek araututa daude Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen uztailaren 28ko 4871E/2023 Ebazpenaren bidez).
D) Ikas-ekinezko prestakuntza-kontratuak.
Irizpide honetan 20 puntu lortzen ahal dira gehienez.
Baloratuko dira ikas-ekinezko prestakuntza-kontratuak, prestakuntza- eta enplegu-programa integratuetan eginikoak (programa horiek araututa daude Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen uztailaren 28ko 4871E/2023 Ebazpenaren bidez).
Honela banatuko dira puntuak: lehenik eta behin, 0,5 puntu emanen dira Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak diruz lagundutako ikas-ekinezko prestakuntza-kontratu bakoitzeko hilabeteko. Hilabeteak ez badira osoak, dagokion puntuazio proportzionala emanen da. Ondoren, lortutako puntuak zatituko dira izandako parte-hartzaileen kopurua bider 3 eginda lortutako emaitzarekin. Kontratuen ehunekoa %10 eta %90 bitartean dagoenean, 1-20 tarteari dagokion puntuazioa emanen da modu proportzionalean. Ehunekoa %90 baino handiagoa denean, 20 puntu emanen da. Ehunekoa %10 baino txikiagoa denean, 0 puntu emanen da.
Prestakuntza- eta enplegu-programa integratuen onuradun ez diren entitateei puntuazio hau emanen zaie: prestakuntza- eta enplegu-programa integratuetan kontzeptu horrengatik lortutako batez besteko puntuazioaren %75 (programa horiek araututa daude Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen uztailaren 28ko 4871E/2023 Ebazpenaren bidez).
E) Berdintasuna.
Irizpide honetan 5 puntu lortzen ahal dira gehienez.
Kalkulua honela eginen da:
–Prop.: 5 puntu emanen dira baldin eta, eskaerak aurkezteko epea amaitzean, martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoaren 45. artikuluari jarraikiz berdintasun plan bat prestatu behar ez duten entitateek indarrean eta erregistratuta badute berdintasun plan bat Nafarroako Gobernuaren edo Espainiako Gobernuaren Hitzarmen Kolektiboen, Lan Akordio Kolektiboen eta Berdintasun Planen Erregistroan (3/2007 Lege Organikoa, Gizonen eta Emakumeen Berdintasun Eragingarrirakoa).
–5 puntu emanen dira baldin eta, eskaerak aurkezteko epea amaitzean, martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoaren 45. artikuluari jarraikiz berdintasun plan bat prestatu behar duten entitateek indarrean eta erregistratuta badute berdintasun plan bat Nafarroako Gobernuaren edo Espainiako Gobernuaren Hitzarmen Kolektiboen, Lan Akordio Kolektiboen eta Berdintasun Planen Erregistroan (3/2007 Lege Organikoa, Gizonen eta Emakumeen Berdintasun Eragingarrirakoa), eta, horretaz gain, berdintasun arloko egiaztagiri edo enpresa bereizgarri bat badute, arlo horretan entitate kolaboratzaileak badira, edo antzeko bereizgarri ofizialen bat badute.
F) Eraginkortasuna dirulaguntzaren kudeaketan.
Irizpide honek 5 puntuko balorazioa izanen du.
Baloratuko da zenbateko eraginkortasunez kudeatu diren prestakuntza- eta enplegu-programa integratuak gauzatzeko emaniko dirulaguntzak (prestakuntza-ekintzak araututa daude Nafar Lansare Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari gerentearen uztailaren 28ko 4871E/2023 Ebazpenean araututakoaren arabera).
Emandako dirulaguntzaren %90 gutxienez gauzatu duten entitateei 5 puntu emanen zaizkie. Uko partzialen kasuan, dagokion deialdian ezarritako epean gertatu badira, gauzatze maila kalkulatzeko, uko egitearen ondotik ateratzen den dirulaguntzaren zenbatekoa hartuko da erreferentziatzat.
Kalkulua honela eginen da: ordaindutako dirulaguntza zati emandako dirulaguntza.
G) Prestakuntza- eta enplegu-programa integratua gauzatu bitartean kontratatzeko konpromiso gehigarria.
Irizpide honetan 20 puntu lortzen ahal dira gehienez.
Baloratuko da prestakuntzan ebaluazio positiboa jaso duten ikasleak kontratatzea, baldin eta kontratazioaren gutxieneko %50 gainditzen bada.
Egiten den kontratu bakoitza prestakuntza- eta enplegu-programa integratu bakarrari egonen da lotuta. Entitate eskatzaileak egiten duen kontratu bakoitzak behin bakarrik jasoko du puntuazioa.
Kalkulua honela eginen da:
–Prestakuntza- eta enplegu-programa integratua gauzatu bitartean programaren parte den lanbide-arloarekin lotutako lanbideetan egiten den kontratu bakoitzeko: 4 puntu.
H) Lanaldi osoko kontratu mugagabeak egitea prestakuntza- eta enplegu-programa integratua gauzatu bitartean, edo programa integratua gauzatu bitartean eginiko aldi baterako kontratuak lanaldi osoko eta mugagabe izatera aldatzea.
Irizpide honetan 40 puntu lortzen ahal dira gehienez.
Prestakuntza- eta enplegu-programa integratua gauzatu bitartean egiten diren kontratuetan (lanaldi osokoak eta mugagabeak), baloratuko da ikasleek prestakuntzan ebaluazio positiboa jaso izana.
Aldi baterako kontratua aldatzean, baloratuko da aldatzea ikasle hauen kontratua: prestakuntzan ebaluazio positiboa jaso dutenena eta prestakuntza- eta enplegu-programa integratua gauzatu bitartean kontratatu dituztenena (kontratua gutxienez 3 hilabetekoa eta lanaldi osokoa izan beharko da, edo horren lanaldi partzialeko baliokidekoa, egunean %50eko gutxieneko lanaldikoa).
Egiten den kontratu edo aldaketa bakoitza prestakuntza- eta enplegu-programa integratu bakarrari egonen da lotuta. Entitate eskatzaileak egiten duen kontratu edo aldaketa bakoitzak behin bakarrik jasoko du puntuazioa.
–Prestakuntza- eta enplegu-programa integratua gauzatu bitartean egiten den lanaldi osoko kontratu mugagabe bakoitzeko eta lanaldi osorako kontratu mugagabeetara egiten den aldaketa bakoitzeko, prestakuntza- eta enplegu-programa integratuari dagokion lanbide-arloarekin lotutako lanbideetan: 2 puntu.
Kontratatutako pertsona emakumezkoa bada: 3,33 puntu.
Lanbide-arlo batzuetan segregazio horizontal bat dago, eta emakumeak haietan ez direlako behar adina. Honako hauek dira, zehazki: Nekazaritza; Eraikuntza eta Obra Zibila; Elektrizitatea eta Elektronika; Energia eta Ura; Fabrikazio Mekanikoa; Erauzketa Industria; Instalatze eta Mantentze Lanak; Zurgintza, Altzarigintza eta Kortxoa; Garraioa eta Ibilgailuen Mantentze Lanak. Hori dela eta, arlo horietako prestakuntza- eta enplegu-programa integratuetan parte hartzen duten emakumeak kontratatzea lehenetsiko da:
–Prestakuntza- eta enplegu-programa integratua gauzatu bitartean egiten den lanaldi osoko kontratu mugagabe bakoitzeko eta lanaldi osorako kontratu mugagabeetara egiten den aldaketa bakoitzeko, prestakuntza- eta enplegu-programa integratuari dagokion lanbide-arloarekin lotutako lanbideetan, betiere lanbide-arlo hori aurreko paragrafoan aipatutakoren bat baldin bada: 5 puntu.
10.3. Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak emandako dirulaguntza erabili beharko da prestakuntza- eta enplegu-programa integratuak gauzatzeko (uztailaren 28ko 4871E/2023 Ebazpenaren bidez daude araututa). Hori egin ezean, honako zehapen hauek aplikatuko dira:
–Onartutako prestakuntza orduen %10era arteko ez-gauzatzeak: zehapenik ez.
–Onartutako prestakuntza orduen %10etik gorako ez-gauzatzeak: 0-10 tarteari dagokion puntuazioa kenduko da, proportzioan.
Kalkulua honela eginen da: gauzatutako prestakuntza orduak zati onartutako prestakuntza orduak.
10.4. Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak prestakuntza- eta enplegu-programa integratuak gauzatzeko emandako dirulaguntza gauzatzean ez-betetzerik egonez gero, aintzat hartuko dira eskaera bakoitzaren azken ebaluazioa egiteko, ebazpen honen II. eranskinean adierazitakoari jarraikiz: uztailaren 28ko 4871E/2023 Ebazpena; izan ere, hori da programa integratuak arautzen dituen ebazpena.
10.5. Balorazio teknikoaren ondorioetarako, ezin izanen da aldaketarik egin aurkeztutako agirietan behin eskaerak aurkezteko epea bukatutakoan.
11.–Adjudikaziorako irizpideak.
11.1. Dirulaguntzak emateko, aurkeztutako eskaeren artean dirulaguntzak eskuratzeko baldintzak betetzen dituztenak alderatuko dira, horien artean lehentasun ordena ezartze aldera, 10. oinarrian ezarritako balorazio irizpideekin bat. Deialdian erabilgarri dagoen kreditua gainditu gabe, laguntzak esleituko zaizkie 11.2 oinarrian ezarritako gutxieneko puntuak gainditu, eta bertan ezarritako irizpideak aplikatuta balorazio handiena lortzen dutenei.
Lehenik eta behin, desgaitasuna duten pertsonei zuzendutako prestakuntza- eta enplegu-programa bat esleituko da.
Esleipena, lehenik eta behin, desgaitasuna duten pertsonendako prestakuntza- eta enplegu-programak gauzatzeko dirulaguntza eskatu duten entitateei eginen zaie.
Nafarroako edozein udalerritan egiten ahalko da.
Bigarrenik, ordena honetan, eskualdeko prestakuntza programak esleituko dira, muga hauekin:
–Altsasuko eskualdea: programa bat.
–Agoizko eskualdea: programa bat.
–Doneztebeko eskualdea: programa bat.
–Lizarrako eskualdea: programa bat.
–Lodosako eskualdea: programa bat.
–Tafallako eskualdea: programa bat.
–Tuterako eskualdea: bi programa.
Horrez gain, Tuterako eskualdeko programei dagokienez, entitate bakoitzeko programa bat egiten ahalko da, gehienez ere.
Eskualdeko programak dira enplegu agentziei esleitutako herrietan ematen direnak hasieratik bukaerara.
Eskualdeko programak esleitzean, lehendabizi eskualdeko programa bakar bat bai, baina eskualdekoa ez den bakar bat eskatu ez duten entitateei emanen zaie, gero eskualdeko programa bat baino gehiago bai, baina eskualdekoa ez den bakar bat eskatu ez dutenei, eta, bukatzeko, eskualdekoa ez den programa bat eskatu dutenei.
Eskualdeko lehen esleipen hori egin ondoren esleitu gabeko eskualdeko prestakuntza- eta enplegu-programak badaude, hasiera batean dirulaguntzarik jaso ez duten gainerako eskualdetako programak lagunduko dira diruz, aurreikusitako 8 prestakuntza- eta enplegu-programak agortu arte edo eskualdeko eskaerak agortu arte. Hurrenkera honen arabera esleituko dira: Tutera, Tafalla, Lizarra, Lodosa, Altsasu, Doneztebe eta Agoitz.
Balizko txanda bakoitzean programa bakarra esleituko da eskualde bakoitzeko.
Azkenik, eskualdekoak ez diren prestakuntza- eta enplegu-programak esleituko dira.
Eskualdekoak ez diren programak izanen dira Iruñeko enplegu agentziei lotutako herrietan erabat ematen direnak.
Onuradun izanen da eskualdekoak ez diren prestakuntza- eta enplegu-programa integratu gutxien duen entitate eskatzailea. Esleitutako eskualdekoak ez diren prestakuntza- eta enplegu-programa integratu kopuru bera izanez gero, onuradun izanen da entitate eskatzaileen artean eskualdekoak ez diren programa gutxien dituen lanbide-arloa barne hartzen dituen entitatea.
Azken esleipen hori egin eta gero aurrekontu erabilgarririk gelditzen bada, hasieran dirulaguntzarik jaso ez duten programak esleituko dira, aurrekontu erabilgarria edo eskaerak agortu arte, hurrenkera honen arabera:
–Eskualdeko prestakuntza- eta enplegu-programak, ordena honen arabera: Tutera, Tafalla, Lizarra, Lodosa, Altsasu, Doneztebe eta Agoitz. Balizko txanda bakoitzean programa bakarra esleituko da eskualde bakoitzeko.
–Desgaitasuna duten pertsonendako prestakuntza- eta enplegu-programak.
11.2. Baldintza hau betetzen duten eskaerak soilik izanen dira onuradunak: eskatutako programa motan, kasua bada, eskualdeko programak eta eskualdekoak ez direnak bereizita, balorazio handiena lortu duen entitatearen puntuazioaren %50 gutxienez lortzea.
Programak diruz lagunduko dira baldin eta aurrekontu erabilgarria behar adinakoa baldin bada eskatutako dirulaguntzaren %30 gutxienez finantzatzeko.
Aurrekontu erabilgarria eskatutako dirulaguntzaren %30 gutxienez finantzatzeko nahikoa ez denean, aurrekontu hori gehituko zaio, kasua bada, beste prestakuntza programa batzuk finantzatzeko erabilgarri dagoen zenbatekoari, aurreko atalean ezarritako baldintzen arabera.
Hurrengo esleipen prozesuetan, zegokiena baino zenbateko gutxiagoko esleipena jaso duten prestakuntza- eta enplegu-programek izanen dute lehentasuna. Kasu horretan, esleipen berria emandako prestakuntza programa gisa zenbatuko da, txanda bakoitzeko prestakuntza programa bateko muga, aurreko atalean ezarritakoa, betetzeari dagokionez.
11.3. Puntuazioan berdinketarik bada, ondoko irizpide hauek aplikatuko dira hori hausteko, lehentasun hurrenkera honen arabera:
–Puntuazio altuena balorazio irizpide honetan: Prestakuntza- eta enplegu-programa integratua gauzatu bitartean eginiko lanaldi osoko kontratu mugagabeak.
–Puntuazio altuena balorazio irizpide honetan: Prestakuntza- eta enplegu-programa integratua gauzatu bitartean kontratatzeko konpromiso gehigarria.
–Eskaera erregistroan sartzeko hurrenkera kronologikoa.
11.4. Baldin entitate onuradunak 2025eko urriaren 31 baino lehen, Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez, uko egiten badio emandako dirulaguntzari, hurrengo deialdien baloraziorako erreferentzia gisa hartuko dira uko egitearen ondotik ateratzen diren datuak, balorazio irizpideetan besterik adierazi ezean.
11.5. Kobratzeko eskubidea galtzeagatik edo dirulaguntzari espresuki uko egiteagatik liberatutako kopuruak erabiltzen ahalko dira hasiera batean dirulaguntzarik jaso ez zuten entitateei dirulaguntza emateko, puntuazioaren araberako hurrenkeran eta beste deialdi baten beharrik gabe. 11.1 oinarrian jasotako prestakuntza- eta enplegu-programen arteko lehentasun ordena mantenduko da.
12.–Organo eskudunak eta laguntzak emateko prozedura.
12.1. Deialdi honetan jasotako dirulaguntzak norgehiagokako araubideari jarraikiz emanen dira, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 17. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoaren arabera.
12.2. Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea da deialdi honen xedeko eskaerak ebazteko eskumena duen organoa.
12.3. Laguntzak emateko prozeduraren instrukzioa Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Lanbide Gaitasunak Garatzeko Zerbitzuari dagokio.
12.4. Eskaerak baloratzeko ebaluazio batzorde bat eratuko da, kide hauek osatua:
a) Batzordeko burua: Lanbide Gaitasunak Garatzeko Zerbitzuko zuzendaria.
b) Batzordeko kideak: Lanbide Gaitasunak Garatzeko Zerbitzuko bi teknikari; horietako bat batzordeko idazkaria izanen da.
Ebaluazio batzordeak txosten loteslea eginen du. Bertan, deialdian ezarritako irizpideekin bat, eskaeren ebaluazioaren emaitza zehaztuko da zerrenda batean, puntuazio handienetik puntuazio txikienera ordenatuta.
12.5. Instrukzio organoak, ebaluazioaren emaitza ikusirik, ebazpen proposamen bat eginen du, eta Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileari bidaliko dio ebatz dezan.
12.6. Prozedura ebatzi eta jakinarazteko epea sei hilabetekoa izanen da gehienez, eskaerak aurkezteko epea amaitu eta biharamunetik hasita. Epe hori ebazpenik jakinarazi gabe bukatzen bada, ezetsitzat joko da eskaera.
13.–Entitate onuradunen betebeharrak.
13.1. Deialdi honetan eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean eta aplikatzekoak diren gainerako arauetan ezarritako betebeharrak ukatu gabe, entitate onuradunek betebehar hauek ere izanen dituzte:
a) "Datu pertsonalen tratamendurako arduradunaren hitzarmena" dokumentua ekartzea. Nafarroako Gobernuaren atariko tramiteen katalogoko deialdiaren fitxan dago (https://www.navarra.es/eu/hasiera).
Sinatuta bidali behar da sgestionf@navarra.es helbidera, diruz lagundutako prestakuntza hasi aurretik.
b) Ikasleei honako hauen gaineko informazioa ematea: prestakuntzaren hedadura; eskubideak eta betebeharrak; eta, halakorik bada, aurreikusitako kontratuen oinarrizko baldintzak.
c) Dirulaguntza emateko oinarri den prestakuntza-programa egitea, deialdi honetako baldintza eta betekizun formal eta materialen arabera, baita eman beharreko dirulaguntza zehazteko oinarri izan ziren onarpen baldintzen arabera ere.
d) Deialdi honetan jasotako edozein jarduketatara joateak dakartzan arriskuak estaltzea, barne hartuta baimendutako bisitetarako irteerak eta in itinere joan-etorriak. Estaldura hori bermatzeko, frankiziarik gabeko poliza bat kontratatu beharko da, edo, hori ezean, haren berme gutuna. Honako estaldura hauek izanen dituzte, gutxienez: edozein istripu izanda ere, mediku, farmazia eta ospitaleko arreta (joan-etorriak edozein lokomozio-bide hartu beharko du barne), heriotzagatiko gutxieneko 36.000 euroko kalte-ordaina eta ezintasun iraunkorragatiko gutxieneko 72.000 euroko kalte-ordaina (biak ala biak istripu bat egon bada).
e) Irakasleei hilero ordainsaria ordaintzea.
f) Entitate onuradunak emanen dio parte-hartzaile bakoitzari ebaluazio positiboarekin gainditutako prestakuntzaren diploma. Agiri hori Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak emanen du, IRIS aplikazioaren bidez.
g) Prozeduraren instrukzio fasean behar den informazioa eta dokumentazioa aurkeztea; prestakuntza gauzatzea eta dirulaguntza justifikatzea Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak ezarritako formatu, epe eta bideak erabilita; eta kontrol organo eskudunen eskura edukitzea parte-hartzaileek prestakuntza-ekintzetan parte hartu dutela frogatzen duten agiriak, behar bezala sinatuak, bai eta haien ikaskuntzaren ebaluazio kontrolak eta egindako prestakuntza jardueraren erregistroak ere, prestakuntza teleprestakuntza modalitatean eman bada.
h) Aurreko deialdietan emandako eta ordaindutako diru zenbatekoen itzulketak egin edo, hala badagokio, bermatu izana, baldin eta itzulketa hori betearazpen bidera jo aurreko erreklamazioaren bitartez edo itzulketa egin beharrari buruzko ebazpenaren bitartez eskatu bazaio, eta ebazpen irmo bat baldin badago, salbu eta egintza eten bada.
i) Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuari jakinaraztea diruz lagundutako jarduerak finantzatzen dituzten beste dirulaguntza, laguntza, sarrera edo baliabide batzuk hartu direla, harturiko funtsen aplikazioa justifikatu baino lehen. Diru-sarrera horiek bateraezinak dira xede bereko dirulaguntzarekin. Beraz, harturiko zenbatekoan gutxituko da dirulaguntza.
j) Nafarroako Foru Ogasunarekiko tributu betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea.
k) Kontabilitate bereizia edo kontabilitate kode egokia eramatea, diruz lagundutako jarduerarekin egindako transakzio guztiei dagokienez, eta kontabilitateko datuak erregistratu eta biltegiratzeko sistema informatizatua izatea.
l) Dirulaguntzaren xede den jarduera egin dela eta jasotako funtsak erabili direla frogatzen duten agiriak gordetzea, gutxienez 4 urteko epean, egiaztatzeko eta kontrolatzeko jarduketen ondorioetarako. Epe hori zenbatuko da entitate onuradunak aipatu frogagiriak aurkezteko ezarritako epea bukatzen denetik hasita.
Epe hori iragan gabe haien jarduera eten edo bertan behera uzten duten entitateek, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuari igorri beharko diote aipatu dokumentazioaren kopia, dirulaguntzaren frogagiriak aurkezteko betebeharra galarazi gabe.
m) Oinarri honetan berariaz ezarri ez den orotan, bete beharko dira Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak, enplegurako lanbide-prestakuntzaren gaineko araudiak eta aplikagarri diren gainerako arauek ezarritako betebeharrak.
Jarduerak osorik edo partez gauzatzeko hirugarren pertsona fisiko edo juridikoekin kontratu bat sinatzen den kasuetan, entitate onuraduna ez da aipatu diren betebeharretatik salbuetsita egonen.
13.2. Gardentasun betebeharrak:
13.2.1. Entitate eta pertsona juridiko onuradunek gardentasun betebeharra dute, hain zuzen ere, Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen 12.4 artikuluan ezarrita dagoena, baldin eta 20.000 eurotik gorako laguntzak edo dirulaguntzak jasotzen badituzte urtebetean Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargura, edo jasotako laguntzak edo dirulaguntzak urteko haien diru-sarrera guztien %20 edo gehiago badira, eta gutxienez 5.000 eurora iristen badira.
Horretarako, inguruabar horiek dituzten entitate eta pertsona juridiko onuradunek, dirulaguntza emateko ebazpena jakinarazi eta hilabeteko epean, foru lege horren 12.4 artikuluan aipatzen den informazioa aurkeztu beharko dute, entitatearen legezko ordezkariak sinatuta:
a) Entitatearen gobernu, administrazio eta zuzendaritza organoen osaera.
b) Organo horiek osatzen dituzten kargudunen zerrenda eta dedikazio araubidea.
c) Entitateak aurreko urtean kargudun bakoitzari ordaindutako ordainsari gordinak eta gainerako diru konpentsazioak, kontzeptuka banakatuta. Sortu berriak diren entitateen kasuan, informazioa izanen da haien aurrekontuetan edo plan ekonomiko-finantzarioan jasotakoa.
d) Entitate onuradunaren azken urteko kontuen kopia.
Atal honetan ezarritako mugak gainditzen diren jakiteko, batuko dira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak eta haren erakunde publikoek urte naturalean emandako dirulaguntza guztien kopuruak.
Urte batean baino gehiagotan ordaintzen diren dirulaguntzen kasuan, aurrekontuko ekitaldi bakoitzean emandako kopurua zenbatuko da, ez guztizko batura.
Informazio hori ez da eman beharrik izanen baldin hura Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Gobernu Irekiaren atariko web-orrian argitaratuta badago.
13.2.2. Entitate eta pertsona juridiko onuradunek ez badute gardentasun betebeharra bete beharrik, aurreko ataleko inguruabarrak gertatzen ez direlako, horren gaineko adierazpen bat aurkeztu beharko dute hilabeteko epean, dirulaguntza emateko ebazpena jakinarazten denetik hasita.
13.2.3. Aurreko bi ataletan xedatutako gardentasun betebeharrak betetzeko, aipatu dokumentazioa igorri beharko da Nafarroako Gobernuaren atariko (https://www.navarra.es/eu/hasiera) tramiteen apartatuko deialdiaren fitxan dagoen "Gardentasunari buruzko adierazpena" tramitearen bidez.
Betebehar hori bete ezean, ez da ordainduko emandako dirulaguntza, ezta aurrerakinak edo ordainketa partzialak ere, eta kasua bada, kobratutako zenbatekoak itzuli egin beharko dira, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 35.1 c) artikuluan ezarritakoari jarraikiz.
13.2.4. Aurrekoa galarazi gabe, errekerimendua eginez gero, erakunde onuradun guztiak behartuak daude unitate kudeatzaileari behar den informazio guztia ematera hamar eguneko epean, frogatzeko betetzen dituztela Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen II. tituluan jasotako gardentasun betebeharrak.
Errekerimenduan emandako epea bukatzen bada eskatutakoa bete gabe, aipatu arauan ezarritako isunak eta zehapenak ezartzea erabakitzen ahalko da, interesdunari ohartarazpena egin ondoren eta entzunaldia emanda. Zenbatekoa zehazteko, ez-betetzearen astuntasuna eta proportzionaltasunaren printzipioa hartuko dira kontuan.
13.3. Kontratazioa betetzeari dagokion betebeharra.
13.3.1. Entitate onuradunek justifikatu beharko dute lan-kontratu bat sinatzea eskaintzeko betebeharra; kontratua prestakuntza- eta enplegu-programa integratuaren lanbide-arloarekin lotutako lanbideetako batean izan beharko da, eta prestakuntza amaitzean ebaluazio positiboa jaso duten pertsona guztiei eskaini beharko zaie.
Hala badagokio, eskainitako kontratuari uko egitea aurkeztu beharko da, entitate onuradunak eta parte-hartzaileak sinatuta.
13.3.2. Entitate onuradunek justifikatu beharko dute gutxienez parte-hartzaileen %50 nahitaez kontratatzeko konpromisoa betetzen dutela. Gainera, justifikatu beharko dute kontratatzeko konpromiso gehigarria, "Kontratatutako ikasleen zerrenda" izeneko dokumentuan ezarritakoari jarraikiz (eskuragarri dago deialdiaren fitxan).
13.3.3. Honako baldintza hauek izanen ditu gutxienez parte-hartzaileen %50 nahitaez kontratatzeko konpromisoak eta kontratatzeko gehigarriko konpromisoak (prestakuntza- eta enplegu-programa integratua gauzatu beharrekoak):
a) Kontratuak entitate onuradunek edo beste entitate batzuek egiten ahalko dituzte, baldin eta ondoko apartatuan jasotako betekizunak betetzen badituzte betiere.
b) Enpresa pribatuek, langile autonomoek edo profesional elkargokideek, aipatu betebehar eta konpromisoak bere gain hartzen badituzte, jarduera ekonomiko bat gauzatu beharko dute; pertsona fisiko edo juridikoak izaten ahalko dira, ondasun-erkidegoak, sozietate zibilak, irabazi-asmorik gabeko erakundeak edo aldi baterako enpresa-elkarteak.
c) Prestakuntza- eta enplegu-programa integratuaren lanbide-arloarekin lotutako lanbideetan eginen dira kontratuak, eta prestakuntzan ebaluazio positiboa jaso duten parte-hartzaileak kontratatuko dira.
d) Kontratuak egiteko epea prestakuntza- eta enplegu-programa integratuaren prestakuntzaren bigarren egunean hasiko da, eta prestakuntza hori amaitu eta biharamunetik aurrera hilabete iragandakoan bukatuko da. Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak epe hori luzatzeko baimena ematen ahal du, bukatu aurretik, entitateak eskaera arrazoitua egiten badu, eta, betiere, prestakuntza- eta enplegu-programa integratua amaitu aurretik egiten badira kontratuak.
e) Kontratuak, ahal dela, lanaldi osokoak eta mugagabeak izanen dira, edo, bestela, gutxienez 3 hilabetekoak eta lanaldi osokoak izan beharko dira, edo lanaldi partzialean, horren iraunaldi baliokidekoak, gutxienez egunean %50eko lanaldia izanik.
f) Aurreko apartatuan adierazitako aldi baterako kontratazioa kontratu bakar batean egin beharko da.
g) Kontratu mugagabetzat hartuko dira honako hauek, baldin eta d) apartatuan jasotako epeetan egiten badira:
–Ikasleak kooperatiba bateko, lan-sozietate bateko edo gizarte-ekonomiako beste edozein forma juridikotako bazkide langile gisa sartzea, hori egiaztatzen duen dokumentazioa aurkeztuta.
–Langile autonomoen araubide berezian alta emanda dauden eta dagozkien kuotak gutxienez 6 hilabetez ordaindu dituzten pertsonak, betiere baldin eta gutxienez 3 hilabeteko kuotak prestakuntza- eta enplegu-programa integratua gauzatzeari badagozkio.
–Aldizkako kontratu finkoa duen pertsona kontratatzea, baldin eta gutxienez 3 hilabeteko jardunaldia izan badu, lanaldi osokoa edo horren lanaldi partzialeko baliokidekoa, egunean %50eko gutxieneko lanaldia izanik, prestakuntza- eta enplegu-programa integratua gauzatu bitartean.
h) Pertsona bat hiru hilabetez edo gehiagoz kontrataturik egon dela joko da baldin eta autonomoen araubide berezian alta emanda egon bada, eta dagozkion kuotak ordaindu baditu 3 hilabetez gutxienez ere, betiere d) apartatuan jasotako epeetan egin badu hori dena eta kuota horiek prestakuntza- eta enplegu-programa integratua gauzatu bitarteko hilabeteei badagozkie.
i) Enpresaren eta parte-hartzailearen artean sinatutako kontratu mota indarrean dagoen ordenamendu juridikoan jasotako edozein izaten ahalko da, baldin eta horietarako baldintzak betetzen badira. Halaber, gutxieneko soldata izanen da indarrean dagoen lanbide arteko gutxieneko soldatan ezarritakoa, edo aplikatzekoa den hitzarmen kolektiboan adierazitakoa.
j) Ez dira baliozkoak izanen kontratu zehatz batzuk; hain zuzen ere, beharrezkoak direnak edozein enplegu politika aktibotan edo enplegu publikoko programa batean nahiz edozein enplegu politika aktiboren bidez finantzatutako programa batean parte hartzeko; salbuespen bakarra izanen dira, azken kasu horri dagokionez, %33ko edo gehiagoko desgaitasun aitortua duten pertsonen kontratuak.
k) Ikasleek kontratuari uko egiteak ez du justifikatuko ez betetzea nahitaezko kontratazio ehunekoa, %50ekoa, ez eta kontratatzeko konpromiso gehigarria ere ez betetzea, non eta, azken kasu horretan, ez den kontratatzeko moduko beste ikaslerik.
l) Kontratatzeko konpromiso gehigarria bete dela joko da baldin eta kontratuak oinarri honetan adierazitakoaren arabera egiten badira, eta kontratatzeko konpromisoaren atalean lortutako puntuak badakartzate, baloratutako kontratuekin bat etorri ala ez.
m) Kontratu horiek Gizarte Segurantzaren kotizaziorako pizgarri edo onurez baliatzen ahalko dira, edo kasuan kasuko kontratuagatik legozkiokeen bestelako laguntzez, horrelako pizgarri edo onurak arautzen dituen araudiaren arabera.
13.3.4. Honako baldintza hauek izanen dituzte prestakuntza- eta enplegu-programa integratua gauzatu bitartean lanaldi osoko kontratu mugagabea betetzeak, eta prestakuntza-eta enplegu-programa integratua gauzatu bitartean aldi baterako kontratua lanaldi osoko kontratu mugagabera aldatzeko konpromisoak:
a) Kontratuak entitate onuradunek edo beste entitate batzuek egiten ahalko dituzte, baldin eta ondoko apartatuan jasotako betekizunak betetzen badituzte betiere.
b) Enpresa pribatuek, langile autonomoek edo profesional elkargokideek, aipatu betebehar eta konpromisoak bere gain hartzen badituzte, jarduera ekonomiko bat gauzatu beharko dute; pertsona fisiko edo juridikoak izaten ahalko dira, ondasun-erkidegoak, sozietate zibilak, irabazi-asmorik gabeko erakundeak edo aldi baterako enpresa-elkarteak.
c) Prestakuntza- eta enplegu-programa integratua gauzatu bitartean egiten diren lanaldi osoko kontratu mugagabeen kasuan, prestakuntza- eta enplegu-programa integratuaren lanbide-arloarekin lotutako lanbideetan eginen dira kontratuak, eta prestakuntzan ebaluazio positiboa jaso duten parte-hartzaileak kontratatuko dira.
Prestakuntza- eta enplegu-programa integratua gauzatu bitartean egiten diren aldi baterako kontratuak lanaldi osoko kontratu mugagabera aldatzeko konpromisoa badago, prestakuntza- eta enplegu-programa integratuaren lanbide-arloarekin lotutako lanbideetan eginen dira kontratuak, eta prestakuntzan ebaluazio positiboa jaso duten parte-hartzaileak kontratatuko dira. Kontratuen gutxieneko iraupena 3 hilabetekoa izanen da, lanaldi osoan, edo lanaldi partzialean baliokidea den denboraz, egunean gutxieneko %50eko lanaldia izanik.
d) Lanaldi osoko kontratu mugagabea eginez gero prestakuntza- eta enplegu-programa integratua gauzatu bitartean, kontratuak egiteko epea prestakuntza- eta enplegu-programa integratuaren prestakuntzaren bigarren egunean hasiko da, eta prestakuntza hori amaitu eta hurrengo egunetik aurrera hilabete iragandakoan bukatuko da. Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak epe hori luzatzeko baimena ematen ahal du, bukatu aurretik, entitateak eskaera arrazoitua egiten badu, baldin eta prestakuntza- eta enplegu-programa integratua amaitu aurretik kontratu bat egiten bada, gutxienez 3 hilabetekoa eta lanaldi osokoa, edo horren lanaldi partzialeko baliokidekoa, egunean %50eko gutxieneko lanaldikoa.
Prestakuntza- eta enplegu-programa integratua gauzatu bitartean aldi baterako kontratua lanaldi osoko kontratu mugagabera aldatzeko konpromisoa izanez gero, kontratuak egin beharko dira aldi baterako kontratua amaitu eta biharamunetik hasita prestakuntza- eta enplegu-programa integratua amaitu eta hurrengo egunetik aurrera hilabete igarotzen den arte. Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak epe hori luzatzeko baimena ematen ahal du, bukatu aurretik, entitateak eskaera arrazoitua egiten badu.
e) Lan kontratuek lan araudia bete beharko dute.
f) Lanaldi osoko kontratu mugagabetzat hartuko dira honako hauek, baldin eta d) apartatuan adierazitako epeetan gauzatzen badira:
–Ikasleak kooperatiba bateko, lan-sozietate bateko edo gizarte-ekonomiako beste edozein forma juridikotako bazkide langile gisa sartzea, hori egiaztatzen duen dokumentazioa aurkeztuta.
–Langile autonomoen araubide berezian alta emanda dauden eta dagozkien kuotak gutxienez 6 hilabetez ordaindu dituzten pertsonak.
g) Ez da lanaldi osoko kontratu mugagabetzat hartuko aldizkako zerbitzu finkoak egiteko kontratu mugagabea.
h) Ez dira baliozkoak izanen kontratu zehatz batzuk; hain zuzen ere, beharrezkoak direnak edozein enplegu politika aktibotan edo enplegu publikoko programa batean nahiz edozein enplegu politika aktiboren bidez finantzatutako programa batean parte hartzeko; salbuespen bakarra izanen dira, azken kasu horri dagokionez, %33ko edo gehiagoko desgaitasun aitortua duten pertsonen kontratuak.
i) Baliozkoa izanen da, halaber, aldi baterako kontratua lanaldi osoko kontratu mugagabera aldatzea, baldin eta kontratua sinatu duen entitatea ez bada hasiera batean gutxienez 3 hilabeteko eta lanaldi osoko kontratua sinatu zuena (edo horren lanaldi partzialeko baliokideko kontratua, egunean %50eko gutxieneko lanaldikoa).
j) Ikasleek kontratuei uko egiteak ez du justifikatuko lanaldi osoko kontratu mugagabeak ez egitea, ezta aldi baterako kontratua lanaldi osoko kontratu mugagabera aldatzeko konpromisoa ere, salbu eta ez bada kontratatzeko ikasle gehiagorik geratzen.
k) Lanaldi osoko kontratu mugagabeak egiteko eta aldi baterako kontratua lanaldi osoko kontratu mugagabera aldatzeko konpromisoa betetzat joko dira, baldin eta oinarri honetan jasotako baldintzei jarraikiz eginiko kontratuek atal horretan lortutako adina puntu badute, aintzat hartu gabe baloratutako kontratuekin bat egiten duten edo ez.
l) Kontratu horiek Gizarte Segurantzaren kotizaziorako pizgarri edo onurez baliatzen ahalko dira, edo kasuan kasuko kontratuagatik legozkiokeen bestelako laguntzez, horrelako pizgarri edo onurak arautzen dituen araudiaren arabera.
14.–Prestakuntza gauzatzea eta haren hasiera jakinaraztea.
14.1. Prestakuntza- eta enplegu-programa integratuak garatzeko eta gauzatzeko, beteko da lan esparruko enplegurako lanbide-prestakuntzaren sistema arautzen duen araudian ezarritakoa.
14.2. IRIS aplikazio informatikoaren bidez jakinaraziko da prestakuntza- eta enplegu-programa integratuen hasiera, hasi baino 2 egun natural lehenago, gutxienez ere.
Hasieraren berri eman ondoren ekintza aldatu edo bertan behera utziz gero, prestakuntza hasteko ezarritako data baino lehenago jakinarazi beharko zaio Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuari, salbu eta tokia, eguna nahiz ordutegia aldatzea edo ekintza eten eta berriz hastea eragin duten arrazoiak justifikatuta badaude eta garaiz aurreikusi ezinak badira, edo ekintza hasi ondoren gertatzen bada.
Baldin ezarritako epeetan jakinarazten ez bada prestakuntza- eta enplegu-programa integratua hasiko dela, ez egintzat joko da dirulaguntzaren likidazio ekonomikoari dagokionez, non eta ez den jakinarazi ezinbesteko arrazoiengatik, arrazoi horiek behar bezala frogaturik daudela eta gorabehera horiek gertatzean komunikatu izan badira.
14.3. Prestakuntza-ekintza hasi ondoren ikaspostu hutsik badago edo norbaitek bere tokia uzten badu, beste pertsona batzuk sartzen ahalko dira prestakuntzan, baldin eta prestakuntzak irauten duen denboraren %25 gainditu ez bada.
14.4. Prestakuntza entitateak IRIS aplikazio informatikoan erregistratu beharko du prestakuntza-ekintzan parte hartzen duten pertsona guztien zerrenda, aurreko atalean adierazitako epe berberetan. Baliozkotzat joko dira prestakuntzaren %25 gainditzen den eskola egunera arte (egun hori barne) egindako informazio erregistroak.
14.5. Prestakuntza- eta enplegu-programa integratua hasi ondoren, entitate onuradunek prestakuntzaren jarraipenaren dokumentazioa bete beharko dute, "Prestakuntza- eta enplegu-programa integratuen dokumentuen taula" izeneko dokumentuan adierazitako epe eta moduan. Dokumentua Nafarroako Gobernuaren atariko tramiteen katalogoko deialdiaren fitxan dago, "Oinarrizko informazioa", "Aurkeztu beharreko dokumentazioa" ataletan (https://www.navarra.es/eu/hasiera).
15.–Gastu diruz lagungarriak.
Entitate onuradunak bete beharko du erreferentziako araudian xedatutakoa, berdin dirulaguntzaren justifikazioa eta ordainketa modulu ekonomikoen bidez egin ala ez.
16.–Dirulaguntzaren justifikazioa eta ordainketa.
16.1. Dirulaguntzaren justifikazioa eta ordainketa prestakuntza- eta enplegu-programa bakoitzeko eginen da, eta moduluka akreditatuko da. Modulu ekonomikoen zenbatekoa IV. eranskinean dago zehaztuta.
16.2. Entitate onuradunek ez dute kontabilitatean edo merkataritzan garrantzia duten liburu, erregistro eta agiriak aurkeztu beharrik, ez eta egindako gastuak justifikatzeko bestelako dokumentaziorik ere. Hala ere, jasotako funtsen aplikazioaren frogagiriak gorde beharko dituzte, agiri elektronikoak barne, egiaztatze eta kontrol jarduketen xede izan daitezkeen bitartean, bai eta hori eskatzen duen beste edozein legezko betebeharri erantzuteko ere.
16.3. Dirulaguntzaren azken justifikazioa aurkeztu baino lehen, entitateak honako hauek eskatzen ahalko ditu:
a) Dirulaguntzaren aurrerakinak, baldin entitate onuradunak funtsen hornidura behar duela frogatzen badu, eta bat etorrita Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezarritakoarekin. Horretarako, agiri hauek aurkeztu beharko ditu:
–Diruzaintzako fluxuen aurreikuspenen gaineko ziurtagiria, entitateak egina.
–Diruz lagundutako jarduera finantzatzeko eskatu edo eskuratu diren maileguen zerrenda, banku entitateen ziurtagiriak gehituta.
–Funtsen beharra dagoela dioen txostena, non adieraziko baitira entitateak une horretan dituen banku-kontuen saldoak.
–Funts horniduren beharra frogatzen duen beste formularen bat.
Prestakuntza- eta enplegu-programa integratua hasi aurretik, ordainketa aurreratua ezartzen ahalko da, zeina izanen baita, gehienez ere, hura gauzatzeko eman den zenbateko osoaren %25ekoa. Era berean, ordainketa aurreratu bat aurreikus daiteke, beste %35 gehienez, programa integratuaren hasiera egiaztatu ondoren. Halaber, onuradunak eskaturik, aurrerakin bakar bat ordaintzen ahalko da, emandako zenbatekoaren %60 gehienez, programa integratuaren hasiera egiaztatu ondoren.
b) Justifikazio partzialaren bidez ordaintzea. Entitate onuradunak "Aurrerakinaren edo ordainketa partzialaren eskaera" agiria aurkeztu beharko du. Entitateak justifikatutako zenbatekoa ordainduko da, ez besterik.
Aurrerakinaren eta justifikazio partzialarekin egindako ordainketaren baturak ez du inola ere gaindituko guztira emandakoaren %60; gainerako %40a diruz lagundutako jarduera bukatu, justifikatu eta egiaztatu ondoren pagatuko da.
16.4. Dirulaguntzaren azken likidazioa egiteko, honako justifikazio agiri hauek aurkeztu beharko ditu entitate onuradunak Nafarroako Gobernuaren atariko (https://www.navarra.es/eu/hasiera) tramiteen apartatuan deialdiaren fitxan dagoen "Ordainketak eta likidazioak" tramitearen bidez:
1. Justifikazioko memoria ekonomiko bat, gutxienez honako hauek jasoko dituena:
a) Entitate onuradunaren egiaztapena edo, horrelakorik ez bada, adierazpen bat egindako unitate fisikoen kopuruari buruz:
–Prestakuntza teknikoa, eta eraldaketa digital, jasangarritasun eta berdintasun arloetako prestakuntza: prestakuntza-ekintzak eta prestakuntza orduak amaitzen dituzten parte-hartzaileak.
–Zeharkako konpetentziak garatzearen arloan: egindako jardueren xehetasuna, parte hartu duten ikasleak eta ordu kopurua.
–Kontratuak eta laneratzea (kontratuak bilatzea) kudeatzea: entitate bakoitzak eginiko orduen zehaztapena.
–Lagun egiteko jarduketen arloan: egindako jarduketen xehetasuna, parte hartu duten ikasleak eta ordu kopurua.
–Kontrataziorako pizgarrien arloan: eginiko kontratuen, ikasleen eta kontratu kopuruaren xehetasunak. Kontratua bidali beharko da, baldin eta eskatutako dirulaguntza 1.500 euro baino gehiago bada pertsonako eta lanaldi osoko kontratuko, edo horren lanaldi partzialeko baliokideko egunean %50eko gutxieneko lanaldiko, edo baldin eta Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak eskatzen badu.
b) Dirulaguntzaren zenbatekoa, jardueren datuetan eta oinarri arautzaileetako moduluetan oinarriturik kalkulatua.
c) Diruz lagundutako jarduera finantzatu duten bestelako dirulaguntzen edo diru-sarreren azalpena, bakoitzaren zenbatekoa eta jatorria adierazita.
Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak egiaztatuko ditu ikasleen bertaratze-orduak, memoria ekonomikoan aurkeztutako informazioa kontrastatuz IRIS aplikazio informatikoan jasotako informazioarekin eta programa integratuan parte hartu duten ikasleek sinatutako bertaratze-orriekin.
2. Prestakuntza-ekintzaren kalitatea ebaluatzeko txosten bat, 17.2 oinarrian adierazten den bezala.
Txosten hori IRIS aplikazio informatikoaren bitartez aurkeztu beharko da.
16.5. Dirulaguntza justifikatzeko epea hilabetekoa izanen da, justifikatu beharreko programa bukatu eta biharamunetik hasita.
Dagokion dokumentazioa aurkezten bada aurreko paragrafoan adierazitako gehieneko justifikazio epea –hots, hilabete– iraganda, likidatu beharreko gehieneko dirulaguntzaren zenbatekoari penalizazioa aplikatuko zaio, zehazki %1eko penalizazioa eguneko, %20ra arte gehienez ere.
Dirulaguntza justifikatzeko ezarritako epea iragaten bada aurreko apartatuetan adierazitako agiriak aurkeztu gabe, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak entitate onuradunari eskatuko dio agiri horiek aurkez ditzala, 15 eguneko epean. Epe hori luzaezina izanen da. Epe horietan justifikaziorik ez aurkezteak berekin ekarriko du justifikatu gabeko gastu eta ordainketak kobratzeko eskubidea galtzea edo 19. oinarrian ezarritako itzulketa-prozedura hastea.
16.6. Justifikatutako gastua ez bada iristen aurreratutako edo justifikazio partzialaren bidez ordaindutako zenbateko osora, bidezkoa izanen da frogagiri bat aurkeztea erakusteko diru-sarrera bat egin dela Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren alde, aurreratutako edo justifikazio partzialaren bidez ordaindutako zenbatekoaren eta justifikatutako zenbatekoaren arteko aldea adinakoa. Diru-sarrera horren bitartez entitate onuradunak uko egiten dio laguntza zati horri.
16.7. Aurkeztutako frogagiriak egiaztatuta, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak espedientea bukatzeko eta likidatzeko ebazpena emanen du, 3 hilabeteko gehieneko epean, dokumentazio hori aurkeztu eta biharamunetik hasita. Hala badagokio, errekerimendua eginen du justifikatu gabeko zenbatekoak edo dirulaguntzaren baldintzekin bat etortzen ez direnak itzultzeko. Kasu horietan dagozkion berandutze-interesak aplikatuko dira, azken ordainketaren egiazko datatik likidazio ebazpenaren egunera arte doan epearen gainean kalkulatuta.
16.8. Dirulaguntza zehazte aldera, joko da ikasleek prestakuntza amaitu dutela baldin eta prestakuntza-ekintzaren iraupenaren %75era joan badira, gutxienez ere (barnean izanen dira digitalizazioko orduak, garapen jasangarrikoak eta genero-zeharkakotasunekoak).
16.9. Justifikazioaren ondorioetarako, langabeen kasuan prestakuntza-ekintza bukatu dutela ulertuko da baldin eta ekintza bertan behera utzi behar izan badute lana aurkitzeagatik, bai eta egiaztatutako gaixotasunagatik edo istripuagatik baja hartu badute ere. Aipatutako kasuetan bukatutzat joko da baldin eta, gutxienez ere, prestakuntza jarduketaren %25 egin bada.
Ezin izanen dira 15 egun natural baino gehiago igaro langabeak prestakuntza-ekintza uzten duen egunetik kontratua hasten duen egunera arte.
16.10. Baldin prestakuntza orduen %25 eman ondoren ekintzak bertan behera uzten badira aurreko apartatuan ezarritakoez bestelako arrazoiengatik, prestakuntza-ekintzak hasi dituzten parte-hartzaileen kopuruaren %15era arteko desbideratzeak onartuko dira, prestakuntza-ekintza bakoitzeko.
Prestakuntza hasi denetik %25eko aldiaren barruan ikasgelara joan diren pertsona guztiek hasi dutela joko da.
Dirulaguntzak justifikatzeari begira prestakuntza-ekintza bukatu duten pertsonak nor diren zehazteko oinarri honetan ezarritakoa ez da aplikatuko eskuratutako konpetentzia profesionalak ebaluatu eta egiaztatzearen ondorioetarako, bat etorrita abuztuaren 3ko 694/2017 Errege Dekretuaren 7. artikuluan ezarritakoarekin.
16.11. Zeharkako konpetentziak garatzeko jarduketetan, laneratzea (kontratuak bilatzea) eta kontratuak kudeatzeko eta lagun egiteko jarduketetan, 5.1 oinarrian zehaztutako zenbatekoak aplikatuko dira jarduketa horiek egiten dituen parte-hartzaile bakoitzeko.
17.–Dirulaguntzaren kontrola, ebaluazioa eta jarraipena egiteko plana.
17.1. Parte-hartzaileek prestakuntza- eta enplegu-programa integratuen kalitatea ebaluatuko dute. Ebaluazio hori IRIS aplikazio informatikoan eskuragarri dagoen kalitatea ebaluatzeko galdetegiaren bidez eginen da. Prestakuntza entitateak galdetegi hori emanen die parte-hartzaileei, prestakuntza-ekintza bukatu aurretik.
17.2. Galdetegiak betetzeko eta entregatzeko epea bukatu ondoren, IRIS aplikazio informatikoak lortutako erantzunen batezbestekoak eta ehunekoak tabulatu eta kalkulatuko ditu.
Erakunde onuradunek, galdetegien emaitzak aztertuta eta prestakuntza-prozesuaren beste alderdi batzuk kontuan hartuta, 16.4.2 oinarrian aipatutako kalitate-ebaluazioaren txostena bete beharko dute IRIS aplikazio informatikoan, balorazioarekin eta, hala badagokio, hartutako neurriekin.
17.3. Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak jarraipen eta kontrolerako jarduketa hauek egiten ahalko ditu:
a) Denbora errealeko jarduketak. Atal honetan sartzen da prestakuntza jardueraren jarraipena egitea ematen den tokian bertan, jarduera egin bitartean, ebidentzia fisikoak eta testigantzak bilduz, prestakuntzaren arduradunak, ikasleak eta irakasleak elkarrizketatuz, honako hauen gaineko egiaztapen teknikoa egiteko asmoz: prestakuntza-ekintza nola egiten den, edukiak, parte-hartzaileen benetako kopurua, instalazioak eta baliabide pedagogikoak. Horrez gainera, begiratuko da ea argitalpenetan eta bestelako hedabideetan adierazi den jarduerak Nafarroako Gobernuak finantzatu dituela.
b) Ex post jarduketak. Prestakuntza-ekintzak bukatu ondoren egiten ahalko dira. Entitate onuradunei, prestakuntzaren arduradunei, ikasleei eta irakasleei elkarrizketak eginen zaizkie, froga fisikoak, lekukotzak eta agiriak jaso eta, beste batzuen artean, honako hauen gaineko egiaztapen teknikoa egiteko:
–Prestakuntza- eta enplegu-programa integratuak gauzatu diren.
–Parte-hartzaileen benetako kopurua zein izan den.
–Parte-hartzaileei prestakuntzaren ziurtagiria edo diploma eman zaien.
–Irakasleei ordaindu zaien.
Horretarako, entitate onuradunei edozein dokumentazio eskatu edo kanpoko auditoretza egiten ahalko zaie, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren iritziz lan horiek betetzeko bidezkoa bada.
Kontrolerako ekintza horien ondorioz ez-betetzeak daudela ikusiz gero, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak entitateei eskatuko die ez-betetzeak sortu dituzten egoerak zuzentzeko.
Ez-betetzeak kontuan hartzen ahalko dira hurrengo urteetako deialdien balorazioan.
18.–Azpikontratazioa.
18.1. Entitate onuradunek ezin izanen dute hirugarren entitateekin azpikontrataziorik egin esleitutako prestakuntza jarduera gauzatzeko. Ondorio horietarako, ez da azpikontrataziotzat hartuko irakasleak kontratatzea. Irakasleak kontratatzea aipatzen denean, pertsona fisikoak kontratatzea baizik ez dela ulertzen da. Halaber, ez da azpikontrataziotzat hartuko entitate onuradunak berak diruz lagundutako jarduera gauzatzeko bere gain hartu behar dituen bestelako gastuak kontratatzea. Ebaluazioa eta kontrola ez dira prestakuntza jardueratzat hartzen, eta, horrenbestez, hirugarren entitate batek egin ditzake.
18.2. Entitate onuradunak baliabideak izan beharko ditu diruz lagundutako jardueraren plangintza eta koordinazio eginkizunetarako eta, nolanahi ere, jarduera gauzatzeko erantzukizun guztia hartuko du administrazio publikoaren aurrean. Hala hark nola kontratistak ziurtatu beharko dute jarraipen eta kontrol organismoen eginkizunak egoki betetzen direla.
19.–Ez-betetzeak eta dirulaguntzen itzulketa.
19.1. Ez baldin badira betetzen deialdi honetan eta aplikatu beharreko gainerako arauetan ezarritako betebeharrak eta laguntza emateko ebazpenean ezarritako baldintzak, dirulaguntza osorik edo partez kobratzeko eskubidea galduko da, eta, aldez aurretik bidezko den itzulketa-prozeduraren ondoren, jasotako dirulaguntza osorik edo partez itzuli beharko da, bidezko berandutze-interesak eta guzti (ordainketa egiten denetik itzulketa egin beharra dagoela erabakitzen den egunera artekoak).
Orobat, entitate onuradunak ia osorik betetzen baditu dagozkion betebeharrak eta frogatzen badu bere eginbeharrak betetzeko jarrera garbia duela, proportzionaltasun-printzipioari jarraituz zehaztuko da itzuli edo ordaindu beharreko zenbatekoa, ikusita dirulaguntza emateko ezarritako baldintzetatik zenbat eta noraino bete diren. Ez-betetzeak Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 14.1.p) artikuluan ezarritakoaren arabera mailakatuko dira.
19.2. Aurreko atalean aipatutako ez-betetzeak honako irizpide hauen arabera zehaztuko dira:
a) Dirulaguntza eman zen helburuei dagokienez edo justifikazioaren betebeharrari dagokionez ez-betetzea erabatekoa bada, emandako dirulaguntzaren %100 itzuli beharko da. Era berean, joko da ez-betetzea erabatekoa izan dela ez baldin badira bete diruz lagundutako jardueraren helburuen %25, zeinak neurtuko baitira prestakuntza- eta enplegu-programa integratua gauzatzeko eman den dirulaguntzaren adierazlearen bidez.
b) Dirulaguntza eman zen helburuei dagokienez edo justifikazioaren betebeharrari dagokionez ez-betetzea partziala bada, emandako dirulaguntzaren zati bat itzuli beharko da. Aurreko paragrafoan aipatutako adierazlea %25etik %100era bitarte bete bada, ez-betetzearena adinako ehunekoa kenduko zaio dirulaguntzari, baldin eta gastuak behar bezala justifikatu badira.
c) Lan-kontratu bat sinatzea eskaintzeko betebeharra ez betetzean, likidatu beharreko gehieneko dirulaguntza murriztuko da, edo, hala badagokio, likidatu beharreko gehieneko dirulaguntzaren zati bat itzuli beharko da, edo, hala behar izanez gero, jada likidatutako dirulaguntzaren zati bat itzuli beharko da. Murriztu edo itzuli beharreko kopurua zein den zehazteko, kalkulatuko da dirulaguntzaren zer zati dagokien lan-kontratu bat sinatzea eskaini ez zaien parte-hartzaileei, eta zenbateko horren %50 kenduko zaio likidatu beharreko gehieneko dirulaguntzari.
d) Gutxienez parte-hartzaileen %50 nahitaez kontratatzeko konpromisoa ez betetzean, likidatu beharreko gehieneko dirulaguntza murriztuko da, edo, hala badagokio, jada likidatutako dirulaguntzaren zati bat itzuli beharko da. Murriztu edo itzuli beharreko kopurua zein den zehazteko, kalkulatuko da dirulaguntzaren zer zati dagokien kontratatu ez diren parte-hartzaileei, eta zenbateko horren %50 kenduko zaio likidatu beharreko gehieneko dirulaguntzari.
Ez-betetzea zehaztearen ondorioetarako, ez dira kontuan hartuko kontratatutako pertsonen borondatezko bajak, ezta bidezko kaleratzeak ere. Halaber, ez da kontuan hartuko frogaldia gainditu ez izana.
e) Eskaeran jasotako kontratatzeko konpromiso gehigarria, dirulaguntza emateko baloratu dena, betetzen ez bada, likidatu beharreko gehieneko dirulaguntza murriztuko da, edo, behar denean, jada likidatutako dirulaguntzaren zati bat itzuli beharko da. Murriztu edo itzuli beharreko zenbatekoa zehazteko, kontratatzeko konpromiso gehigarriaren atalean lortutako baina gauzatu gabeko puntuak entitatearen azken baloraziotik zer ehuneko diren kalkulatuko da, eta ehuneko hori aplikatuko zaio likidatu beharreko gehieneko dirulaguntzari.
Ez-betetzea zehaztearen ondorioetarako, ez dira kontuan hartuko kontratatutako pertsonen borondatezko bajak, ezta bidezko kaleratzeak ere. Halaber, ez da kontuan hartuko frogaldia gainditu ez izana.
f) Ez betetzea prestakuntza- eta enplegu-programa integratua gauzatu bitartean egiten diren kontratuak, lanaldi osokoak eta mugagabeak, edo programa integratua gauzatu bitartean eginiko aldi baterako kontratuak, lanaldi osoko eta mugagabe izatera aldatutakoak. Horiek eskaeran jasota egonen dira eta dirulaguntza emateko baloratuko da. Ondorioz, ez-betetzeak likidatu beharreko gehieneko dirulaguntza murriztea ekarriko du, edo, hala badagokio, jada likidatutako dirulaguntzaren zati bat itzultzea. Murriztu edo itzuli beharreko zenbatekoa zehazteko, lanaldi osoko kontratu mugagabearen atalean lortutako baina gauzatu gabeko puntuak entitatearen azken baloraziotik zer ehuneko diren kalkulatuko da, eta ehuneko hori aplikatuko zaio likidatu beharreko gehieneko dirulaguntzari.
Ez-betetzea zehaztearen ondorioetarako, ez dira kontuan hartuko kontratatutako pertsonen borondatezko bajak, ezta bidezko kaleratzeak ere. Halaber, ez da kontuan hartuko frogaldia gainditu ez izana.
19.3. Dirua itzultzeko prozedura ofizioz abiatuko da, dirua itzuli beharra dakarren kasuren bat gertatu dela ikusten den unetik (oinarri arautzaile hauetan eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 35. artikuluan ezarrita dauden kasuak).
19.4. Itzuli beharrak ez du galarazten Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean "Dirulaguntzen arloko arau-hauste eta zehapen administratiboei" buruz ezarritakoa.
20.–Datuen babesa.
20.1. Erakunde eskatzaileek eta erakunde onuradunek komunikazioetan ematen duten informazioa datuak babesteari buruz indarra duen araudiaren mende egonen da.
20.2. Entitate eskatzaileen ordezkari diren pertsona fisikoen eta diruz lagundutako jardueretan parte hartzen duten pertsonen identifikazio datuak fitxategi informatikoetan sartuko dira, bidezkoak diren ondorioetarako, eta, horri dagokionez, interesdunak Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamenduan eta Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan oro har aitortzen diren eskubideez baliatzen ahalko dira. Aipatu erregelamendua datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzkoa da, eta 95/46/EE Zuzentaraua indargabetzen du. Zehazki, entitate onuradunen erantzukizuna izanen da aipatutako EBren Erregelamenduaren 13. artikuluan ezartzen den informazioa ematea diruz lagundutako jardueran parte hartzen duten pertsonei.
21.–Aplikatu beharreko araudia.
Oinarri hauetan ezarrita ez dagoen orotan, honako hauetan xedatutakoa aplikatuko da: 30/2015 Legea, irailaren 9koa, Lan arloko enplegurako lanbide-heziketaren sistema arautzen duena; 694/2017 Errege Dekretua, uztailaren 3koa, irailaren 9ko 30/2015 Legea garatzen duena; 818/2021 Errege Dekretua, irailaren 28koa, Enplegu Sistema Nazionalean enplegua aktibatzeko programa komunak arautzen dituena. Aplikagarri izanen dira, orobat: Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legea; Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legea; Gardentasunari, Informazio Publikoa Eskuratzeari eta Gobernu Onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legea, eta arlo honetan aplikatzekoa den beste edozein arauzko xedapen. Era berean, aplikatzekoak izanen dira Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragingarrirako martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoa eta Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzko apirilaren 4ko 17/2019 Foru Legea.
22.–Dirulaguntzen publizitatea.
22.1. Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 15. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak publiko eginen du zer dirulaguntza eman duen Nafarroako Gobernuaren tramiteen apartatuko deialdiaren fitxan (https://www.navarra.es/eu/hasiera); deialdia, eta dirulaguntzak zer aurrekontu kreditu eta programari egozten zaizkion adieraziko da, baita entitate onuraduna, emandako zenbatekoa eta dirulaguntzaren xedea ere.
Datu horiek, orobat, Estatuko Administrazioko Kontu-hartzailetza Nagusiak argitaratuko ditu bere web-orrian, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 20.8 artikuluan xedatutakoarekin bat.
Entitate onuradunek berariaz aipatu behar dute Nafarroako Gobernuaren eta Laneko eta Ekonomia Sozialeko Ministerioaren finantzabidea informazio, argitalpen, material didaktiko eta ziurtagiri guztietan, baita zerbitzuak eta ekintzak egiten diren toki guztietan ere.
Horretarako, Nafarroako Gobernuaren logotipoa lehentasunezko toki batean agertu beharko da, eta ezin izanen da inola ere izan entitate sustatzailearena edo antolatzailearena baino txikiagoa. Kasu guztietan, otsailaren 12ko 8/2020 Foru Dekretuan deskribatutako ezaugarri teknikoak errespetatuko dira. Foru dekretu horren bidez aldatu zen urtarrilaren 27ko 4/2016 Foru Dekretua, Nafarroako Gobernuaren sinbolo ofiziala eta haren erabilera arautzen dituena.
22.2. Entitate onuradunak deialdi hau jakinarazi eta zabaltzeko erabiltzen dituen dokumentazio, publizitate, irudi edo material guztietan, hizkuntzaren erabilera ez-sexista egin beharko da, emakumeak diskriminatzen dituen edozein eredu edo estereotipo sexista baztertu, eta berdintasun balioetan, presentzia orekatuan eta rolen eta genero identitateen aniztasunean oinarritutako irudia sustatu.
23.–Errekurtsoak.
Pertsona edo entitate interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute oinarri arautzaile hauen aurka eta haien aplikazioaren ondoriozko egintzen aurka, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita, bat etorrita Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 122.1 artikuluan eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.3 artikuluan xedatutakoarekin. Errekurritutako egintza berariazkoa ez bada, noiznahi jartzen ahalko da gora jotzeko errekurtsoa, isiltasun administratiboaren ondorioak hasi eta biharamunetik aurrera.
II. ERANSKINA.–PENALIZAZIOEN ARAUBIDEA, EZ-BETETZEEN KASUAN APLIKATU BEHARREKOA
Aurkitutako ez-betetzeen kasuan aplikatu beharreko penalizazioen araubide hau ezartzen da, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak, deialdi honen oinarri arautzaileetan ezarritakoari jarraikiz, egiten dituen jarraipen eta kontrol jarduketen esparruan:
1) Ez-betetzeengatiko penalizazioa deialdiaren baremoan eta likidatu beharreko gehieneko dirulaguntzari lortutako puntu kopuru osoaren %40ra artekoa izan daiteke gehienez, honako mailaketari jarraikiz:
–Ez-betetze arin bakoitzagatik: %1eko penalizazioa.
–Ez-betetze astun bakoitzagatik: %15eko penalizazioa.
–Ez-betetze oso astun bakoitzagatik: %20ko penalizazioa.
2) Aipatutako ez-betetzeak metagarriak izanen dira, eta, guztiak batuta, penalizazioa ezin da sekula izan deialdiaren baremoan lortutako puntu kopuru osoaren %40 baino gehiago.
3) Aurkitutako gabeziak zuzenduz gero, 1) puntuan ezarritako penalizazioa %50 murriztuko da.
4) Hauek izanen dira ez-betetze arinak:
–Onartutako pertsonen eskaerarik ez izatea.
–Emandako material didaktikoaren hartze-agiririk ez izatea.
–Ez jakinaraztea prestakuntza jardueran izandako aldaketak, egunei, ordutegiei, emateko lekuei, irakasleei edo tutoreei dagokienez.
5) Hauek izanen dira ez-betetze astunak:
–Irakasleei ez ordaintzea deialdian zehaztutakoarekin bat.
–Ikasleen aseguruaren estaldura nahikoa ez izatea.
–Kontratatutako aseguruari dagokion aldia nahikoa ez izatea.
–Bertaratze-kontrolaren orriak ez bidaltzea egunero Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzura.
–Ikasleei gai kalifikazioa ematea prestakuntza espezialitatearen %75era bertaratu gabe.
–Hilean justifikatu gabeko hiru hutsegite baino gehiago egin dituzten ikasleei prestakuntza-ekintzan jarraitzeko aukera eman izana.
6) Hauek izanen dira ez-betetze oso astunak:
–Ikasleek asegururik ez izatea.
–Bertaratze-kontroletan ikasleen sinadura faltsuak egotea.
–Bat ez etortzea jatorrizko sinadurak eta Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren gordailura bidalitakoak.
III. ERANSKINA.–LANBIDE-ESPARRUAK
LANBIDE ESPARRUA | LANBIDE ARLOA | LSN-11 | ESKUALDEAK |
Administrazioa | Administrazioa eta Kudeaketa | 3613: Zuzendaritzako eta administrazioko laguntzaileak | Iruña, Tutera, Tafalla, Lizarra, Agoitz, Doneztebe, Lodosa |
4309: Administrariak, jendeari arreta eman behar ez diotenak, beste epigrafe batzuetan sailkatu gabeak | |||
4412: Harreragileak (hoteletakoak izan ezik) | |||
4500: Jendeari arreta emateko administrariak, beste epigrafe batzuetan sailkatu gabeak | |||
4122: Industria arloko administrariak (ekoizpenerako laguntza) | |||
Nekazaritzako elikagaiak | Elikagaien Industriak | 9700: Manufakturako industrietako peoiak | Tutera, Tafalla, Altsasu, Lodosa |
8160: Elikagaiak, edariak eta tabakoa fabrikatzeko makinetako langileak | |||
7701: Abere-hiltzaileak eta haragi industrietako beharginak | |||
7705: Fruta eta ortuarien kontserbagileak eta alkoholik gabeko edariak egiteko langileak | |||
Nekazaritza eta abeltzaintza. | Nekazaritza | 9511: Nekazaritzako peoiak (salbu baratze, berotegi, haztegi eta lorategietan) | Tutera, Lodosa, Tafalla |
9512: Nekazaritzako peoiak baratze, berotegi, haztegi eta lorategietan | |||
9520: Abeltzaintzako peoiak | |||
9530: Nekazaritza eta abeltzaintzako peoiak | |||
Biltegia | Merkataritza eta Marketina | 5220: Denda eta biltegietako saltzaileak | Iruña, Tutera, Tafalla, Lizarra |
9811: Salgaietako garraioko peoiak eta zamaketariak | |||
8333: Orga jasotzaileen langileak | |||
4121: Hornikuntza eta inbentario kontrolerako langileak | |||
Barra eta jantokia | Ostalaritza eta Turismoa | 5120: Soldatapeko zerbitzariak | Iruña, Tutera, Tafalla, Lizarra, Agoitz, Doneztebe, Altsasu, Lodosa |
Metal- eta PVC-arotzeria | Fabrikazio Mekanikoa | 71321013: Aluminio, metal eta PVC arotzak* 71321024: Metal-, aluminio- eta PVC-arotzeria muntatzaileak* | Iruña, Tutera, Tafalla, Lizarra, Agoitz, Doneztebe, Altsasu, Lodosa |
Sukaldea | Ostalaritza eta Turismoa | 5110: Soldatapeko sukaldariak | Iruña, Tutera, Tafalla, Lizarra, Agoitz, Doneztebe, Altsasu, Lodosa |
9310: Sukaldeko laguntzaileak | |||
9320: Janari lasterren prestatzaileak | |||
Merkataritza | Merkataritza eta Marketina | 5220: Denda eta biltegietako saltzaileak | Iruña, Tutera, Altsasu |
5300: Merkatariak, denda-jabeak | |||
5210: Denda eta biltegietako ataleko buruak | |||
5500: Kutxazainak eta txartel-saltzaileak (salbu bankuak) | |||
5420: Telemarketineko operadoreak | |||
3510: Merkataritzako agente eta ordezkariak | |||
Eraikina | Eraikuntza eta Obra Zibila | 7199: Beste epigrafe batzuetan sailkatu gabeko eraikuntzako egitura-obretako beste langile batzuk | Iruña, Tutera, Tafalla, Agoitz, Doneztebe, Altsasu, Lodosa |
9602: Eraikinen eraikuntzako peoiak | |||
7121: Igeltseroak | |||
7199: Eraispenetan espezializatutako beharginak | |||
9601: Herri-lanetako peoiak | |||
9601: Errepide, presa eta antzekoen mantentze-lanetako peoiak | |||
7191: Eraikinen mantentzaileak | |||
7111: Hormigoizko obraratze lanetako kofratzaile eta beharginak | |||
7131: Arotzak (ebanistak salbu) | |||
7231: Margotzaileak eta papereztatzaileak | |||
7122: Harginak, harri trontzalariak, zizelkariak eta grabatzaileak | |||
Elektrizitatea | Elektrizitatea eta Elektronika | 75101015: Eraikinetako eta etxebizitzetako instalatzaile argiketariak* 75101024: Industriako instalatzaile argiketaria* 75101033: Instalatzaile argiketariak, oro har* | Iruña, Tutera, Tafalla, Lizarra, Agoitz, Doneztebe, Altsasu, Lodosa |
Iturgintza | Instalazioa eta Mantentze-lanak | 7221: Iturginak | Iruña, Tutera |
7223: Hodi instalatzaileak, obra publikoan | |||
7250: Hozte- eta klimatizazio-sistemen mekanikari instalatzaileak | |||
Manufaktura industria | Fabrikazio Mekanikoa | 8121: Metalak eskuratu eta eraldatzeko instalazioetako langileak | Iruña, Tutera, Tafalla, Agoitz, Altsasu |
8201: Makina mekanikoen mihiztatzaileak | |||
8202: Ekipamendu elektriko eta elektronikoetako mihiztatzaileak | |||
8209: Beste epigrafe batzuetan sailkatu gabeko muntatzaileak eta mihiztatzaileak | |||
9700: Manufakturako industrietako peoiak | |||
7323: Makina-erreminten doitzaileak eta beharginak | |||
Lorezaintza | Nekazaritza | 6120: Baratze, berotegi, haztegi eta lorategietako langile kualifikatuak | Iruña, Tutera |
9512: Nekazaritzako peoiak baratze, berotegi, haztegi eta lorategietan | |||
Garbiketa | Gizarte eta Kultur Zerbitzuak eta Komunitatearentzako Zerbitzuak | 9100: Etxeetako garbitzaileak | Iruña, Tutera, Tafalla, Lizarra, Agoitz, Doneztebe, Altsasu, Lodosa |
9443: Kale-garbitzaileak | |||
7295: Eraikinen fatxaden eta tximinien garbitzaileak | |||
9210: Bulego, hotel eta antzeko beste establezimenduetako garbitzaileak | |||
9229: Bestelako garbitzaileak | |||
Ibilgailuen Mantentze-lanak | Garraioa eta Ibilgailuen Mantentze-lanak | 7401: Ibilgailu motordunen mekanikariak eta doitzaileak | Iruña, Lizarra, Lodosa |
7403: Nekazaritzako eta industriako makinen mekanikariak eta doitzaileak | |||
7232: Margotzaileak manufaktura-industrietan | |||
7313: Txapista eta galdaragileak | |||
Eraikinak mantentzea | Instalazioa eta Mantentze-lanak | 7191: Eraikinen mantentzaileak | Iruña, Tutera |
5833: Eraikinetako etxezainak | |||
7521: Ekipo elektrikoen mekanikariak eta konpontzaileak | |||
Mekanizazioa eta elektromekanikako mantentze-lanak | Fabrikazio Mekanikoa | 7403: Nekazaritzako eta industriako makinen mekanikariak eta doitzaileak | Iruña, Tutera, Tafalla, Lodosa |
7521: Ekipo elektrikoen mekanikariak eta konpontzaileak | |||
7531: Ekipo elektrikoen mekanikariak eta konpontzaileak | |||
7323: Makina-erreminten doitzaileak eta beharginak | |||
7313: Txapista eta galdaragileak | |||
7322: Erreminten fabrikazioko langileak, mekanikari-doitzaileak, modelogileak, matrizegileak eta antzekoak | |||
Harrera | Ostalaritza eta Turismoa | 4422: Hoteletako harreragileak | Iruña, Tutera |
4411: Erabiltzaileari informazioa emateko langileak | |||
Soldadura | Fabrikazio Mekanikoa | 7312: Soldatzaileak eta oxiebakitzaileak | Tafalla, Lizarra, Altsasu |
Garraioa | Garraioa eta Ibilgailuen Mantentze-lanak | 8432: Soldatapeko kamioi gidariak | Iruña, Tutera, Altsasu, Lodosa |
8431: Gidariak, kamioien jabeak | |||
Garraioa eraikuntzan | Eraikuntza eta Obra Zibila | 83321052: Garabi gidari/operadoreak kamioian* 83321063: Garabi finkoko gidari/operadoreak, oro har* 83321074: Garabi mugikorreko gidari/operadoreak* | Iruña, Tutera, Tafalla, Lizarra, Agoitz, Doneztebe, Altsasu, Lodosa |
(*) Betetzen zailak diren lanbideak, 2025eko lehenengo hiruhilekoa. | |||
IV. ERANSKINA.–MODULU EKONOMIKOAK, NL-NEZ
Gorputz eta Kirol Jarduerak | GKJ | 10,85 |
Administrazioa eta Kudeaketa | ADK | 9,88 |
Nekazaritza | NEK | 12,6 |
Artea eta Artisautza | ART | 11,8 |
Arte Grafikoak | ARG | 11,8 |
Merkataritza eta Marketina | MEM | 9,89 |
Eraikuntza eta Obra Zibila | EOZ | 12,17 |
Elektrizitatea eta Elektronika | ELE | 11 |
Energia eta Ura | ENU | 11,29 |
Fabrikazio Mekanikoa | FME | 12,35 |
Ostalaritza eta Turismoa | OST | 12,02 |
Irudi Pertsonala | IRUP | 12,77 |
Irudia eta Soinua | IRUS | 12,35 |
Elikagaien Industriak | ELI | 13,5 |
Erauzketa Industriak | ERI | 12,17 |
Informatika eta Komunikazioak | INK | 9,88 |
Instalazioa eta Mantentze-lanak | IMA | 11,49 |
Zura | ZAK | 12,17 |
Kimika | KIM | 10,71 |
Osasuna | OSA | 11,97 |
Segurtasuna eta Ingurumena | SEI | 10,71 |
Gizarte eta Kultur Zerbitzuak eta Komunitatearentzako Zerbitzuak | GIZ | 10,71 |
Ehungintza, Jantzigintza eta Larrugintza | EJL | 12,35 |
Garraioa eta Ibilgailuen Mantentze-lanak | GIM | 12,47 |
Zeharkako konpetentziak | ZK | 9,88 |
Prestakuntza osagarria | PO | 9,88 |
Iragarkiaren kodea: F2507855
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
