2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERRIOBEITI
Hiri-lurreko eta landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa borondatez ordaintzeko epea. 2025eko lehen seihilekoa
Berriobeitiko Udalak aditzera ematen du 2025eko uztailaren 15ean bukatuko dela landa-lurreko eta hiri-lurreko ondasunen gaineko 2025eko kontribuzioaren lehen seihilekoa borondatez ordaintzeko epea.
Helbideratuta ez dauden ordainagiriak ordaintzen ahal dira Udalaren webgunearen bidez, 948 012012 telefonoaren bidez edo La Caixaren eta Nafarroako Rural Kutxaren edozein sukurtsaletan, dagokion ordainagiria aurkeztuta.
Ordainagiri helbideratuak 2025eko uztailaren 15ean kargatuko dira kontuetan.
Epe hori iraganik, ordaindu ez diren ordainagiriek sortuko dituzte legez ezarritako errekarguak eta interesak, eta betearazpen bidez kobratuko dira.
Berriobeitin, 2025eko ekainaren 2an.–Alkatea, Félix Remírez Hoyos.
Iragarkiaren kodea: L2507935