12. ALDIZKARIA - 2025eko urtarrilaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ODIETA

2025eko lan-egutegia

Odietako Udalak, 2024ko abenduaren 30ean egin ohiko osoko bilkuran, onetsi zuen Odietako Udalaren zerbitzuko langileen 2025eko aste barreneko jaiegunen egutegia; halaber, urte horretan ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren jaiegunak zein diren zehaztu zuen. Hona hemen:

–Urtarrilaren 1a, asteazkena: Urteberri eguna.

–Urtarrilaren 6a, astelehena: Errege eguna.

–Urtarrilaren 17a, ostirala: herriko jaieguna.

–Apirilaren 17a: Ostegun Santua.

–Apirilaren 18a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 21a: Pazko bigarrena.

–Maiatzaren 1a, osteguna: Langileen eguna.

–Uztailaren 25a, ostirala: Santiago eguna.

–Abuztuaren 15a, ostirala: Ama Birjinaren Jasokundea.

–Azaroaren 1a, larunbata: Santu Guztien Eguna.

–Abenduaren 3a, asteazkena: San Frantzisko Xabierkoa - Nafarroaren Eguna.

–Abenduaren 6a, larunbata: Konstituzioaren eguna.

–Abenduaren 8a, astelehena: Ama Birjina Sortzez Garbia.

–Abenduaren 25a, osteguna: Eguberri eguna.

Orobat, baliogabeak izanen dira, 2025ean epeak kontatzeari dagokionez, igande guztiak eta udal bulegoetarako jaiegun deklaratu diren egunak.

Odietako Udaleko lanaldiaren urteko benetako lanordu kopurua 1.194 izanen da eta honela banatuko da:

A) Eguneko lanaldia, orokorrean, 5:30 ordukoa izanen da, astelehenetik ostiralera, 7:30etik 15:20ra bitarte.

B) Jendea hartzeko eta Erregistro Orokorra irekitzeko ordutegia 9:00etatik 14:00ak arte izanen da.

Betiere, 2025erako, orokorrean, Nafarroako Administrazio Publikoetarako behin betiko ezartzen den urteko lanaldiak baldintzatuko du urteko lanaldiaren iraupena. Horretarako, aldaketaren bat izanez gero, behar diren doikuntzak eginen dira.

Erripan (Odieta), 2024ko abenduaren 30ean.–Alkatea, Alberto Urdaniz Elizondo.

Iragarkiaren kodea: L2419249