120. ALDIZKARIA - 2025eko ekainaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

768E/2025 EBAZPENA, ekainaren 11koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez epe berri bat irekitzen baita izena emateko familiako eta komunitateko medikuntzako medikuen, larrialdietako mediku albokoen, Odol Bankuko medikuen eta mediku ikuskatzaileen plazak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko deialdian.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak maiatzaren 9an emandako 656E/2025 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen familiako eta komunitateko medikuntzako 42 plaza huts (OOLTko medikuen 26 plaza huts, LZAko medikuen 10 plaza huts eta LZBko medikuen 6 plaza huts), larrialdietako mediku albokoen 21 plaza huts, Odol Bankuko medikuen plaza huts 1 eta mediku ikuskatzaileen 6 plaza huts betetzeko, merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez, Osasun Departamentuko erakunde autonomoetarako. Deialdi hori 2025eko 98. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 20koan.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen maiatzaren 30eko 716E/2025 Ebazpenaren bidez (2025eko 113. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, ekainaren 6koa), deialdiaren testua aldatu da, honela:

Honako hau dioen tokian:

b) "Fakultatibo espezialisten" estamentuan eta kasuan kasuko espezialitatean sailkatua dagoen lanpostu batean aritzeko izendatua izatea.

Honela behar du:

b) "Osasun arloko bestelako fakultatiboak" estamentuko eta "Medikuntza" espezialitateko lanpostu batean aritzeko izendatuak izatea (urriaren 20ko 11/1992 Foru Legeak, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikitako langileen araubide zehatza arautzen duenak, eranskinean agertzen duen estamentu eta espezialitateetako izendapenen sailkapen indarduna).

Deialdiko baldintzetako bati eragiten dion akatsa zuzendu denez, beste epe bat ireki behar da, hamar egun naturalekoa, izangaiek deialdian izena emateko.

Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Epe berri bat irekitzea, hamar egun naturalekoa, deialdi honetan izena emateko: Osasun Departamentuko erakunde autonomoetarako familiako eta komunitateko medikuntzako 42 plaza (OOLTko medikuen 26 plaza huts, LZAko medikuen 10 plaza huts eta LZBko medikuen 6 plaza huts), larrialdietako mediku albokoen 21 plaza, odol bankuko medikuen plaza 1 eta mediku ikuskatzaileen 6 plaza merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko deialdia.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

3. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Osasuneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, deialdiaren web-orrian argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.1.c) artikuluarekin, eta aintzat hartuta Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariaren abuztuaren 18ko 4/2023 Foru Aginduaren bidez eskuordetzan emandako eskumenak.

Iruñean, 2025eko ekainaren 11n.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Jesús Alfredo Martínez Larrea.

Iragarkiaren kodea: F2508433