2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
VILLAMAYOR DE MONJARDÍN
2025eko plantilla organikoa. Hasierako onespena
Villamayor de Monjardingo Udalak, 2024ko abenduaren 18an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2025eko plantilla organikoa.
Onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 235. artikuluari buruz xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Villamayor de Monjardinen, 2024ko abenduaren 30ean.–Alkatea, Jaime del Villar Tolosa.
Iragarkiaren kodea: L2419231