2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
VILLAMAYOR DE MONJARDÍN
2025eko aurrekontua. Hasierako onespena
Villamayor de Monjardingo Udalak, 2024ko abenduaren 18an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2025eko aurrekontua.
Bakarra.–Hasiera batez onestea 2025erako aurrekontu orokorra eta hura betearazteko oinarriak, eta aurrekontuen espedientea jendaurrean jartzea idazkaritzan hamabost egun baliodunean, aldez aurretik iragarkia argitaratuta Nafarroako Aldizkari Ofizialean; hori guztia, auzotarrek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egoki irizten dituzten erreklamazioak jar ditzaten. Alegaziorik aurkezten ez bada, erabaki hau behin betiko onetsitzat joko da jendaurreko aldia iragan ondotik.
Villamayor de Monjardinen, 2024ko abenduaren 30ean.–Alkatea, Jaime del Villar Tolosa.
Iragarkiaren kodea: L2419237