12. ALDIZKARIA - 2025eko urtarrilaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRATI HIRI-HONDAKIN SOLIDOEN MANKOMUNITATEA

2025eko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Mankomunitateko Batzar Orokorrak, 2024ko abenduaren 19an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen entitatearen plantilla organikoa 2025eko ekitaldirako.

Espedientea jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, epe horretan herritarrek edo interesdunek hura azter dezaten eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, jarraikiz ezarritakoari uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235.2. artikuluan (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea) martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legaren 202. artikuluari dagokionez (Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).

Erreklamaziorik aurkeztu ezean, plantilla behin betiko onetsiko da, lehenbiziko paragrafoan aipatutako jendaurreko epea iragan ondoren.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan eta bete dadin aipatutako legeetan xedatutakoa.

Agoitzen, 2024ko abenduaren 20an.–Mankomunitateko burua, María José Beaumont Aristu.

Iragarkiaren kodea: L2500128