12. ALDIZKARIA - 2025eko urtarrilaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AGOITZ

2025eko aurrekontu orokor eta bakarra, eta plantilla. Hasierako onespena

Agoizko Udalak, 2025eko abenduaren 18an egin bilkura berezian, besteak beste erabaki du onestea 2025eko aurrekontu orokor eta bakarra, hura betearazteko oinarriak eta plantilla organikoa, honako hauena: Udala, Udal Musika Eskolaren Patronatua, Kanpondoa SL sozietate publikoa eta Aranea Agoitz SL sozietate publikoa.

Espediente horiek jendaurrean egonen dira Udalaren Idazkaritzan, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten bidezko iruditzen zaizkien erreklamazioak; hori dena, jarraikiz 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatuari (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).

Ez bada erreklamaziorik aurkezten, aipatutako espedienteak behin betiko onetsitzat joko dira, aurreko paragrafoan aipatutako jendaurreko aldia iragan ondoan.

Agoitzen, 2024ko abenduaren 19an.–Alkatea, Angel Martín Unzué Ayanz.

Iragarkiaren kodea: L2418578