12. ALDIZKARIA - 2025eko urtarrilaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAN FRANCISCO JAVIER ZAHAR ETXEAREN MANKOMUNITATEA

2025eko ekitaldirako aldaketa, tarifa eta tasetan. Hasierako onespena

San Francisco Javier Zahar Etxearen Mankomunitatearen batzarrak, 2024ko abenduaren 23an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2025eko ekitaldirako aldaketa tarifetan.

Onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, aldaketa behin betiko onetsi eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Fustiñanan, 2024ko abenduaren 23an.–Mankomunitateko burua, Laura Irañeta Gil.

Iragarkiaren kodea: L2500029