120. ALDIZKARIA - 2025eko ekainaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ADIOS

SU-2 sektoreko plan partziala. Behin betiko onespena

Adiosko Udalak, 2025eko maiatzaren 28an egin ohiko osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

ERABAKIA:

1.–Behin betiko onestea Adiosko SU-2 sektoreko plan partziala, Juan Ansa Retak eta Javier Rípodas Ansak sustatua, eta Víctor Eladio Honorato Pérezek, Iñigo Araiz Úcarek eta Pablo Floristán Ustarrozek idatzia, 2025eko maiatzean.

2.–Erabaki hau interesdunei jakinaraztea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, erabakian bertan jasotako hirigintzako arauekin batera. Halaber, behin betiko onespenaren erabakiaren berri emanen zaio lurralde antolamenduaren eta hirigintzaren arloetan eskumena duen Nafarroako Gobernuko departamentuari, eta behin betiko onetsitako plangintza-tresnaren ale baten kopia kautotua igorriko zaio, hura osatzen duten plano eta agiriekin (Udaleko Idazkaritzak behar bezala eginbideturik). Hori guztia eginen da 10 eguneko epean gehienez ere, aipatu onespenetik hasita, haren gaineko kontrola egin dadin, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean xedatuari jarraikiz.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan.

Adiosen, 2025eko ekainaren 4an.–Alkateordea, Iñigo Villafranca Lamberto.

SU-2 sektoreko plan partziala (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2507981