2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZUBIETA
2025eko aurrekontua. Hasierako onespena
Zubietako Udalak, 2025eko urtarrilaren 9an egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2025ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluari jarraituz, aurrekontu hau jendaurrean egonen da udal idazkaritzan 15 egun baliodunez, nahi duenak aztertu eta bidezkotzat jotzen dituen erreklamazioak aurkez ditzan.
Ez bada erreklamaziorik egiten, onetsitako aurrekontua behin betikotzat joko da eta haren laburpena argitaratzeko tramitea bete.
Zubietan, 2025eko urtarrilaren 10ean.–Alkatea, Ernesto Dominguez Olea.
Iragarkiaren kodea: L2500374