120. ALDIZKARIA - 2025eko ekainaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

272/2025 EBAZPENA, maiatzaren 27koa, Etxebizitzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez 1.425.000 eurorekin handitzen baita lehendik dauden eraikinetan birgaitze energetikoko jarduketak egiteko dirulaguntzen 2023ko deialdiaren gastu baimendua (SEM-Eraikinak 2023). Dirulaguntzen Datu Base Nazionalaren identifikazioa: 665129.

Etxebizitzako zuzendari nagusiaren abenduaren 19ko 901/2022 Ebazpenaren bidez, lehendik dauden eraikinetan birgaitze energetikoko jarduketak egiteko dirulaguntzen deialdia eta dirulaguntza horien oinarri arautzaileak onesten dira (SEM-eraikinak 2023). Deialdia banakako ebaluazioaren araubidekoa da, efizientzia energetikoa bermez hobetu dadin nagusiki bizitegi-erabilerakoak diren eraikinak birgaitzeko jarduketetan, bat etorriz urriaren 5eko 853/2021 Errege Dekretuan ezarritakoarekin (Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren laguntza-programak arautzen dituena, bizitegiak birgaitzeari eta etxebizitza sozialei dagokienez), eta, zehazki, haren IV. kapituluan jasotakoarekin (birgaitze-jarduketak eraikin mailan egiteko laguntza-programa), 30. artikulutik 39. artikulura bitartekoetan.

Deialdi horretan 10.000.000 euroko gastua baimendu zen. Zenbateko hori 2023ko (2.000.000 euro) eta 2024ko (8.000.000 euro) aurrekontu-partidetan dago erabilgarri; partida horiek 2022ko gastu-aurrekontuko "SEM-Birgaitze babesturako Europako funtsen dirulaguntzak" izeneko 320000-32100-7800-261405 (PEP E-21/000433-01 elementua) partidaren baliokideak dira.

Geroago, Etxebizitzako zuzendari nagusiaren azaroaren 17ko 255/2023 Ebazpenaren bidez, zenbatekoa 4.000.000 eurorekin handitu zen.

2024an, deialdiaren zenbatekoa beste bi aldiz handitu zen:

1) 6.000.000 eurorekin, Etxebizitzako zuzendari nagusiaren maiatzaren 7ko 290/2024 Ebazpenaren bidez onetsirik.

2) 3.000.000 eurorekin, Etxebizitzako zuzendari nagusiaren ekainaren 13ko 448/2024 Ebazpenaren bidez onetsirik.

Jasotako eskaeren kopurua ikusita, ezinbestekoa da deialdiaren zenbatekoa 1.425.000 eurorekin handitzea, beste deialdi batzuen exekuzio txikiagoa izateagatik erabilgarri dauden funtsak erabiliz.

Kasu honetan, aplikatzekoa da Nafarroako 2025erako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 26ko 19/2024 Foru Legearen 78. artikulua, honako hau ezartzen baitu:

"Administrazio-ebazpen bidez onesten ahalko dira kreditu-zenbateko gehigarriak Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planeko etxebizitzen birgaitzearen arloko laguntza-programak garatzean onetsitako dirulaguntzen deialdietan, urriaren 5eko 853/2021 Errege Dekretuan ezarritakoari jarraikiz, baita eskabideak aurkezteko epea bukatuta dagoenean ere, programa horiek finantzatzeko jaso diren funts berrien zenbatekoarekin. Halaber, baliagarri dauden funtsak programen artean birbanatzea onesten ahalko da, errege dekretu horretan ezarritakoari jarraikiz. Gastu gehigarriaren igoera onesteak ez du berekin ekarriko eskabideak aurkezteko beste epe bat abiaraztea".

Etxebizitza Zerbitzuaren txostena ikusita, kontu-hartzailetza delegatuaren adostasunarekin, eta Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuaren oinarrizko egitura ezartzen duen azaroaren 15eko 241/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. 1.425.000 euroko gastu gehigarria baimentzea, 2026ko gastu-aurrekontuko "SEM-Birgaitze babesturako Europako funtsen dirulaguntzak" izeneko 320000-32100-7800-261405 (PEP E-21/000433-01 elementua) partidaren kargura, 665129 DDBN-kodea duen deialdi honetarako: lehendik dauden eraikinetan birgaitze energetikorako jarduketak egiteko dirulaguntzen deialdia, "SEM-Eraikinak 2023" programa.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Gobernuaren Dirulaguntzen Datu Basean argitaratzea.

3. Ebazpen hau igortzea Ekonomia eta Aurrekontuak Kudeatzeko Atalera, Etxebizitza Zerbitzura eta Etxebizitza Zuzendaritza Nagusian dagoen kontu-hartzailetza delegatura, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2025eko maiatzaren 27an.–Etxebizitzako zuzendari nagusia, Elga Molina Roig.

Iragarkiaren kodea: F2507726