12. ALDIZKARIA - 2025eko urtarrilaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

2025eko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak. Hasierako onespena

Noain Elortzibarko Udalak, 2024ko abenduaren 17an egin osoko bilkuran, gehiengoz erabaki zuen hasiera batez onestea 2025eko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak.

2025eko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak jendaurrean egonen dira 15 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, espedienteak azter daitezen, eta aurkez daitezen erreklamazioak, kexak edo oharrak; hori dena, bat etorriz xedatuta dagoenarekin 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan (foru lege horrek hizpide du Nafarroako Toki Administrazioa) eta 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan (foru lege horrek hizpide ditu Nafarroako Toki Ogasunak).

Jendaurrean egoteko epea iraganik, behin betiko onetsitzat joko da, inork alegaziorik aurkezten ez badu.

Argitara ematen da, denek jakin dezaten.

Noain Elortzibarren, 2024ko abenduaren 18an.–Alkate udalburua, Sebastián Marco Zaratiegui.

Iragarkiaren kodea: L2418486