2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ANUE
Akats zuzenketa, NA-10.347 matrikuladun tokiko ehiza-barrutia aldatzeko proiektuan
2025eko 86. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 2an, argitara eman zen iragarki bat jendaurrean jartzeko NA-10.347 matrikuladun tokiko ehiza-barrutia aldatzeko proiektua.
Akatsa atzeman da eta ondotik aditzera ematen dena aldatzen da; hortaz, honela dioen tokian: Aipatutako ehiza-barrutian sartuko den mugapea: Soraurengo 14. poligonoa.
Honela behar du: Aipatutako ehiza-barrutian sartuko den mugapea: Soraurengo 13. eta 14. poligonoak.
Bete beharrez Nafarroako Ehizari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legea eta hura garatzeko erregelamendua onesten duen ekainaren 11ko 48/2007 Foru Dekretua, aditzera ematen da 20 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, jendaurrean egonen dela Anueko eta Ezkabarteko udal bulegoetan, bai eta Soraurengo Kontzejuaren iragarki-taulan ere, NA-10.347 tokiko ehiza-barrutia aldatzeko proiektuari buruzko espedientea, proiektuaren arabera barrutian sartuko diren lurren jabeek aukera izan dezaten espresuki uko egiteko haien lurrak sartzeari.
Anuen, 2025eko ekainaren 13an.–Anueko alkate eta barrutiaren titularra, Miguel Ángel Larrayoz Vidan.
Iragarkiaren kodea: L2508554