1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
401E/2025 EBAZPENA, maiatzaren 19koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ingurumen txosten estrategikoa ematen baita Lizarrako Udal Plan Orokorreko hirigintza-determinazio egituratzaileen aldaketa bati buruz, lurzatiaren kategoria aldatzea ez dela komeni iritzita. Aldaketaren sustatzailea Sergio Pérez de Eulate Pérez de Eulate da.
Aldaketaren xedea da 2. poligonoko 337. lurzatiaren kategoria aldatzea. Izan ere, gaur egun honela dago sailkatua: "Gorde beharreko lurzoru urbanizaezina. Ingurumen aldetik balioa duen lurzoruaren azpikategoria. Baso-lurzoru orokorraren azpikategoria". Eta asmoa da beste honela sailkatzea: "Gorde beharreko lurzoru urbanizaezina. Natura aldetik ustiatzeko balioa duen lurzoruaren azpikategoria. Laboreen azpikategoria. Nekazaritza estentsiboa araubide bereziarekin."
Aldaketaren xede den lurzatia Valdelobos izeneko alderdian dago, eta hego-ipar malda duen mendi-hegal batean dago. Mugakide hauek ditu: iparraldean, Valdelobosko bidea eta 2. poligonoko 338. lurzatia; ekialdean, 2. poligonoko 338. lurzatia; hegoaldean, 2. poligonoko 338. lurzatia; eta mendebaldean, 2. poligonoko 336. eta 404. lurzatiak.
Lurzatia erabili nahi da larreetarako eta zuhaitzak landatzeko, nagusiki almendrondoak, hurritzak eta fruta arbolak. Gainera, etorkizunean baratzezaintzarako etxola osagarri bat eta berotegi txiki bat eraikitzea aurreikusten da.
Basoen eta Ehiza Kudeaketaren Zerbitzuak egindako txostenak ondorioztatzen duenez, lurzatiaren kategoria aldatzea ez dela komeni irizten zaio. Lurzati horretan zuhaixkez osatutako landaredi naturala dago eta, Nafarroako SIGPACen arabera, lurzatiak %43,20ko malda du batez beste. Malda hori ez da batere egokia laborantzako lur bihurtzeko, %18-20tik gorako maldekin oso handia baita arrastatzearen ondoriozko higadura.
Adierazitakoarekin bat, eta honako hauek ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikulua, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura ezartzen duen Nafarroako Foru Komunitateko Lehendakariaren abuztuaren 17ko 10/2023 Foru Dekretua, eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren oinarrizko egitura ezartzen duen abuztuaren 30eko 74/2023 Foru Dekretua,
EBAZTEN DUT:
1. Ingurumen txosten estrategikoa ematea Lizarrako Udal Plan Orokorreko hirigintza-determinazio egituratzaileen aldaketa bati buruz (Sergio Pérez de Eulate Pérez de Eulate da sustatzailea), honako hau iritzita:
Lurzatiaren kategoria aldatzea ez dela komeni irizten zaio. Lurzati horretan zuhaixkez osatutako landaredi naturala dago eta, Nafarroako SIGPACen arabera, lurzatiak %43,20ko malda du batez beste. Malda hori ez da batere egokia laborantzako lur bihurtzeko, %18-20tik gorako maldekin oso handia baita arrastatzearen ondoriozko higadura.
2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
3. Ebazpen hau Hirigintza Atalari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2025eko maiatzaren 19an.–Ingurumeneko zuzendari nagusia, Ana Bretaña de la Torre.
Iragarkiaren kodea: F2507248