2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
VILLAMAYOR DE MONJARDÍN
2024ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena
Jendaurreko epea iragan denez, 2024ko plantilla organikoaren behin betiko onespena argitaratzen da, eta jarraian ematen da zehaztuta; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan xedatutakoari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Hasierako onespenaren erabakia argitara eman zen 2024ko 22. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 30ean.
Villamayor de Monjardinen, 2024ko irailaren 23an.–Alkatea, Jaime del Villar Tolosa.
2024KO PLANTILLA ORGANIKOA
Lanpostuen zerrenda
Funtzionarioak.
Lanpostua: idazkaria, Barbarinekin, Lukinekin eta Iguzkitzako Barrutiarekin partekatua. Burua: Iguzkitzako Barrutia.
Lan-kontratudunak.
Lanpostua: administrari-ofiziala. Maila: C. Lanaldi partziala, %30ekoa. Mailako osagarria: %12. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Egoera: hutsik.
Behin-behineko lan-kontratuduna: udalaren eraikinetako garbitzailea. Lanaldi partziala.
Izenen zerrenda
Administrazio-kontratudunak.
Estibaliz Goñi Razquin. Idazkari kontu-hartzailea.
Aldi baterako lan-kontratudunak.
Ana Sainz Leza. Administrari-ofiziala.
Behin-behineko lan-kontratudunak.
Cristina Urra Latienda. Garbitzailea.
Iragarkiaren kodea: L2419232