12. ALDIZKARIA - 2025eko urtarrilaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MIRANDA ARGA

2025eko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Miranda Argako Udalak, 2024ko abenduaren 23an egin bilkuran,

ERABAKI DU:

1. Hasiera batez onestea Miranda Argako Udalaren 2025eko ekitaldiko plantilla organikoa.

2. Hasiera batez onestea Virgen del Castillo Zahar Etxea erakunde autonomoaren zerbitzuko langileen 2025eko plantilla organikoa.

Onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten, eta erreklamazioak, kexak eta oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan 235. artikuluari buruz xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Erreklamaziorik aurkezten ez bada, behin betiko onetsitzat joko da, jendaurreko aldia iragan ondotik.

Miranda Argan, 2024ko abenduaren 27an.–Alkatea, Maria Pilar Ibero Pérez.

Iragarkiaren kodea: L2500091