2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LEKUNBERRI
Eraikinak birgaitzea arautzen duen ordenantza. Hasierako onespena
Lekunberriko Udalbatzak, 2025eko maiatzaren 29an egindako bilkuran, erabaki du hasiera batez onestea Eraikinen birgaitzea arautzen duen ordenantza.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, onetsitako ordenantzaren aldaketa hogeita hamar egun baliodunean jendaurrean egonen da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazioak, eragozpenak edo oharrak aurkez ditzaten.
Jendaurreko epean alegaziorik aurkezten ez bada, behin betiko onetsiko da Eraikinak birgaitzea arautzen duen ordenantza, testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuz.
Lekunberrin, 2025eko maiatzaren 30ean.–Alkatea, Arkaitz Goikoetxea Arriola.
Iragarkiaren kodea: L2507790