2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BIDANKOZE
2025eko plantilla organikoa. Behin betiko onespena
Jendaurreko aldian inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, behin betiko onetsi da 2025eko plantilla organikoa, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea). Hasierako onespenaren erabakia argitaratu zen 2024ko 248. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 9an.
2025EKO PLANTILLA ORGANIKOA
Lanpostuen zerrenda
Funtzionarioak.
Lanpostua: Burgiko, Bidankozeko eta Gardeko Udalen Batasuneko idazkaria. Burua: Burgiko Udala. Maila: A. Lanpostuko osagarria: %41,88. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Euskararen ezagupena: merezimendu gisa baloratuko da. Egoera: plaza hutsa.
Izenen zerrenda
Administrazio-araubideko langileak.
María Idoya Anaut Mayo: Burgiko, Gardeko eta Bidankozeko Udalen Batasuneko bitarteko idazkaria. Burua: Burgiko Udala. A mailako administrazio-kontratua. Lanpostuko osagarria: %41,88. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Egoera: zerbitzu berezietan. Antzinatasuna: 2020ko martxoaren 15a.
Bidankozen, 2025eko urtarrilaren 9an.–Alkatea, Tomás Pasquel Ayechu.
Iragarkiaren kodea: L2500275