12. ALDIZKARIA - 2025eko urtarrilaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VILLAMAYOR DE MONJARDÍN

2025eko karga-tasak. Hasierako onespena

Villamayor de Monjardingo Udalak, 2024ko abenduaren 18an egin bilkuran, honako hau erabaki zuen, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeak ezarritakoari jarraikiz:

2025erako zerga-tasen proposamena ikusita, eta denok ados gaudela, aho batez erabaki da:

2025eko ekitaldirako karga-tasa hauek finkatzea:

–Lurraren kontribuzioa: %0,22.

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: ehuneko 3,5, obra gauzatzeko aurrekontuaren gainean.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga. 1eko indizea.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 175. eta 176. artikuluetan ezarri gutxieneko ehunekoak aplikatuko dira (%8).

Villamayor de Monjardinen, 2024ko abenduaren 30ean.–Alkatea, Jaime del Villar Tolosa.

Iragarkiaren kodea: L2419234