2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ALTSASU
Udal hilerria arautzen duen ordenantza. Hasierako onespena
Altsasuko Udalak, 2025eko maiatzaren 28an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Udal hilerria arautzen duen ordenantza.
Espedientea jendaurrean egonen da 30 egun baliodunez, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek eta interesdunek espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak edo oharrak. Hori dena, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluarekin (foru-lege horrek Nafarroako Toki Administrazioa du hizpide).
Hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatuko da, baldin eta jendaurreko epean inork ez badu aurkezten erreklamaziorik, kexarik edo oharrik.
Altsasun, 2025eko maiatzaren 29an.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.
Iragarkiaren kodea: L2507807