120. ALDIZKARIA - 2025eko ekainaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARASOAIN

Jarduera-lizentziaren eskaera. Jarduera zabaltzea. "Hogar Santa Elena" zahar-egoitza

Honen bidez, Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko erregelamendua onesten duen martxoaren 30eko 26/2022 Legegintzako Foru Dekretuaren 48. artikuluak zehazten duen bezala, jendaurrean jartzen da eskaera hau:

Espedientearen sustatzailea: Hogar Santa Elena Fundazioa.

Jarduera: "Hogar Santa Elena" zahar-egoitza handitzea, Barasoaingo (Nafarroa) 1. poligonoko 242. lurzatian.

Tokia: 1. poligonoko 242. lurzatia.

Halaber, aditzera ematen zaio espedientea eskura izanen duela Udal Idazkaritzan, azter dezan eta, hala bada, bidezko iruditzen zaizkion alegazioak aurkez ditzan. Hori guztia 20 eguneko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik, udaletxeko iragarki-taulan argitaratzen denetik eta tokiaren ondoko finken jabe eta okupatzaileei jakinarazpena jasotzen denetik, beren burua jarduerak ukitutzat jotzen dutenek egokitzat jotzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Barasoainen, 2025eko maiatzaren 28an.–Alkatea, Silvia Arrastia Arricibita.

Iragarkiaren kodea: L2507756