2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ODIETA
2025eko aurrekontua. Hasierako onespena
Odietako Udalak, 2024ko abenduaren 10ean egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2025eko ekitaldiko aurrekontuen espedientea eta hura betearazteko oinarriak. Espedientea hamabost egun baliodunean egonen da ikusgai, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, aintzat hartuz xedaturik dagoena Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 5/1995 Foru Legearen 202. artikuluan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan.
Erripan (Odieta), 2024ko abenduaren 30ean.–Alkatea, Alberto Urdaniz Elizondo.
Iragarkiaren kodea: L2419247