2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OLORITZ
Aldaketa, Etxeko laguntza-zerbitzua arautzen duen ordenantzan. Hasierako onespena
Olorizko Udalak, 2024ko abenduaren 17an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa bat Etxeko laguntza-zerbitzua arautzen duen ordenantza fiskalaren prezio publikoen eranskineko 9. eta 10. artikuluetan.
Ordenantzan onetsitako aldaketa hori jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Jendaurreko aldia iragaten bada inork alegaziorik egin gabe, ordenantza behin betiko onetsiko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Oloritzen, 2024ko abenduaren 17an.–Alkatea, Raúl León Goñi.
Iragarkiaren kodea: L2418423