2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LEGARDA
Lurraren gaineko 2025eko kontribuzioa borondatez ordaintzeko epea
Jarraikiz ezarritakoari Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean, Alkatetzaren 2025eko martxoaren 23ko ebazpen baten bidez onetsi dira aurtengo lurraren gaineko kontribuzioaren likidazioari dagozkion kuotak. Orobat, ezarri da borondatez ordaintzeko epea 2025eko ekainaren 15etik uztailaren 15era izanen dela, biak barne.
Ordainketak egin beharko dira jakinarazpenean adierazitako banku-entitatean; ordainagiri helbideratuak, berriz, borondatezko epearen azken egunean aurkeztuko dira, kobratzeko.
Ordaintzeko epea iraganik, zorrak premiamendu-prozeduraren bidez eskatuko dira eta epe exekutiboaren errekarguak sortuko dira, baita berandutze-interesak ere, eta hala bada, sor daitezkeen kostuak.
Likidazio horren kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, borondatezko ordainketa egiteko azken egunaren biharamunetik hasita. Nolanahi ere, aitzinetik eta hautara, berraztertzeko errekurtsoa jar daiteke, hura eman zuen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, borondatezko ordainketa egiteko azken egunaren biharamunetik hasita; edo, bertzela,
–Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, borondatezko ordainketa egiteko azken egunaren biharamunetik hasita.
Legardan, 2025eko maiatzaren 27an.–Alkatea, Silvestre Belzunegui Otano.
Iragarkiaren kodea: L2507764