2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
JAITZ
2025eko plantilla organikoa. Behin betiko onespena
Jaitzeko Udalak, 2024ko azaroaren 14an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2025eko plantilla organikoa, eta erabakia argitaratu zen 2024ko 248. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 9an.
Jendaurreko aldian inork ez du alegaziorik aurkeztu. Hortaz, behin betiko onetsi da 2025eko plantilla organikoa.
Aplikatzekoa den araudia: uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikulua (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Jaitzen, 2025eko urtarrilaren 3an.–Alkatea, Francisco Javier Eraso Azqueta.
PLANTILLA ORGANIKOA
Lanpostu-zerrenda.
Idazkaria, zerbitzu bateratua Gesalatzekin. Lanpostu kopurua: 1. Maila: A. Lanpostuko osagarria: %45. 19/2008 Foru Dekretuaren araberako osagarria: %3,72. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Bitartekoa. Hutsik. Gradua: 3.
Administrari laguntzailea, zerbitzu bateratua Gesalatzekin. Lanpostu kopurua: 1. D maila. Lanpostuko osagarria: %12. 19/2008 Foru Dekretuaren araberako osagarria: %2,99. Mailako osagarria: %12. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanaldi osoa. Hutsik.
Izen-zerrenda.
María Belén Portillo Ochoa de Zabalegui. Idazkaria. Maila: A. Jardunean.
Iragarkiaren kodea: L2500023