120. ALDIZKARIA - 2025eko ekainaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

IRAGARKIA, Lur-ondasunen eta Ondarearen gaineko Tributuen Zerbitzuko zuzendariaren maiatzaren 22ko 46/2025 Ebazpenari buruzkoa.

Foru Ogasunaren 2025/657664 espedientea.

Deierriko 178615C udal espedientea.

Bat etorriz Nafarroako Lur-ondasunen Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 32.7 artikuluan xedatutakoarekin, argitara ematen da goian aipatutako ebazpenari buruzko iragarki bat (ebazpen horren bidez, bukaera eman zitzaion 32. artikulu horretan araututako katastro-titulartasuna aldatzeko prozedurari, Deierriko 1. poligonoko 280. lurzatiari dagokionez), edozein pertsona joan ahal izan dadin zerbitzu horren bulegoetara (Nafarroako Gorteak kalea 2, beheko solairua, Iruña) edo udal horren bulegoetara, interesduna dela egiaztatu ondoren, ebazpenaren edukia ezagutzeko. Horretarako, gehienez 10 egun balioduneko epea ematen zaio, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egun baliodunetik aurrera.

Iruñean, 2025eko maiatzaren 23an.–Zerbitzu horretako zuzendaria, Sergio Osés Amézqueta.

Iragarkiaren kodea: F2507591