120. ALDIZKARIA - 2025eko ekainaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZARRAKAZTELU

Udal igerilekuen gaineko erregelamendua. Hasierako onespena

Zarrazkazteluko Udalak, 2025eko maiatzaren 29an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Zarrazkazteluko udal igerilekuen funtzionamenduaren erregelamendua.

Onetsitako erregelamendua jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuta dagoenarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, behin betiko onetsiko da Zarrazkazteluko udal igerilekuen funtzionamenduaren gaineko erregelamendua, eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Zarrakaztelun, 2025eko maiatzaren 30ean.–Alkatea, Olaia Fraile Gracia.

Iragarkiaren kodea: L2507877